ARGIA.eus

2019ko abenduaren 13a

Politika > Alderdi politikoak > Ezker abertzalea > Laura Mintegi

Kanal guztiak
  x Itxi
Politika
Ingurumena
Feminismoa
Euskara
Nazioartea
Ekonomia
Gizartea
Herri mugimenduak
Hezkuntza
Kultura
Historia
Zientzia
Iritzia
English
2019-11-27 | Booktegi
Lizarran jaiotako Laura Mintegi idazle eta politikari ohiarekin solastatu da Iban Zaldua.
"Lehengoz euskal literaturaren historian 16. mendetik lau belaunaldi batera egon dira argitaratzen. Lehenengoz ikasi izan ahal dugu aurrekoengandik zerotik hasi gabe. Lehenengoz ikusi ahal izan dugu eboluzio bat, ez bakarrik belaunaldi batetik bestera baizik eta egile batengan eboluzio bat, alegia egile asko ditugu dagoeneko hogeita hamar urtetik gora daramaztela argitarazten. Beraz, ez da etenik... [+]
Laura Mintegi kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

Laura Mintegi
2012-12-12 | ARGIA
EAEko lehendakariaren inbestidura saioa zuzenean

EAEko lehendakaria aukeratzeko inbestidura saioa gaur goizean hasi da. Laura Mintegik eta Iñigo Urkulluk beraien proposamenak azalduko dituzte eguerdira bitartean. Urkulluk gaur lehendakari izateko adina babes ez daukanez, bihar izendatuko dute autonomia erkidegoko presidente gehiengo sinplez.


Laura Mintegi ere lehendakarigai izango da abenduaren 12ko bozketan

Hilaren 12an Eusko Legebiltzarrean egingo den bozketan Laura Mintegi lehendakarigai izango da, EH Bilduk atzo iragarri zuenez. Abenduaren 12an gehiengo absolutua inork lortuko ez duela aurreikusita, hilaren 13an beste bozketa bat egingo dute. Azken orduko sopresarik ez badago, egun horretan izendatuko dute Iñigo Urkullu lehendakari gehiengo sinplearekin.


2012-11-27
XXI. mendeko sozialismoaz bost iritzi hAUSnART aldizkariaren zenbaki berrian

Laura Mintegik, Zaloa Basabek, Jakue Pascualek, Mario Zubiagak eta Imanol Galfarsorok Euskal Herriko XXI. mendeko sozialismoaz hitz egin dute hAUSnART aldizkariaren azken zenbakiko elkarrizketa banatan. Lapiko Kritikoa kolektiboak argitaratzen duen pentsamendu aldizkaria Durangoko Azokan erosteko aukera izango da. Harpidetzaz edo mezenazgo bidez ere eskura daiteke lapikokritikoa@gmail.com helbidera idatziz.


2012-11-13
Preso dauden idazle eta kazetarien eguna ospatuko da Donostian

Adierazpen askatasunik ez dagoela eta preso dauden eta errepresioa pairatzen duten idazle eta kazetarien egoera salatzeko errezitaldiak eta mahai-ingurua izango dira ostegunean Donostian. Donostiako Udalak, Euskal PEN Klubak eta Ataramiñe elkarteak antolatuta.


2012-10-31
Espainian ez dago "iritziak aske" emateko eskubiderik, Laura Mintegiren esanetan

Espainiako Barne Ministro Jorge Fernández Díaz-ek egindako adierazpenei erantzun die Laura Mintegik bere blogean. EH Bilduko kideak, igandean Maconen egindako atxiloketak kritikatu zituen eta Fernández Díazen arabera, adierazpenek “lerro gorria” pasa zuten. Horregatik, Espainiako Estatuko Fiskalak eta Estatuko Abokatuek Mintegi ikertzeari ekin beharko lioketela adierazi zuen ministroak.


2012-10-30
EAJk gaur hitz egin du EH Bildu eta PSErekin

Etorkizuneko balizko akordioei buruz hitz egin dute gaur Sabin Etxean. EAJk 10:00etan jaso ditu EH Bilduko kideak eta 12:00etan PSEkoak. Bilera aurretik ziotenez, soilik entzuteko asmorekin azalduko dira. PP eta UPyD alderdiekin bihar mintzatuko da.


2012-10-20
Laura Mintegi: "PP atzera ari da berriro, demokrazia egiteko dago"

Laura Mintegik “ederrean sartu zara” entzun ohi du lehendakarigai  denetik. Segituan baina, “animo” entzun ere: “Ederrean sartu zara esaten didate, eremu politikoa bortitza dela hautematen dutelako. Pertsona horiek, herritar arrunta ikusten naute eta euren eremutik jardutea espero dute, alegia, herritarrek politikan esku-hartze handiagoa izatea nahi dute” diosku EH Bilduren lehendakarigaiak.


2012-10-19 | Axier Lopez
Urkullu eta Mintegi aurrez aurre
MULTIMEDIA - erreportajea

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarren bozek aginduko dute datorren igandetik aurrera Eusko Jaurlaritza berriaren osaketa zein izango den. Inkesta guztien arabera EAJ eta EHBilduren hautagaiak dira lehendakaritzara heltzeko aukera duten bakarrak. Kanpaina honetan Laura Mintegi eta Iñigo Urkulluren arteko aurrez-aurrekorik ikusiko ez dugunez, bi lehendakarigaiei Argiarako egin dizkiegun elkarrizketen zati nagusiak hautatu eta parez-pare jarri ditugu.


2012-10-13
Inkestak, aliantzak, egia bat eta gezur bat

IÑIGO URKULLUK badu Eusko Jaurlaritzako lehendakari izateko aukera asko, inkestek diotenez EAJk irabaziko baititu hauteskundeak eta, beraz, bakarka, EH Bildurekin edo PSE-EErekin gobernua osatzeko aukera asko du. Ez da ahaztu behar, alabaina, garai aldakorrak bizi ditugula maila guztietan, gogorrak herritarrentzat eta aldaketa eskaera handia dela politika munduarekiko. Hortik etor dakieke ezustekoa jeltzaleei.


2012-10-05
EAJ eta EH Bildu buruan, abian da U21 hauteskundeetarako kanpaina

Urriaren 21ean EAEko legebiltzarrerako egingo diren hauteskundeetako kanpaina ofiziala abian da gauerditik. Inkesta guztien arabera, bi indar abertzaleak buru izango dira emaitzetan, eta EAJ eta EH Bilduren artean izango da lehia nagusia. Bestetik, PSE-EE eta PPk beherakada jasotzea espero dute medio ezberdinetako analista politikoek.