Larunbatean borroka eta festa Zuberoako Etxarrin nekazaritza eskola historikoa berreskuratzeko

  • Berrikitan apaiz katoliko integrisitei saldutako AFRM nekazaritza eskola-jauregi historikoan berreskuratzeko "borroka eta pesta eguna" antolatu dute larunbaterako, otsailak 25, Zuberoako Etxarrin. Zientoka laborari formatu dituen ikastetxea bertako notableek esku pribatuetan utzi izana salatzen ari dira hilabeteotan Zuberoa eta Amikuzen.


2017ko otsailaren 23an - 13:03
Etxarriko jauregia, gaur Pio X ordenako apaiz integristei saldua.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Goizeko 10ean hasiko dute elkarretaratzea AFMR jauregi-eskolaren aurrean eta antolatzaileek iragartzen dute hitzaldi eta protestaz gain bertaratuentzako izango dela salda, talo eta edaririk eta baita kantatzeko umorea ere Pil-Pil, Kuntzulu eta konpainiarekin. Horrela eskatuko dute deuseztea eskualdeko zenbait notablek Pio X izeneko apaiz ordena integrisita bati egindako salmenta, zeinaren bidez Iparraldeko barnekaldeak galdu baititu nekazaritza eskola inportante bat eta ondare historiko baliosa.

2016tik kristau integristak daude Etxarriko gazteluan, bertara eramanik ordura arte Domintxinen zeukaten eskola.
2016tik kristau integristak daude Etxarriko gazteluan, bertara eramanik ordura arte Domintxinen zeukaten eskola.

HELEP elkargo berria sortzearekin arras ahulduta geratu den Berthelemy Agerre –Lur Berrik iruzurrez komertzializatutako zaldi haragiaren eskandaluak famatu egin zuen hura–  eta beste zenbait hautetsik saldu zizkieten egoitza eta lurrak integristei. Geroztik salmenta ezabatzeko hainbat elkartek auzitara jo dute eta herritarrak mobilizatzen saiatu ere bai. 2016ko irailean manifestaldia burutu zuten Donapaleun eta operazioaren kontrako 2.700 sinadura bildu ere bai. Larunbateko "Borroka eta Pesta eguna" Etxarri kolektiboak deitu du eta gonbidapenean dio: "Zatozte makila batekin eta zuen baso berria ekarri".

2016an manifestazioa egin zuten Donapaleun Etxarriko eskolaren salmenta operazioaren kontra. (Argazkia: Sud Ouest)
2016an manifestazioa egin zuten Donapaleun Etxarriko eskolaren
salmenta operazioaren kontra. (Argazkia: Sud Ouest)

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Laborantza
Eguneraketa berriak daude