Kontxako estropadetako bigarren iganderako giza katea deitu du Errausketaren Kontrako Mugimenduak

  • Aldundiari eta GHKri eskatu diote erraustegi proiektua albo batera utzi eta benetako prozesu parte-hartzailea martxan jartzeko, hondakinen kudeaketa adosteko. Proiektua pribatizatzeak herritarrei ordaindu beharrekoa "ikaragarri garestitu" diela nabarmendu dute, eta sortzen dugun errefus kopurua "erabaki politikoen menpe" dagoela.


2016ko abuztuaren 31n - 12:29

Errausketaren Aurkako Mugimenduak honela laburtu ditu Donostiako erraustegi proiektuaren aurka egoteko dituzten argudioak, abuztuaren 31n egindako agerraldian. Nabarmendu dute argudio hauek gero eta barneratuago dituztela herritarrek:

  • Gizakion osasunerako eta ingurumenerako kaltegarria dela adierazten dute munduko hainbat lekutan egindako ikerketek.
  • "Gipuzkoan, errausketa-zaleen kalkuluen arabera, 2030ean 163.000 tona errefus sortuko dira, baina ozenki diogu 2017an 50.000 tona sortzera pasa gintezkeela; dena erabaki politikoen menpe dago. 50.000 tonarako erraustegi bat egitea absurdua da".
  • Erraustegiaren proiektua esku pribatuetan uzteak haren kostua eta errefusaren tratamenduarena "ikaragarri" garestitu dituela azaldu dute: 1.500 milioi euro ordaindu beharko ditugu herritarrok 35 urtean, "eta hori ordaindu egin behar dugu, errefusa sortu ala ez".
  • Erraustegiak, airea kutsatzeaz gain, zabortegiak behar dituela oroitarazi dute, bertatik irteten diren zepak (sartutakoaren %25) eta errauts toxikoak (%5) tratatu eta gordetzeko.

Aldundiari eta GHKri akordio eske

Egoera honi irtenbide adostua ematea eskatu die Errausketaren Aurkako Mugimenduak Foru Aldundiari eta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari. Hiru puntutan zehaztu dute eskaria:

  • Esku artean duten proiektua, errausketan oinarritua, albo batera utz dezatela.
  • Martxan jar dezagula benetako prozesu parte-hartzaile bat, non talde politikoez gain, hondakinen kudeaketan interesa duten gizarte eragile guztiek eta iritzi desberdinetako zientzialari eta esperientzia duten pertsonek parte hartuko duten.
  • Akordiozko irtenbide bat bila dezagula hondakinen kudeaketarako, beti ere Europako Legebiltzarrean 2015eko uztailaren 9an talde politiko guztien artean onartutako erresoluzioak markatzen duen ildoan.

Banatu duten oharrean nabarmenen irakurtzen dena "alternatiba" da, hondakinen kudeaketan sakoneko arazoari heltzen diona: "Hondakinen murrizketa, berrerabiltzea, birziklatzea, konpostatzea eta... errefusa egonkortzea".

Kontxako estropaden bigarren igandean, 11:30ean hondartzan giza katea

Herritarrei dei egin diete irailaren 11n, 11:30ean Kontxako hondartzan egingo den giza katean parte har dezaten. Pankartak, kartelak, kamisetak... eramateko eskatu dute, "hondartza aldarrikapenez eta kolorez bete dezagun".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2022-11-16 | ARGIA
Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


Eguneraketa berriak daude