Zubietako erraustegiaren inguruetako kutsaduraren orain arteko datuak aurkeztuko dituzte Hernanin

  • Azaroaren 19an goizerako hitzaldi berezia antolatu du Hernanin Zero Zabor elkarteak: Holandako ToxicoWatch fundazioak Zubietako erraustegiaren kutsaduraz 2021ean bildutako laginekin egin duen txostena oinarri hartuta, Errausketaren Aurkako Mugimenduko bi kidek datuak eta emaitzak aurkeztuko dituzte, "Zer dakigu Zubietako erraustegiaren kutsaduraz?" hitzaldian.


2022ko azaroaren 16an - 09:46

ToxicoWatch fundazioak urteak daramatza Holandako Harlingen hiriko erraustegia kontrolatzeko lanean, Hernanin Zero Zabor elkarteak adierazi duenez, "erraustegiko arduradunek kontrolik gabe lagatako edo apropos ezkutatutako kutsadurak herritarrei azaltzeko". Holandan egin zuten ikerlana 2019an aurkeztu zuten Hernanin (hemen irakur daiteke garai hartan Pello Zubiriak ToxicoWatcheko ordezkariari egin zion elkarrizketa), eta geroztik, Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta Zubieta Lantzen elkarteak eskatuta gauza bera egiten hasi ziren Zubietako erraustegiaren inguruan. Ikerketa hori finantzatzeko herritarren artean diru-bilketa egin zen eta hainbat udalek ere dirulaguntza eman zuten.

Zubietako erraustegia martxan jarri aurreko egoera eta egungoa aztertu ditu ToxicoWatchek

ToxicoWatchek lehenbizi erraustegia martxan jarri aurreko egoera analizatu zuen, horretarako aztertuz inguruko oilategietako arrautzak, erraustegi inguruko ura, errekako lohia, zenbait landare eta zuhaitzen hostoak, goroldioa eta abar. 2020an eta 2021ean berriro egin dute neurketa, bildutako lagin berriak laborategian analizatuta.

2021eko txostenak erakusten dituen datuak aurkeztuko ditu Errausketaren Aurkako Mugimenduko kide usurbildar batek, zeinak parte hartu duen laginen bilketan eta analisietan. "Datu kezkagarriak" direla aurreratu du Hernanin Zero Zabor elkarteak.

Hernanin Zero Zabor elkarteak antolatutako aurkezpen hau Biteri kultur etxean egingo da, azaroaren 19an (larunbata) goizeko 11:00etan.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Errausketarik ez
2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren "igoera kezkagarria" aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


2023-09-11 | Usurbilgo Noaua
Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.


2023-04-27 | Usurbilgo Noaua
"Erraustegiaren errealitate kutsatzailea" agerian uzteko martxa larunbatean

Lasarte-Oriatik Zubietako erraustegira martxa deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak apirilaren 29rako, 11etan abiatuta, "Erraustegia, airea, ura eta lurra kutsatzen" aldarripean, aipatu plantaren "errealitate kutsatzailea" agerian uzteko. Herritarrak... [+]


2021-12-21 | ARGIA
Errausketaren aurkako mozioa aurkeztu dute Bergarako Udalean eta elkarretaratzea egin dute

Abenduaren 20ko Bergarako Ohiko Udal Batzarrean mozioa aurkeztu dute bi herritarrek eta gaia eztabaidatu dute ondoren udaleko alderdi politikoek eta herritarrek. Mozio horrek laburtzen ditu Bergarako erraustegiaren auziko puntu nagusiak.


2021-11-24 | Leire Artola Arin
Bergarako erraustegi proiektuaren mahai-inguruak kezka handiagoa piztu du herritarrengan

Ekologistak Martxan taldeko ordezkariak Greene enpresari aurpegiratu dio “gezurretan” aritzea eta herritarrei “datuak ezkutatzea”; hondakinak pirolisi bidez tratatzearen kalteez ohartarazi du. Proiektuaren arduradunek, ordea, plantaren... [+]


Eguneraketa berriak daude