Hondakin gehiago ez erraustea eskatzeko Kontxa inguratu dute

  • Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.

Argazkiak: Noaua
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko irailaren 11n - 13:53
Azken eguneraketa: 15:58
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

"Erraustegia=klima aldaketa", "hemen negozioa egiten dugu zure diruaren eta osasunaren kontura", "errausketa ez da irtenbidea ez Donostian, ez Bergaran, ez Zumarragan, ez inon", "hondakinak murrizteko, berrerabiltzeko, birziklatzeko plan eraginkorrak eskatzen ditugu"... eta mezu gehiago irakurri ahal izan ditugu manifestarien eskutik.

Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi eguna zen igandean Donostian. Ohi bezala, hondakinak erraustearen aurkako giza katera deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak eta azken aldian, Gipuzkoan barrena sustatzen ari diren beste egitasmo kutsakor batzuk tarteko, Bergarako Larramendiko Arnasa eta Urretxu-Zumarraga Bizi plataformek. Hitzordua babestu dute baita eragile sindikal eta sozial gehiagok.

Plan eraginkorren eske

Goizeko 11:00ak pasatxoan zuten elkartzeko hitzordua Donostiako udaletxe atarian, Alderdi Ederren. Urteotan ezaguna egin duten "Errausketarik Ez!" aldarria hizkiz hizki bizkar gainean hartuta, eta "erraustegia=klima aldaketa" aldarria buru zuen pankartarekin abiatu dute giza katea Kontxarantz.

Estropaden jardunaldi erabakigarria baliatuta, errausketaren aurkako harresia altxa dute beste urte batez, ur ertzean. Hondakinak kudeatzeko irtenbidea erraustea ez dela aldarrikatu dute beste behin, badela alternatibarik. Horretarako, hondakinak murrizteko plangintza eraginkorrak galdegin dituzte, baita modu bereko, alegia, ahalik eta eraginkorrena izango den gaikako bilketa sustatzea ahalik eta hondakin gehien berrerabili eta birziklatzeko.

o.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Errausketarik ez kanalean gehiago
2020eko otsailaren 25
Erraustegiaren Aurkako Mugimendua
"Zaldibarkoak ere erakutsi digu ezin dugula erraustegia onartu"

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...