Murrizketen aurka manifestazio jendetsuak Madrilen


2012ko irailaren 17an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33

Atxilotuak Kongresua Okupatu deialdiaren bultzatzailea den En Pie! plataformako bi kide eta bi irakasle ziren. Lauak Madrilgo Moratalaz komisariara eraman zituzten, baina ordu batzuetara aske utzi zituzten karguekin.

"Manifestazioan sartzean Kongresua Okupatu lema zeraman pankarta ireki genuen eta alboko polizia goi karguren bati edo abixatzen ari zen segituan. Ondoren, hamabi bat polizia gerturatu eta manifestaziotik atera gintuzten, atzeraka eramanez" dio atxilotuetako batek, Chema Ruiz En Pie plataformako kideak. Platerías plazan gertatu zen hau, Siriako enbaxadaren alboan. Poliziarengandik jasotako tratua "faxismotzat" jo du Ruizek.

Manifestazioak Portugalen ere

Milaka portugaldar manifestatu dira larunbat honetan Lisboan ere Izorra dadila troika lemapean. Gobernuak murrizketa berriak iragarri dituelako erreskate finantzarioa lortzeko baldintzak betetzera iristeko.

"Nahikoa da lapurtzeaz eta gezurrak esateaz, Gobernuak ez ditu bere promesak bete, eta beti berberak sakrifikatzen gara" dio manifestarietako batek.

Poliziak Madrileko manifestariak atxilotu zituen uneko bideoa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude