EKIN taldearen sortzaileetakoa izan zen Iulen Madariaga 1952an, ETAren hazia izanen zena. 1950eko hamarkadaren bukaeran sortu zuten ETA, beste hainbat kiderekin batera. Garai hartakoak eta ondorengoak Egiari zor liburuan (Erein) jaso ditu.
Maiatzaren 22an aurkeztuko dute liburua.
"Idatzi beharretan nengoen liburu hau. Eta idatzi behar nuen hil baino lehen", dio Madariagak. "Printzipioz, holako liburuaren helburua zera da: norbaiten bizialdiaren gain,inguruan gertatu den guzti-guztia erratea, jakinaraztea, komentatzea... Beraz, ene kasuan, ene inguruan gertatu den guztia erratea eta jakinaraztea. Honetaz, iritzi garrantzitsu baten aldekoa izan naiz betidanik: irakurle orok, gazteek, bereziki, gure historiaz –euskal historiaz, EKIN-ETArena barne, jakina– gertaturiko den-dena jakiteko eskubide oso-osoa du,gertaera bera,on edo txar izan, atsegin ala gozogabe, maitagarri zein zakarra".
"Neuk pentsatzen dut zernahi gertatzen edo gertatu dena, aipatu beharra dagoela, historiaren parte bat delako; areago: historiographia delako. Ez dezagun ahantz".
Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]
Epaitegiak artxibatu egin du pintaketak egiteagatik Ermuako gazte baten kasua. “Terrorismoa goratzea” egotzi zioten.
Asier Ezeizaren argazkia ikusi dut egunkarian. Xaxirena. Argazki batzuek horrela asaltatzen gaituzte. Ahalegindu naiz barrutik ateratzen, eta ezin dut. Ze saltsa horri buruz idaztea. Nor etsaituko zait. Baina ezin begiratzeari utzi.
Ezinezkoa da Xaxik pena ematea, pertsona... [+]
Guardia Zibilak 1974an erail zuen Urzelai, Zorrotzan. Monumentua ken zezatela eskatu zuen Covitek, eta men egin dio udalak.