Ion Urzelaien omenezko oroitarria kendu du Bilboko Udalak

  • Guardia Zibilak 1974an erail zuen Urzelai, Zorrotzan. Monumentua ken zezatela eskatu zuen Covitek, eta men egin dio udalak.

Argazkia: La Haine
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2023ko urriaren 5ean - 08:10
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1973. urtean, frankismo bete-betean, atxilotu eta espetxeratu egin zuten Jon Urzelai Imaz. Beasaingoa (Gipuzkoa) zen, eta ETA erakundeko kidea. 1974ko uztailean lortu zuen kartzelatik ihes egitea, beste kide batzuen laguntzarekin, eta bere militantziarekin jarraitu zuen kalean.

Urte horretako irailaren 11n, Bilboko (Bizkaia) Zorrotza auzora sartu zen Guardia Zibila, bere bila. Poliziak etxe batean egon ziren Urzelaien zain, eta iritsi zenean, balaz josi zuten.

Bere omenez, oroigarri bat egon da Zorrotzan ia bi hamarkadaz. Orain, Covite erakundeak egindako eskaera bat dela-eta, monumentua kentzea erabaki du Bilboko Udalak (EAJ). 2021ean antzeko eskaera bat egin zuen talde berdinak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Oroimen historikoa
2025eko azaroaren 26
Garbiketa

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!