Israel eta Hamasen arteko presoen trukaketak luzerako emango du


2011ko urriaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Shalit soldaduaren gurasoak Israeleko presidente den Simon Peres-ekin.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Preso palestinarren askatzea bi fasetan egingo da: lehendabizi 450 preso askatuko ditu Israelek, eta Shalit euren eskuetan dutenean, gainontzeko 577ak askatuko ditu. Aske gelditzen diren preso palestinarretatik 203k erbestera jo beharko dute.

Israelek oraindik ez du aske geldituko diren presoen izenik eman, hurrengo egunetako kontu bat izan daitekeela uste da. Erbestera jo beharko duten presoen baldintzak dira korapilo nagusi orain. Hauek hartuko dituzten herrialdeen zain daude israeldarrak, eta hauek hartzearen truke egin beharreko hitzarmena ere gatazkatsua espero da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude