Mila preso palestinar askatuko ditu Israelek bahituta daukaten Shalit soldaduaren truke

  • Atzo gauean egin zuen publiko akordioa Netanyahuren Gobernuak. Hamasek 2006an bahitu zuen Gilat Shalit soldadua askatuko du, eta Israelek mila preso palestinar. 2006an bahitu zuen soldadua Hamasek Gazan eta ekintza horren ondorioz Israelek lurralde horren kontrako erasoari ekin zion, laureundik gora palestinar hilez.


2011ko urriaren 12an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-03 15:57
Gilad Shalit soldadu israeldarra.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Bi aldeek eman dute ontzat akordioa. Netanyahuren Gobernua momentu zaila bizitzen ari da, herrialdea pairatzen ari den krisi soziala dela medio, eta herritarrek Shalit libre ikusteak Gobernuari bultzadatzo bat eman diezaioke. Hamasek ere positiboki baloratu du akordioa, nahiz eta zuhur azaldu.

Progresiboki egingo da palestinar presoen askatzea. Lehen urratsa Israelgo Gobernuak emango du, 100-150 preso askatuz. Ondoren, Hamasek Egiptoko Gobernuaren eskuetan utziko du Shalit. Eta horri erantzunez, falta diren presoen kaleratzeari ekingo dio Israelek.

Informazio gehiago:

- Gose greban dauden preso palestinarren eskaerak ukatu egin ditu Israelek (2011-10-06)


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Eguneraketa berriak daude