Iruņa-Veleia: zuzendariaren aurkako kereila eta kritikoen nazioarteko II. biltzarra

  • Julio Nuñez EHUko irakasle eta Iruña-Veleiako aztarnategiaren zuzendaria dena apirilaren 23an zen deklaratzekoa Gasteizko Auzitegian, 1. Aretoko epaileak ontzat harturik SOS Iruña-Veleia elkarteak aurkeztutako kereila, Juan Martin Elexpuruk bere blogean azaldu duenez. Juezak erabaki beharko du ea Nuñezek delitua egin zuen 2010eko udan hondeamakina sartuta aztarnategiko 6.000 metro koadro lur harrotzean.

Pello Zubiria Kamino @pellozubiria
2016ko apirilaren 26a

 

Ez da elkarteak zuzendari berria auzitara eraman nahi izan duen lehenbiziko aldia, 2010ean ere saiatu baitzen. Urte hartan Arabako Foru Aldundiak Iruña-Veleiarako plan berria aurkeztu zuen, Julio Nuñezen gidaritzapean. Oraingoan, elkartearen salaketa eta interesak legez Patxi Zabaleta abokatuak defenditzen ditu. Kronika honekin doan bideoa da salatzaileek auzitegian epaileari aurkeztuko dioten frogetako bat.

Indusketatik ateratako materialen faltsutasunaren eskandaluagatik kargutik kendua zutenez geroztik Eliseo Gil aurreko zuzendaria, SOS Iruña-Veleiak bisita gidatuak eta bestelako ekitaldiak antolatzen ditu, aztarnategiaren kudeatzaile baimenduek egiten dituzten jardueren paraleloan. Hain zuzen, maiatzaren 2tik 12ra bitartean II. Biltzar Nagusia antolatuko dute, “Europako altxor arkeologikoa, linguistikoa eta historikoa” izenburupean. Maiatzaren 7an "Nola askatu Iruña-Veleiako korapiloa" eztabaidatuko dute mahai inguruan, tartean dela elkartearen abokatu Patxi Zabaleta.

Kanal hauetan artxibatua: Iruņa-Veleia auzia  |  Arkeologia  |  Araba

Iruņa-Veleia auzia kanaletik interesatuko zaizu...
Lurmen enpresaren errugabetasuna berretsi du SOS Veleiak

Eliseo Gil eta Oskar Escribano balizko faltsifikazio batean nahasten dituen frogarik ez dagoela diote.


2018-01-12 | Andoni Mikelarena
"Iruņa-Veleia" auzian nahikoa delitu zantzu ikusi du epaileak epaiketari ekiteko

Ondarearen aurkako delitu zantzuak eta ustezko iruzur zantzuak aurkitu zituen ikerketa fasean epaileak. Erabaki hari errekurtsoa jarri zioten akusatuek, azkenean epaiketa egiteko nahikoa arrazoi daudela ebatzi du epaileak.


2017-12-26 | Gontzal Fontaneda
Iruņa Veleiazko lau jarrerak

Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoan idazkun batzuk agertu ziren, batzuk euskaraz, arkeologoek erromatarren garaian datatuak. Euskal Herriko Unibertsitateko aditu batzuek faltsutzat jo zituzten, eta horregatik Arabako Foru Aldundiak 2008an talde arkeologikoa bota zuen, 2009an epaitegian salaketa aurkeztu zuen faltsutzea leporatuz eta gero aztarnategiaren zuzendaritza unibertsitateari eman zion. Honaino gertaerak.


2017-11-21 | Koldo Urrutia
Euskal Filologia ofiziala kolonizatuta al dago?

Azken hamarkadan, hori iradokitzen diguten kontu asko gertatu dira: ETBk bultzatutako euskalduntze berantiarra, toponimiari bizkar ematea, iberiar eta euskal zenbakien arteko erlazioa ukatzea eta 9 urte bete berri duen Iruña-Veleiari egindako erasoa.


Iruņa-Veleia, XXI. mendeko Altamira?

“Ikusi duk Altamira? Harri eta zur, mende eta piku pasatu den arren, historia berdin-berdina”, ziostan lagun batek orain dela gutxi. 1879. urtean gaude. Leinu noblekoa da Marcelino Sanz de Sautuola, abokatua ikasketaz, natur zientzia eta arkeologia zalea bokazioz. Udako goiz batez, beste batzuetan bezala, zortzi urteko alaba Maríarekin sartu da Altamirako kobazulora. Aita lanean ari den bitartean, alaba kriseilua hartu eta bazterrak miatzen hasi da. “Aita!... [+]


"Iruņa-Veleiako ostrakak egiazkoak izan zein ez, polemikak gure gizartea islatzen du"

2001az geroztik, elkarrekin dabiltza lanean Iratxe Jaio (Markina-Xemein, 1976) eta Klaas van Gorkum (Delft, Herbehereak, 1975) artistak. Azkenaldian zenbait pieza aurkeztu dituzte Euskal Herriko hainbat museotan. Martxoaren 2an Okela Sormen Lantegian izan ziren hizketan. Berbaldiaren aurretik bildu ginen beraiekin.


2017-03-13 | Pako Sudupe
Iruņa-Veleiaren misterioa

Hamarkada bat igaro da eta misterioak argitu gabe darrai. Lehenbizikoz sekulako, berealdiko, egundoko aurkikuntza zela entzun genuen; III. IV. V. mende ilunetara argia ekar zezakeen aztarnategia.Handik laster, faltsifikazio nabarmena zela, eskrupulu eta jakituria gabekoek etekina lortzeko egindako faltsifikazio deitoragarri bezain salagarria.


"Irudipena dugu probak, ezkutuan bada ere, eginak daudela eta ez dutela faltsutasunik aurkitu"

Hor da beti Iruña Oka udalerria Arabaren erdi-erdian. Hor da beti Iruña-Veleiako aztarnategi erromatar garaikoa. Hor da beti egiazkoak diren, faltsuak diren, bertan aurkitutako ostraka edo grafitoak. Oinezkoak egia jakin nahi…


2017-01-16 | Urumeako Kronika
Iruņa Veleia zertan da?
MULTIMEDIA - solasaldia

Juan Martin Elexpururen hitzaldia Hernanin, Dobera euskara elkarteak antolatuta.


2015-09-30 | Gontzal Fontaneda
Araban badago zikinkeria

Zerbait zikina gertatu da Araban, politikari batzuek beren burua arkeologo, filologo batzuek epaile eta zinemazale batzuek zientzialari jotzen dute eta.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude