Ibon Iparragirre “okerrera”, egin ez den epaiketa batera joatera derrigortu ondoren

  • Ibon Iparragirre presoaren egoerak nabarmen egin du okerrera Bilbon egitekoa zen epaiketa batean deklaratzeko hiru egunez bidaiatu ondoren. Haren senideek azaldu dutenez,  bidaiak gerrian eta lepoan min handiak sorrarazi dizkio eta Txagorritxuko medikuen ustez “baliteke hezur muinean lesioak izatea”.


2015eko urriaren 21an - 11:00

Iparragirrek Hiesa du C estadioan, “azken estadioan”, eta hainbat patologia sufritzen ari da, besteak beste ikusmena egunetik egunera galtzen ari da eta krisi epileptikoak izan ohi ditu.

Basauriko kartzelan zela, preso sozial baten jipoia salatu zuen Iparragirrek, honek aldiz, Iparragirreren kontrako salaketa jarri zuen. Atzo egitekoa zen epaiketara, ordea, ez da salatzailea agertu, baina larri gaixo dagoen presoa bidaia egitera derrigortu dute.

Bestalde senideek gezurtatu egin dute presoa medikatzen ez denik. Europa Press agentziak astelehenean zabaldu zuen Auzitegi Nazionalak kartzelatik irtetea eragotzi diola, besteak beste, presoak “tratamendua hartzeari uko egin diolako”. Familiak esan du datu hori “erabat faltsua” dela: “Bere medikazioa hartzen du Ibonek. Ez du hartzen retrobiralik, ez orain, ez lehen. HIES gaitza piztu bazaio kartzelak eragin diolako da eta isolatuta dagoelako eguneko 20 ordutan. Kartzela da Ibon egoera honetara eraman duena”, azaldu dio Jon Kinku Iparragirrek Uriola.eus atariari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gaixo larriak
2021-12-20 | ARGIA
Antton Troitiñoren heriotza “azkena” izan dadila eskatu dute Sarek eta Etxeratek

Euskal preso politikoa ostiralean hil zen minbizi baten ondorioz, 30 urteko espetxealdiaren ostean kaleratu eta 10 hilabetera. Troitiñoren kasua euskal presoei aplikatzen zaien salbuespen politikaren adierazle dela salatu dute bi elkarteek. Mobilizazioak antolatu dituzte... [+]


2021-02-05 | ARGIA
Kalean da Antton Troitiño, baldintzapean aske

Eritasun "larri eta sendaezin" bat duela, baldintzapean atera da kalera otsailaren 5 goiz honetan. Orotara, 30 urtez gora pasa behar izan ditu kartzelan.


Julen Atxurra presoak buruko isuria izan du eta kartzelako erizaindegira eraman dute

61 urteko preso lekeitiarrak maiatzaren 13an buruko isuria izan zuela argitaratu du Etxeratek. Orain Puerto-I kartzelako (Cadiz, Andaluzia) erizaindegian dagoela eta asteburuan familiaren bisita izan duela gehitu du.


Espetxe politikaren legea betearazteko eskatu dute 38 eurodiputatuk

Dispertsio politika bukatzeko eta larriki gaixorik dauden presoak askatzeko eskatu diete Espainiako Estatuko eta Europako Parlamentuko presidenteei.


"Itxaropena" lagun, Bilboko eta Baionako manifestazioetara joateko deia luzatu die Sarek herritarrei

Sareko kideek presoen egoera aldatuko den "itxaropena" erakutsi dute: "Hala behar luke, behinik behin. Orain da unea; izan ere, orain ez bada, noiz?"


Eguneraketa berriak daude