Hiritarron segurtasuna edo kontrol mugagabea?

  • Udako atarian, zarata askorik gabe, ia ezkutuan, onartu zuen Espainiar Gobernuak Hiritarren Segurtasunerako Legea deiturikoa, uztailaren 11n hain zuzen ere. Aurreko hilabeteetan kritika ugari jasotako lege proiektua apaldu nahi izan du onarpenerako, baina apaltasun nahi horrek ere oinarrizko eskubideekin talka egiten jarraitzen duela ezin uka daiteke.


2014ko irailaren 25ean - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Protesta Iruñean lege berriaren aurka.

1992an Corcuera Lege gisara ezagutua izan dena indarrean sartu zenetik asko aldatu dira garaiak, baita moduak ere, eta horiek eten nahietan ernatu da batzuek Mordaza lege gisa bataiaturikoa. Bakean oinarrituriko mobilizazioak protagonista izan dira azken garaiotan Espainian, 15M edota Kongresua inguratu mugimenduen baitan besteak beste, baina baita Euskal Herrian ere Herri harresien loratzearekin bereziki. Komunikazio bideen garapen eta berritasunak ere arazoak sortu dizkio dena menpean izan nahi duen Gobernuari, batetik irudian grabatu eta sarera igotzeko azkartasuna, bestetik sare sozialek bultzaturiko informazioaren zabalpen etenezina. Bada, horiek mugatu eta oztopatzera dator lege berria.

Funtsa egungo gizartea babestea izanik, ezin uler daitezke bertan jasotakoak, zenbaitzuk astakeria gisa kalifika daitezkeenak. Segurtasun indarrei mugagabeko botere esleipenak egiten dizkie, lokaletan sarrera “librea” izateaz gain edozein objektu jaso ahal izango baitute, etorkizuneko ustezko delituren bat sahiestearen aitzakipean (besteak beste, bideo kamerak). Informaziorako oinarrizko eskubidea beraz, baldintzatua izango da, poliziaren nahierara.

Legearen analisiak luzerako joko ninduke, beraz puntu eskandalagarrienei erreparatuko diet, irakurleak ideia bat egin dezan gutxienik. Gizartea babesteko Zigor gisa isunak ardatz dituen lege honek hiru taldetan banatzen ditu arau-hausteak: oso larri, larri eta arinak. Oso larriak 30.001 eta 600.000 euro arteko isunekin zigortuko dira, larriak 601 eta 30.000 euro artekoekin eta arinak 100 eta 600 euro arteko santzioak izango dira. Alegia, edozein hiritarren poltsikorako isunak.

Gauzak horrela, Administrazioaren debekua duen edo komunikatua izan ez den manifestazio baten deitzaile edo arduradunari 600.000 eurorainoko isuna heldu dakioke. Segurtasun indarren aurrean ez identifikatzea, euren lana oztopatzea, manifestaldi bat ez desegitea, autokontsumorako droga landatzea edo gainean eramatea, kalean alkohola edatea, poliziari beren jardunean ez laguntzea edota segurtasun indarrei beren lanean ari direla irudiak hartzea 30.000 eurorainoko isunez zigortua izan daiteke. Hare zentzugabeago, NANa gainean ez izateak edo hiru urtetan hiru aldiz galtzeak 600 eurorainoko santzio ekonomikoa izan dezake.

Ez dira gutxi, gure babeserako Lege honek jasotako mugak, ekintza oro zigorgarri bihurtu nahi duten seinale, hots, zerbaiten beldur diren seinale. Gizarte baketsu eta konprometitua isunez ito beste biderik ez dute topatu, jendartea isilarazi eta bide batez egoera sozioekonomiko larri honi buelta emateko. Baina ikusi beharko da, zer egin edo asmatuko dugun, sortu diren eta etorkizunean sortuko diren dinamika berriak aurrera eramateko. Izan ere, molde berriak asmatzeko imaginazio faltarik ez da gurean, desobedientziak ez baitu inoiz izan ez muga ez etenik.

Mireia Mochales Zumelaga, Zuzenbidean lizentziatua

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-09-18 | Jon Alonso
Bosgarren zutabea

Erribera, historian, sekula euskalduna izan ote den; horra hor Nafarroan, duela berrogei urtetik hona, hainbestean behin errepikatzen den eztabaida bizantziarra (eztabaida bizantziarra: eztabaida alferrekoa, zeinean alde bakoitzak ezin baitizkio frogatu bere baieztapenak beste... [+]


2024-09-18 | Castillo Suárez
Aldairak

Etxez aldatzen naizenean, edo, areago, norbait etxetik joaten denean, oroiminak hartzen dizkit burua eta bihotza. Orduan hasten naiz zer gordeko dudan eta zer ez erabakitzen saiatzen. Izan ere, objektu guztiek lotzen gaituzte zerbaitetara, edo norbait ekartzen digute gogora;... [+]


Lurraren altxamenduak

Estatu poliziala kanpora! Abesten dute negar-gasen leherketen artetik. Gaztetxo konprometituak, amatxi militanteak, aurpegi estaliak, edo ez, pailazoak, musikariak, sindikalistak eta politikariak, kaskodun medikuak, laborariak traktore gainean... Landa-eremuan zein hirian,... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


Pentsamendu askeak

Gauzak ez dira horrela, gauzak horrelaxe daude. Esaldi hori iltzaturik geratu zitzaidan Gorka Urbizuren diskoa osorik eta patxadaz entzun nuenean. Uste nuen aurkikuntza itzela egin nuela identifikazio horrekin, inozentea ni! Gerora ohartu naiz, merchandising-erako leloa izateaz... [+]


Teknologia
Mundu ikuskerAA

Gizakiontzat ez da inoiz erraza izan lasai pentsatzeko denbora tarte luzeak hartzea, bizimodua aurrera ateratzearen ardurarekin bizi gara, bai geurea zein geure ondorengoena. Bizitzeko izan dugun aukera honetan, ahalik eta ongien nahi ditugu gauzak egin. Ardura horiengatik,... [+]


Materialismo histerikoa
Merezita

Krisi existentzial dezente ditut inguruan. Nerabezaroa/gaztaroa itxurakerian pasa, antzezten helburu zutena pertsona onak (ona izanik justua, ez denari baietz esaten dion lerdoa) izatea, benetako bizitza bat bizitzea zela, are, iraultza egitea, eta, orain, berrogei urteak pasa,... [+]


Lokutorio greba Zaballan

Espainiako Estatuko espetxeetatik Euskal Herriratu gintuztenetik Zaballako espetxean komunikazioaren alorrean gabezia ugari topatu ditugu. Aurrez aurreko gutxiago eta laburragoak dauzkagu, lokutorioko bisitak baldintza tekniko kaxkarretan gauzatu behar izan ditugu eta telefono... [+]


Eguneraketa berriak daude