Irakaskuntzan eredu dira finlandiarrak eta munduko emaitzarik onenak lortu ohi dituzte neurgailuetan. Hona Finlandiako hezkuntza sistema arrakastatsuaren gakoak, gaian aditu den Xavier Melgarejori Eldiario.es-en egin dioten elkarrizketatik aterata:
Irakasleen hautaketa. “Batxilerrean eta errebalidan 10etik 9 baino nota altuagoa eskatzen zaie irakasle izan nahi dutenei”, argitzen du Melgarejok, baina garrantzitsuena: “Fakultate bakoitzak test eta elkarrizketa pertsonalak egiten dizkie, eta errendimendua neurtzeaz gain sentsibilitate maila ere neurtzen dute. Ikaslea oso azkarra izanagatik, aisialdi talderen batean ez bada inoiz egon edo adibidez inoiz ez bada boluntario izan etorkinak laguntzeko sareren batean, ziurrenik ez dute aukeratuko”. Gurean, selektibitatea eta baxoa dira karrerarako sarbidea, edukiak baino neurtzen ez dituzten azterketa teorikoak, kontuan hartu gabe irakasle izateko beharrezkoak diren beste hainbat balore eta ezaugarri.
Irakasleen prestakuntza. Finlandiako Magisteritza karreran “askoz ere kreditu gehiago dituzte. Gainera, tesina bat eta praktikak egin behar dituzte, irakasle onenak dituzten kalitate goreneko ikastetxeetan”, dio adituak. Praktikak, horra puntu garrantzitsuetako bat, gurean irakasle ikasketak oso teorikoak direla azpimarratu baikenuen Irakasle gogoetatsuaren premia mahai-inguruan. Eduki teorikoetatik harago, bere lanaz hausnartzeko eta horri esker egunerokoan aritzeko, gaitasunak lantzeko eta alternatibak bilatzeko gai den irakaslea prestatzea ezinbestekoa da.
Prestigio soziala. “Irakasle lanbidea oso ondo baloratua dago. Finlandian, ohorea da irakasle izatea”. Hemen aldiz, desprestigio soziala jasaten dute maiz, batik bat azkenaldian, eta batik bat politikarien ahotik (Irakasle zaren horri)
Adostasun politikoa. “Legeek askoz gehiago irauten dute, parlamentuaren bi herenek onartu behar dituztelako. Gutxi gorabehera 30 urtean behin ukitzen dituzte. Ez badago Estatu akordiorik, hezkuntza krisian dago, irakasleak nahasi egiten direlako”. Gurean, ez dago alderdien arteko gutxieneko akordiorik eta horren emaitza behin eta berriz sufritzen dugu: gobernura iristen den alderdiak nahieran moldatzen du hezkuntza eredua aldiro.
Pertsonalizatua. “Ikasgela bakoitzeko 15 edo 16 haur daude. Eta ikasleren batek arazo larriak dituenean, autismoa adibidez, 10 baino ez daude gelan, eta ikasle horrek gainera laguntza berezia dauka. Haur batek zailtasunak dituela ikusten badute, baliabide guztiak bideratzen dizkiote: logopedak, psikologo espezializatuak…”. 30 ikasle inguru dira EAEko ikasgeletako ratioak, eta José Ignacio Wert Espainiako Hezkuntza ministroak Estatuko ikasgeletako haur kopurua %20 igotzeko neurria aurkeztu zuen iaz.
Deszentralizatua. “Finlandian oso handia da deszentralizazioa: curriculumaren %90 udal mailan antolatzen da. Edukiak egokitu behar dituena komunitatetik gertuen dagoen jendea izan behar dela uste dute. Baina horretarako irakasleak prestatu behar dituzu, edukiak sortzeko gai izan daitezen. Eta konfiantza izan behar duzu haiengan. Finlandian ez dago ikuskaririk”. Bestelakoa da Espainiako nahiz Frantziako estatuek hezkuntzan duten ikuspuntu zentralizatzailea eta Euskal Herri mailan ere, ikastetxeek autonomia handiagoa eskatzen dute edukiak antolatzeko.
Irakurketa ulerkorra. “Finlandiarrentzat zutabe funtsezkoa da, eta horretan familiak asko laguntzen du. Denek irakurtzen dute etxean. Biztanle bakoitzeko liburu eta liburutegi gehien dituen herrialdea da munduan, eta familien %80 astean behin liburutegira doa irakurtzera. Komunitate guztiak bultzatzen ditu haurrak irakurketara. Esaterako, marrazki bizidunek ere azpitituluak dituzte telebistan (…) Egungo korronte askok dioenaren aurka, finlandiarrek uste dute arrazoi neurologikoengatik irakurketa eta idazketa hobeto ikasten direla eskolan sartzen diren adinarekin, 7 urte ingururekin. Eta 9 urterekin dagoeneko munduko lehenak dira irakurketa ulerkorrean” (Irakurketa ulerkorraz idatzi zuen Estitxu Eizagirrek ARGIAn).
Komunitate irekia eta inplikatua. “Ikaskuntza komunitatea da Finlandiakoa: ikastetxe guztiak publikoak dira eta komunitateari zabaltzen zaizkie, haren zerbitzura daude. Gurasoek parte har dezakete, prestakuntza jaso dezakete laguntzeko, eskolaz kanpoko ekintzak antolatzen dira… Ikastetxeko ateak irekita daude. Hemen, aldiz, ateak itxita daude”.
Laguntza publikoak. “Konparaezina da han dituzten laguntzak. Finlandian ez daude jangela-bekak, mundu guztiak jan dezakeelako eskolan eta Gizarte Ongizate Sailak ordaintzen du. Eskolako materiala eta liburuak ere doakoak dira”. Eta irakaskuntza pertsonalizatuaren atalean aipaturiko baliabideak lortzeko ere, diru-laguntzak beharrezkoak dira, ezinbestean.
Mikel Garciaren Jendartean blogetik hartutako idatzia da hau.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
25,6 eguneko batez besteko itxaron zerrendak daude Osakidetzako Osasun Mentaleko Zentruetan. Larrialdi kasuetan, aldiz, 24 eta 72 ordu arteko itxaronaldiak daude.
The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.
Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]
GIBarekiko esposizio aurreko profilaxia da Prep botika. Alfonso Setiey Anitzak elkarteko lehendakariaren arabera, farmazietan eskuratzeak itxaron-zerrendak gutxitu ditzake. Alabaina, arriskuez ere ohartarazi du.
Bihotzak eztanda egin arte biziko da Aloña Erauskin (Berrobi, 1999), beste guztiok bezala. Besteon aldean, ordea, presente dauka aukera hori.
Kargua hartu eta urtebetera, Alberto Martínez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak lantaldean aldaketa batzuk egin dituela iragarri du, "etorkizuneko osasun sistema publikoaren eraldaketari" ekiteko: besteak beste, Gontzal Tamayo Medel sailburuorde berria... [+]
Demagun zure laneko giroa kaxkarra dela. Lan gehiegi dago, baina ez da kontratazio berririk egiten edo, egiten bada, eskasa. Lankideen arteko harremanak ez dira batere osasuntsuak, eta mobbing horizontala eta bertikala edozein momentuan hedatu daiteke. Oso estres maila handia... [+]
Osakidetza lanean ari da Asisa aseguru-etxe pribatuaren filial baten Quantus Skin sistema osasun-zentroetan ezartzeko, 1,6 milioi euroko inbertsioa eginda. Adituek kritikatu egin dute adimen artifizialeko sistema hori, emaitza "eskasak" eta "arriskutsuak"... [+]
Euskal dantzak, pilates, bilobekin egon, gurutzegramak egin eta beste zaletasun asko ditu Grego Idiakez Kortak (Ezkio-Itsaso, Gipuzkoa, 1950). 62 urterekin iktus bat izan zuen, eta ordutik, ezin ditu nahi beste gauza egin. Iktusaren ondorioz, begi baten ikusmena galdu du, eta... [+]
Langileak amiantoak eragiten duen minbizi mota bat dauka eta 376.305 euroko kalte ordaina eman beharko diote, EAEko Auzitegi Gorenak zigorra berretsi baitu.
Gero eta sarriagotan ikusten ditut nerabeak sufritzen. Irakasle naizenetik Bigarren Hezkuntzan, azken urteotan gero eta kasu bortitzagoen aurrean ikusi dut neure burua, eta hortxe batez ere hasten zaigu irakasleoi korapiloa. Nola lagundu nerabeari? Ikastetxean ordu asko... [+]
Nafarroako Gobernuak espetxeetako osasun zerbitzuaren eskumena eskuratu zuenetik, baliabideak “indartu” dituzten arren, presoek nabarmendu dute ez diela sobera eragin egunerokoan.
Azkenaldian osasun publikoaren egoera kaxkarra justifikatzeko erakunde publikoek gero eta sarriago aipatzen dute mediku eta espezialisten premia dagoela. Ez omen dago eskaria asetzeko nahikoa langilerik. Eusko Jaurlaritzak ardura osoa Espainiako Osasun Ministerioari egozten dio,... [+]