Herritarron ituna eta herri galdeketak, GEDen plangintzaren ardatzak 2018rako

  • Ikasturte honetarako plangintza onartu zuen larunbatean Gure Esku Dagok Agurainen (Araba) egin zuten ez ohiko batzar orokorrean. “EtorkiZUna” izango da ikasturte honetarako leloa.

Arg: GED Arg: GED

2017ko azaroaren 27an - 10:19
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

“2018a urte erabakigarria izango da euskal herritarrontzat” GEDen ustez. “Erabakitzeko eskubidea posible egingo duen zikloa” ireki nahi du erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak. “Erabakitzeko eskubidea gauzatzeko aukera berriak sortu daitezke”, norabide horretan herritarron ekarpena ezinbestekoa izango dela uste du Gure Esku Dagok.

Ekainaren 10ean Bilbon aurkeztu zuten Herritarron Ituna delakoa eta ikasturte honetan itun hau garatu nahi dute. “Euskal Herritarrok zergatik eta zertarako erabaki nahi dugun”, jasoko du Herritarron Itunak. Lanketa horren emaitzak 2018ko ekainaren 10ean egingo duten mobilizazioan aurkeztuko dituzte.

Ekainetik aurrera, Herri Ituna sustatuko du GEDek. Hau da, Herritarron Itunetik abiatuta Erabakitzeko Eskubidearen Aldeko Herri Ituna osatu nahi du erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak. 2013. urteko ekainean gisa horretako itun bat osatu zuten Katalunian.

Herri galdeketen ildoa izango da ikasturte honetako plangintzaren bigarren zutabea. Orain arte 180 herrietan egin bezala, Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetara zabaldu nahi dituzte kontsultak. “Ahalegin berezia” egingo dute, galdeketak hiriburuetara ere iritsi daitezen.  Gasteizko GEDek aurreko astean adierazi zuen ez duela kontsultarik antolatuko Arabako hiriburuan. Donostian berriz 2018ko udazkenean jarria dute begirada, talde sustatzailea aurkeztu zuten iragan den astean.

EAEn 2018an amaituko dute herri galdeketen ildoa, aldiz Nafarroa eta Ipar Euskal Herrian 2019. urtera luzatuko dute. Ipar Euskal Herrian oraindik ez da kontsultarik egin.

Bazkideen figura ere indartu nahi dute mugimenduko kideek. Gure Esku Dago “dinamika herritar sendoa eta autonomoa” izatea garrantzitsua baita euren ustetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gure Esku
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!