"Nafarroan benetako aldaketa eman zedin euskaratik eratorritako aldaketa izan behar zela aldarrikatu genuen orain dela urtebete eta hori berresten dugu orain ere. Hainbat gauza aldatu da azken urtean, baina oraindik ez gaude nahi eta behar dugun egoeran".
Hainbat herritarrek bat egin du Kontseiluak ekainaren 4an "Eman bidea euskarari" lelopean deitu duen manifestazioarekin. Ostiral honetako agerraldian honako pertsonak izan dira: Jon Alonso, Urko Aristi, Anabel Arraiza, Alberto Barandiaran, Kike Diez de Ultzurrun, Mintxo Garaikoetxea Andres Iñigo, Julieta Itoiz, Maite Lakarm Aimar Olaizola, Garbiñe Petriati, Ritxar Sanzol, Bixente Serrano eta Urko Vera.
Deialdiarekin, lagun hauek ere egin dute bat: Aingeru Epaltza, Aitor Zubieta, Ainhoa Tirapu, Dora Salazar, Maria Jesus Goikoetxea, Jabier Villarreal, Oier Sanjurjo, Santi Leone, Mikel Aranburu, Oinatz Bengoetxea, Joli Paskualena, Maite Lakar, Castillo Suarez, Reyes Ilintxeta eta Juan Kruz Lakasta.
Gizarte eragileak ere ari zaizkio atxikitzen ekainaren 4ko manifestazioari. Hauek dira momentuz jaso ditugunak: HIRU, LAB, ELA, UEMA, EHNE, Zabaldi, EH 11 Kolore, SASOIA Elkartea, ANC Euskal Herria, Etxabarrengoa KE, Habarrots Kolektiboa, Iratiko Ekoizpenak Koop., Nafarroako Dantzarien Biltzarra, Orreaga Fundazioa, CGT, ESK, STEILAS, Administrazioan Euskaraz, Ene kantak, Donibaneko Auzo Elkartea, SF 78 Gogoan, Haizea Elkartea, Sanduzelai Peña eta Irrintzi Peña. Nahi duen orok, atxikimendua eman diezaioke hemen.
Herritar hauen esanetan, "Nafarroan benetako aldaketa eman zedin euskaratik eratorritako aldaketa izan behar zela aldarrikatu genuen orain dela urtebete eta hori berresten dugu orain ere. Hainbat gauza aldatu da azken urtean, hori hala da, baina oraindik ez gaude nahi eta behar dugun egoeran. Areago, erregimenari eta beren pribilegioei eutsi nahi diotenek euskararen eta euskaraz bizi nahi dugunon aurkako erasoari eutsi diote. Horregatik, beharrezko ikusten dugu lanean jarraitzea. Herritarrak izan dira urte hauetan guztietan euskararen normalizazioan bidea zabaldu dutenak eta aurrerantzean ere horrela izango da".
"Ildo horretan, Euskarari bide ematen diogula erakutsiko dugu manifestazioan. Ikasle euskaldun eleaniztunak sortuz, helduak euskaldunduz, euskal kultura sustatuz, hedabideak gure eskura jarriz, lan mundua euskaldunduz… Eta, noski, milaka herritarrek euskaraz bizitzeko hautua eginez euskarari bide ematen diogu, eta hori erakutsiko dugu kalean, harrotasunez. Gobernuari dei egiten diogu euskaraz bizitzeko ahalegina egiten dugunokin bat egin dezan, euskaraz bizitzea egingarri izateko erabakiak eta neurriak hartuz, eta aurre eginez gure duintasuna zapaldu duten horiei".
"Euskaraz bizi nahi duten pertsona guztiei hortaz, dei egin nahi diegu ekainaren 4an arratsaldeko 17:30ean Golemetik abiatuko den manifestazioan parte har dezaten. Bide eman euskarari, euskaraz bizi nahi dugu!".
(Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ARGIAra ekarri dugu).
Euskararen Defentsarako Sareak elkarretaratzea egin du Nafarroako Parlamentuaren aurrean ostegunean, aldarrikatzeko lanpostu publikoetan hizkuntzak baloratzen badira, euskara baloratzen ez den lanposturik ez litzatekeela egon behar. Eta beraz, Nafarroako Gobernuak egindako... [+]
Hamaika familiak egin dute ikastetxe publikoan D eredura pasatzeko eskaera. Zentroak baiezkoa eman du, baita Udalak ere, baina errefusatu egin du Nafarroako Gobernuak "espazio falta" argudiatuta.
Sarean jarri dute "Belarribizi eta Ahoprest" laburmetraia, joan den igandean itxi zen 2025eko Euskaraldiaren aitzakiarekin Oskar Alegria zinegileak Artazu herrian udaberri honetan filmatu duen lana. Belarriprest eta ahobizi kontzeptuen gaineko... [+]
Erriberri, Tafalla, Gares, Sarriguren, Buztintxuri eta Noaingo ikastetxe publikoetako D-PAI ereduko guraso talde bat Nafarroako Hezkuntza batzordean egon da, 57/2024 foru aginduari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuak bideratu nahi dituen aldaketak deitoratzeko. Euskarazko... [+]
Larunbatean Arguedasen ospatu zen Erriberako Euskararen Egunaren lehen edizioa. Kultura, auzolana eta festa uztartu ziren euskararen inguruan eskualdeko herriak batu zituen jardunaldi honetan.
Maiatzaren 17an Erriberako lehenengo Euskararen Eguna eginen da Arguedasen, sortu berri den eta eskualdeko hamaika elkarte eta eragile biltzen dituen Erriberan Euskaraz sareak antolatuta
Gure hizkuntzaren aurkako beste eraso bat jasan behar izan dugu Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren eskutik; PAI programan euskararen aurkako aldaketa bat egitera behartu gaituzte. Azken urteotan, legeak hala aginduta, D ereduko ikastetxe berriek PAI programa sartu... [+]
Goizez Nafarroako zubirik esanguratsuenak jendez beteko ditu Sorionekuak dinamikak. Arratsalderako mobilizazio herritarra deitu dute Iruñeko Kostarapea parketik Alde Zaharreko Takonera parkeraino.
Sarriguren, Tafalla, Noain, Buztintxuri eta Gares herrietako D-PAI ereduko ikastetxeetako familiak kalera aterako dira Hezkuntza Departamentuak foru lege bidez ingeleseko orduak handitu nahi dituela salatzera. Euskarazko murgiltze ereduaren kontrako erabakia dela iruditzen... [+]
Aurtengo Lokizaldeako Euskararen Eguna Murieta herrian ospatu dute, larunbatean, goizean hasi eta ordu txikiak handitu arte. Zita garrantzitsua eta gozagarria da Nafarroako Lizarra ondoko eskualdeko euskaltzaleentzako.
Nafarroako biztanle gehienak (% 63) "euskara sustatzearen aldekoak edo oso aldekoak" dira, eta %17 baino ez daude aurka, Xabier Erizek eta Carlos Vilchesek Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako... [+]
Prentsaurrekoan, maiatzaren 17an ospatuko duten Erriberako Euskararen Egunaren inguruko argibideak eman dituzte. Ume, gazte zein helduentzat zuzendua izango da. Ekimena, Erriberan egiten diren ekimenetan indarrak biltzeko eta euskararen normalizazioaren alde saretzeko... [+]
Nafarroako Ikastolen Elkarteak lehendakari berria du. Oier Sanjurjok hartu dio lekukoa Elena Zabaleta Andresenari. Beste zazpi kide izanen ditu alboan Sanjurjok.
Ez dira gutxi azken boladan euskara bere onenean ez dagoela eta bere transmisioa bermatuta ez dagoela ohartarazten ari diren ahotsak. Bestetik, inork ez du ukatzen hezkuntzak ezinbesteko betebeharra duenik euskara eta euskal kulturaren biziraupenerako. Erronka estrategikoa... [+]
Iruñeko haur eskoletako zuzendariek, EH Bildu, Geroa Bai, Zurekin Nafarroa eta PSNren arteko akordioa kritikatu dute. “Murgiltze ereduaren alde egin dugu beti, baina inoiz ez da gure iritzia kontutan hartzen” salatu du Euskalerria Irratian, Garikoitz Torregrosa... [+]