"Gure herriaren historiara ene harri ttipia ekarri dut"

  • Bosgarren pertsona atxilotu dute Ortzaizeko polizia operazioan: Graxi Etxebehere. Ustezko bi etakideei laguntza eman diela adierazi du. 


2015eko uztailaren 09an - 13:57
Graxi Etxebehere etxera agertu eta ordu betera atxilo eraman du poliziak (argazkia: euskalirratiak.eus)

Asteartean Iñaki Reta eta Xabier Goienetxea ETAko ustezko bi kideak atxilotu zituzten, baita hauek zeuden etxebizitzaren jabe Terexa Lekunberri eta Jeff Mateo ere. Laurak Baionako polizia etxera eraman dituzte asteazkenean.

Ostegun goizean berriz, Graxi Etxebehereren etxea hartu du poliziak Ortzaizen. Eraikina miatzera joan direnean ez dute bertan aurkitu Etxebehere, baina tarte baten ondoren agertu da ezker abertzaleko militantea. Ordu bete beranduago atxilo eraman dute.

Etxera hurbildu aurretik, Euskal Irratiak sarean elkarrizketa egin du Etxebeherek. Bertan adierazi du ustezko ETAko bi kideei aterpea eta laguntza eman diela, eta ez duela “dolurik” horregatik. Bake prozesuan gaudela gogorarazi du, eta Parisko Konferentziari ere aipamena egin dio: “Nik desarmatu nahi duen talde bat lagundu dut. Euskal Herriko arazoa konpontzeko, desarmetik eta elkarrizketatik pasa beharko gara”.

Atxilotutako Lekunberri eta Mateorentzat elkartasun hitzak izan ditu Etxebeherek. Hunkituta, adierazi du bera sanferminetan izan bitartean “bi mutilak jaso zituztela” bere lagunek. Biak ere laister libre uztea espero duela azpimarratu du.

Lasai azaldu da Etxebehere, eta esperientzia honetatik “biziki indartua eta aberastua” atera dela esan du: “Gure herriaren historiara ene harri ttipia ekarri dut”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


2021-01-07 | ARGIA
Mikel Barriosen aurkako 5 urteko kartzela zigorra berretsi du Parisek

Dei Auzitegiak bat egin du ekainean Parisko Zigor auzitegiak hartutako erabakiarekin eta kartzelara itzuli beharko du iruindarrak, baina oraingoz prokuradoreak ez du data jakin bat finkatu.


2020-10-20 | Euskal Irratiak
Egoitz Urrutikoetxea
"Badirudi Frantziako justiziarendako, negoziazio batzuetan parte hartzea, gaizkile elkarteko kide izatea eta ekintza terroristak prestatzea dela"

Josu Urrutikoetxearen aurka bi auzi iragan behar dira aste huntan Pariseko auzitegi korrekzionalean. Biak ere ETA talde armatuko kide izateagatik dira, baina mementu desberdinetan.


2020-06-24 | ARGIA
ETAren desarmatzea auzitan jartzen duten argudioekin, Frantziak bost urteko espetxe zigorra ezarri dio Mikel Barriosi

Bost urteko espetxe zigorra jarri dio astearte honetan Parisko Auzitegi Korrekzionalak Mikel Barrios Iruñeko preso ohiari. Datorren astelehenean sartu beharko da berriro kartzelan.


Eguneraketa berriak daude