Bart gauean Ukrainako gobernuak eta oposizioko indarrek akordioa lortu dutela iragarri dute Viktor Janukovitx presidentearen inguruko iturriek.
Hauteskundeak aurreratzea eta botereen gutxitzea biltzen ditu sinatutako dokumentuak. Besteak beste, Julia Timoxenko lehn ministro ohia kartzelatik ateratzea posible izango litzateke adostutakoaren arabera.
Europar Batasuneko hiru atzerri ministroren (Frantziakoa, Poloniakoa eta Alemaniakoa) eta Errusiaren bitartekaritzaren ondoren iritsi da egoera baretu dezakeen akordioa.
Zalantzan dagoena zera da: onartuko ote dituzte baldintz horiek azken hilabeteetan kalean protestan ari direnek?
Atzo egun odoltsua izan zen Ukrainako kaleetan. 77raino igo da hildakoen kopurua RT hedabideak herrialdeko Osasun ministerioa aipatuz argitara eman duenez. Iturri ofizialek zaurituen kopurua 570ekoa dela diote.
Informazio gehiago:
Ukrainako egoerari buruzko analisia egin du Asier Blas EHUko zientzia politikoetako irakasleak ARGIAren azken zenbakian.