Gipuzkoako SOS Arrazakeriak salatu du Lanbidek atzerritar irregularrak kanporatze arriskuan jarri dituela

  • Gipuzkoako SOS Arrazakeriak salatu du Lanbidek, hainbat astez, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eskatu duten atzerritar irregularrei ere Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) eskatu diela eta horrek kanporatze arriskuan jarri dituela. Egun, Lanbidek webgunean publiko dituen irizpideetatik kendu du puntu hori. SOS Arrazakeriak zuzenketa publikoa eta Lanbideren bulegoetara egoera hau zuzentzeko ildoak jakinaraztea exijitu du.

Estitxu Eizagirre @eeizagirre
2017ko maiatzaren 16a

Apirilaren 6an jarri zituen Lanbidek bere webgunean Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren interpretaziorako irizpideak. Hor zioenez, pertsona atzerritar orok, Espainiako Estatuan hiru hilabete badaramatza, Atzerritarren Nortasun Zenbakia (AIZ) derrigorrez eskatu behar du. Lanbideren hainbat bulegotan hainbat astez aritu dira AIZ jatorri atzerritarreko herritar denei eskatzen. SOS Arrazakeriak azaldu duenez, "egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarrek ezin dute AIZ aurkeztu".

Kanporatze arriskuan jarri dituen irizpidea

Gipuzkoako SOS Arrazakeriak salatu duenez, "arrisku egoeran jarri ditu pertsonak, SOS Arrazakeriaren Aholkularitza eta Salaketa bulegoan antzeman den moduan. Nahiz eta ez dakigun zenbat pertsona izan diren Atzerritartasun Komisaldegi Probintzialera gerturatu direnak, oso ondorio larriak izan zitzaketen". Irizpide horrek ez duela "ez zentzurik, ez justifikaziorik" gehitu du: "Lanbide euskal enplegu zerbitzuak ondo dakielako ez dela bidezkoa egoera irregularrean dauden pertsonei AIZ eskatzea. Orain arte existitzen ez zen irizpide honen ezarpena, fede txarra izan dezakeen erabateko arduragabekeria da".

Webgunetik kendu du Lanbidek irizpidea

Egun, webgunean zintzilikatuta dagoen irizpideen dokumentuan ez da ageri irizpide hori. Kanporatzeko arriskua saihesteko, Gipuzkoako SOS Arrazakeriak "exijitu" dio Lanbideri zuzenketa publiko bat egitea eta bere bulegoei "egoera hau zuzentzeko beharrezkoak diren ildoak jakinaraztea".

Kanal hauetan artxibatua: DSBE  |  Migrazioa

DSBE kanaletik interesatuko zaizu...
2017-07-04 | Estitxu Eizagirre
Prebarikazioagatik salatu ditu Lanbideko zuzendari nagusia eta prestakuntza zuzendaria herritar batek

Jasotzen zuen Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta eteteko prozeduran prebarikazioa, dokumentu bat faltsutu eta estali izana egotzi die herritarrak Borja Belandia eta Juan Ibarretxeri.


2017-06-25 | Juan Mari Arregi
Eusko Jaurlaritzak bere buruari jartzeko moduko DSBE bat

Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DSBE) jasotzen duten EAEko 62.924 pertsonek laster ikus dezakete euren prestazioa murriztuta –634 euro inguru pertsonako– EAJ-PSEren gobernuak PPren babesarekin sustaturiko erreforma dela-eta. Horixe salatu du berriki Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak, Lanbideren Bilboko egoitza aurrean; babes sozialeko sistema publiko bat ere eskatu du mugimenduak.


2017-06-14 | Estitxu Eizagirre
"Gutxiengo baten mesedetan aritzeari utzi eta herritarrak babesteko garaia da"

Diru-Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformari erantzunez, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta elkarretaratzeak egin dituzte Eusko Jaurlaritzako Donostiako eta Bilboko egoitzen aurrean. Erabiltzaileek hartu dute hitza.


2017-06-11 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan.


2017-06-02 | Xalba Ramirez
650 euro nahikoak al dira duin bizitzeko?

Diru Sarrerak Bermatzeko Errentaren erreformaren gainean azalpenak ematen ari zela, 650 eurorekin duin bizi daitekeela esan zuen asteazkenean Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburuak.


2017-06-02 | Estitxu Eizagirre
ESK-Argilanek "pobrezia amaitzeko frontea" osatzera deitu ditu gizarte eragileak

Diru Sarrerak Bermatzeko Legearen helburua pobrezia amaitzea behar lukeela dio bazterkeriaren aurkako plataformak eta salatu du Artolazabal sailburuak proposatutako neurriak "arpa-jotzea" direla, beste helburu batzuei erantzuten dietela. Gizarte eragileei dei egin die diagnostiko partekatua egiteko eta "Jaurlaritzak proposatzen dituen murrizketen aurka egiteko".


2017-06-01 | Estitxu Eizagirre
Alderdien erreakzioak DSBE legearen aldaketa proposamenen aurrean

Maiatzaren 31n Eusko Legebiltzarrean Gizarte Politika eta Enplegu Sailburu Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposamen egin zituen, Diru Sarrerak Bermatzeko Errentarako. Egoeraren diagnostikoa eta herritarrei eginiko inkesta bat ere aurkeztu zituen. Oinarri horrekin, Legebiltzarrak adostu beharko du DSBE Legearen erreforma. Hurrengo udaberrira arteko prozesua izango dela aurreikusten da. Artolazabalen proposamena entzun ostean, beste legebiltzarkideek adierazpen hauek egin... [+]


2017-05-31 | Estitxu Eizagirre
Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan sailburuak aurkeztu dituen proposamenak

Beatriz Artolazabalek 15 egokitzapen eta bost aldaketa proposatu ditu Diru Sarrerak Bermatzeko Errentan. Tartean daude etxe berean bizi diren pertsona denen diru-sarrerak kontatzea, etxe bakoitzean gehienez DSBE bakarra jaso ahal izatea eta zenbatekoak Jaurlaritzaren aurrekontuen arabera erabakitzea, ez Gutxieneko Soldataren arabera.


2017-05-30 | Estitxu Eizagirre
Eskubide Sozialen Kartak mobilizazioak deitu ditu "eskubide sozialen murrizketa" salatzeko

"Murrizketa hauek dira Babes Sozialerako sistema eraisten ari direnak. Gero eta jende gutxiago babesten du eta prestazio gero eta baxuagoak eskaintzen ditu", salatu dute. Pobrezia sortzen duena prekarietatea dela azaldu dute.


2017-05-28 | Estitxu Eizagirre
Salaketa jarri dute Lanbideren irizpideen kontra

Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta onartzeko Lanbidek ezarritako 75 irizpideetatik 28ren aurkako salaketa jarri dute martxoan gose greba egin zuten hamabi kolektiboek.


Eguneraketa berriak daude