Adostu dute: euskarazko bi haur eskola gehiago egonen dira Iruñean

  • Iragarritako aldaketa onartu du Eskola Batzordeak astelehen goizeko bileran. Printzearen Harresi (Arrosadian) eta Donibane (izen bereko auzoan) haur eskolak gazteleraz aritzetik euskaraz jardutera igaroko dira.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2016ko otsailaren 22an - 17:35
Aspaldiko eskaria zen Iruñean euskarazko haur eskola gehiago eduki ahal izatea (argazkia: Euskalerria irratia).

Bikoiztu eginen du udalak euskarazko haur eskolen kopurua. Orain arte bi ziren. Aurrerantzean lau izanen dira. Ezberdintasunaren isla dira, nolanahi ere, oraindik ere zenbakiak: hamar haur eskola, gazteleraz; lau, euskaraz; eta ingelesa duten hiru.

Aldaketaren ostean, haur eskoletan 954 plaza eskainiko dituzte gazteleraz eta 378 euskaraz. Hartara, euskarazko plazen eskaintza %10ekoa izatetik, gutxi gora behera, %30ekoa izatera igaroko da.

Hori horrela, euskarazko 26 hezitzaile plaza berri sortuko dituzte. Eta egun Donibaneko eta Arrosadiako haur eskoletan gazteleraz diharduen eta euskarazko aski ezagutzarik ez duten langileak birkolokatu eginen dituzte. Udalaren arabera, helburua haur eskola sarea “Iruñeko eremu bakoitzean dagoen hizkuntza eredu eskaera errealera egokitzea”.

Aldaketaren aldeko lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Aranzadi eta IE) adostu dute neurria.

Aspaldiko borroka

Iruñeko gurasoek aspaldidanik eskatzen zuten haur eskola gehiago zabaltzeko euskaraz (adibidez, Alde Zaharrean). Eta Iruñeko Euskalgintzak iragan ikasturtean kanpaina egin zuen eskaera berarekin.

Ostiralera arte, otsailaren 26 arte, eskatu ahalko dute 0 eta 3 urte bitarteko haurren gurasoek umeak eskolaz lekualdatzea.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
2024-05-10 | ARGIA
Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur... [+]


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


Eguneraketa berriak daude