Laba elkarteak Iruñeko kaleak hartu ditu eta egoitza berria aurkeztu du

  • Goiz osoko festa izan zuten larunbatean, eta Iruñeko euskaldunen komunitatearentzako elkargunea izango den Gazteluko plazako lokala erakutsi zuten.

Gorka Urbizuk eta Imanol Ubedak kontzertua eman zuten Labaren egoitzako leihotik. / Argazkia: @labasarea

2021eko urriaren 11n - 09:53
Azken eguneraketa: 11:58

Laba taldeak goiz osoko egitaraua antolatu zuen larunbaterako, eta festa giroan Iruñeko Alde Zaharreko kaleak hartu zituzten, "seismoa" irudikatzeko. Proiektuaren “txupinazoa” izan zen eta Gazteluko plazan irekiko duten lokala aurkeztu zuten. Helburua da espazio hori hiriko euskaldunen topaleku izatea, hainbat erabileratarako: “Euskaratik sortutako elkargune bat da, euskarazko kultur emanaldietarako oholtza, sorkuntza produktuetarako saltokia, kafetegia…”.

Txarangak lagundutako kalejiran ibili ziren hiriko kaleetatik eta, besteak beste, Vogue Kiki House of Anunnaki, Bapateko Orkestra, Kinbonbo Brass Band eta Gure Aldetara mini bertso saioa egin zituzten. Bukatzeko, ordura arte ezkutuan mantendu zuten ekitaldia izan zen: Gorka Urbizuk eta Imanol Ubedak kontzertu akustikoa eskaini zuten Labaren lokaleko leihotik, Estafeta kaletik ikusi ahal izan zena. Jarraian, egoitzako ateak ireki zituzten, baina inaugurazio ofiziala urte amaierarako ala datorren urte hasierarako iragarri zuten.

Ekitaldi horiekin guztiekin Labaren asmoa izan da datorrenaren aurrerapen txiki bat egitea. Azaldu dute jada programatu dituztela ekintza batzuk eta laba hedatzen den moduan, euskara eta euskal kultura ere erdigunetik Iruñerri osora zabaltzera datozela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
"Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da"

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


Eguneraketa berriak daude