'Parkean euskaraz' egitasmoa antolatu dute Iruñerrian, haurren euskara erabilera bultzatzeko

  • Bi eta sei urte bitarteko umeei eta beren familiei zuzendutako egitasmoa da. Astean behin, zazpi auzotako parkeetan elkartuko dira jolasak eta beste hainbat ekintza egiteko. Izen-ematea zabalik dago irailaren 23ra arte.


2021eko irailaren 10an - 10:24
Azken eguneraketa: 12:33
Argazkia: Dindaia Fundazioa

Eragileek nabarmendu dutenez, egitasmoak txikienen eta nagusien arteko harremanetan hizkuntza ohiturak aldatzeko balioko du, heldu-haur, heldu-heldu eta hau-haur komunikazioa euskaraz lantzeko. Gainera, hizkuntza aisialdiaren eremura eramatean, “eskolatik kanpoko espazioarekin identifikatzea eta gozagarri egitea” lortu nahi dute. Bizilagun euskaldunen arteko taldeak sortzeaz gain, euskaraz bizitzeko “ahalduntzea” sustatzea da helburua.

Parte hartuko duten umeak bi azpitaldetan banatuko dituzte: bi eta hiru urtekoak batetik, eta lau, bost eta seikoak, bestetik. Bakoitza euskaraz dakien aita-ama, lagun edo senide batekin joan beharko da. Gurasoek “saio autonomo eta dibertsifikatuak” antolatzeko ardura izango dute: tailerrak, txangoak, jolas-libreak zein liburu-trukaketak.

Horretaz gain, Dindaia Fundazioak 24 jolas saioren kudeaketa egingo du 2021-2022 ikasturtean zehar. Sortzen elkarteak, HE Gurasoak taldeak, tokiko euskara zerbitzuek eta beste hainbat elkartek ere hartuko dute parte.

Proiektu gehiago

Bultzatzaileen arabera, “0-6 adin tartea oso berezia da umeen garapenean, orduan ezartzen baitira hainbat ikasketa-prozesuren oinarriak, hala nola, hizkuntzak ikasteko behar direnak”. Halere, ekimenaren bultzatzaileetako batek, Sortzen elkarteak, sei urtetik gorakoentzat zabaldu nahi duen dinamika ere garatu du. “Euskara Kalera” 6-12 urte bitartekoentzako ireki dute: Hegoalde ikastolan iaz hasi zuten proiektua da honakoa, eta aurten ere jarri dute martxan. Izen-ematea itxita dago egitasmo honetan.

Izen-ematea

“Parkean euskaraz” proiektuan parte-hartzeko, berriz, irailaren 23ra arte dago epea, eta nahikoa da galdetegi hau betetzea. Proiektuaren bultzatzaileek adierazi dutenez, momentuz, zazpi auzotan agertu dira prest ekimena burutzeko, baina talderik osatzea lortu ez duten auzo eta herritako interesatuei ere haiekin kontaktuan jartzeko eskatu diete.

Orain arte zehaztu diren ordutegiak, hauek dira:

  • Antsoain: Ostegunetan, 17:30-18:30. Harrobi ondoko parke gunean.
  • Arrotxapea: Ostegunetan, 17:00-18:00. Maiteminduen parkea (zokoa tabernaren parean).
  • Iturrama-Donibane: Astelehenetan, 17:00-18:00. Asenjo Pintorearen kalea 2
  • Arrosadia: Asteartetan, 17:00-18:00. Hegoalde ikastolako patioan.
  • Txantrea: Asteazkenetan, 17:00-18:00. Munduko parkean.
  • Alde Zaharra: Astelehenetan, 17:00-18:00. Baratxurien plazan.
  • Sarriguren: Zehazteke

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
"Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da"

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


Eguneraketa berriak daude