Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

  • Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022ko martxoaren 25an - 17:34
Korrika txikia. Argazkia: Urgain eskola

Berriak jakinarazi du Iruñeko udalak Datorren astean abiatuko den Korrika iragartzeko ostiral arratsaldean egingo duten haurren Korrika txikiari trabak jartzen ari dela Udala. Izan ere, hiriko Korrika batzordeak ohar batean salatu duenez, Udalera baimen eske jo dutenean Korrika txikia errepideetatik egitea ukatu diete, espaloiak erabiltzera behartuz.

Haurren lasterketa ez ezik musikariak eta erraldoien konpartsak ere espaloietatik egitera behartu nahi dute Txantrean eta Iturraman. Korrika batzordeak adierazi duenez arriskutsua litzateke hori, farolak eta balkoiak direla-eta. Gainera, haurren lasterketa ere espaloitik egitea arriskutsua dela ohartarazi dute, espaloitik igo eta jaitsi ibiltzeak eta trafikoa lasterketaren aldamenean normaltasunez pasatzeak ezustekoak ekar baititzake.

Udalak argudiatu du lasterketak hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela. Gaur goizean izandako premiazko bileran Udalak Korrika batzordearen kezkak aintzat hartu ez dituela salatu dute, eta haiek beti egon direla prest ibilbidea aldatu eta trafiko gutxiagoko kaleetara aldatzeko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Korrika
2024-03-25 | Leire Artola Arin
Burbuilaren ostean badago zer erein

Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]


Inoizko Korrikarik ikusiena izan da

1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.


Eguneraketa berriak daude