Euskarazko haur eskolak aldarrikatuko dituzte Iruñean maiatzaren 16ko manifestazioan

  • Iruñeko Euskalgintza plataforman bildutako eragileek egin dute deialdia. Hiriburuan dauden hamasei haur eskoletatik batean eskaintzen da euskarazko murgiltze eredua. Iruñeko Udalari eta Nafarroako Gobernuari eskatzen diote auzo bakoitzean murgiltze ereduko haur eskola bana irekitzeko.


2024ko maiatzaren 10an - 07:33
Aurreko manifestazio bateko irudia. Argazkia: Iruñeko Euskalgintza.

“Ez da gauza berria”, hala dio guraso batek ahotsa.info-k egindako ikus-entzunezko erreportajean. Gurasoek eskatzen dute 0 eta 3 urte bitarteko haurrek euskarazko murgiltze ereduan ikasteko aukera izatea; eskariak eskaintza gainditzen du. Eta eskatzen dute murgiltze eredua duten haur eskola publikoak auzo guztietan irekitzea, haurrak egunero eskolara eramatea gauzagarria izan dadin. Gaur egun, hamasei haur eskola publiko daude Iruñean eta horietatik bakarrak dauka euskarazko murgiltze eredua. Beste hiru eskoletan euskara eta gaztelania eskaintzen dituzte, eta hiru eskolak hiriburuaren iparraldean daude.

Iruñeko Euskalgintzak egin du manifestaziorako deialdia, haur eskola publikoak euskaraz eskatu ditu, eta Iruñean euskaraz bizi, hezi eta lan egin nahi dutela aldarrikatuko dute manifestazioan. Iruñeko Euskalgintzak adierazi du Nafarroan euskararen egoera tamalgarria dela, jasotzen dituen erasoez gain, “euskaraz ikasteko eskubidea ukatzen delako, behin eta berriz”.

Eragile hauek biltzen ditu Iruñeko Euskalgintzak: AEK, IKA, Sortzen, HE Gurasoak, AET, ELA, LAB eta Steilas. Manifestazioa 18:00etan abiatuko da Sarasate pasealekutik maiatzaren 16an.

EHEk apirilean egin duen Harrotze Astean Iruñeko hainbat autobus geltokitako publizitatea aldatu du eta haur eskola euskaldunak eskatu ditu. Maiatzaren 16ko manifestazioa babestu du.

 

Ahotsa-info hedabideak ikus-entzunezko lan hau berreskuratu du Iruñeko haur eskolen egoera azaltzeko. Bertan, besteak beste, guraso, irakasle eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariak hitz egiten dute. Erreportajea 2021ean egindakoa da, udal gobernuan UPN zegoenekoa.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Jauzi.eus, Iruñerriko eskolaz kanpoko euskarazko jardueren bilatzailea

Hilaren 29tik aurrera Sortzen Guraso Elkarteak Jauzi.eus bilatzailea martxan jarriko du. Xedea da euskararen normalizazioa bultzatzeko dagoeneko eskaintzen den aisia atari digital bakarrean biltzea.


Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


Eguneraketa berriak daude