“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

  • Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.

Nafarroako Legebiltzarraren aurrean egindako 'fardelkada'. (Arg.: Haur Eskolak Euskaraz).

2022ko otsailaren 03an - 09:15
Azken eguneraketa: 10:30

Haurren fardelak utzi zituzten asteazken arratsaldez Sarasate pasealekuan, Iruñeko Udalak hartutako erabakiak diren arren, Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak duelako Iruñeko haur eskolen hizkuntza eredu banaketa onartzeko eskumena.

2022-2023 ikasturterako egindako plangintzan, UPNk gidatutako Iruñeko Udalak 1.069 plazetatik 130 bakarrik dira euskarazko murgiltze eredukoak (%12); eta beste 129 plazek ere euskara izango dute (%12), baina ingelesezko jarduerekin.

Plataformatik salatu dutenez, gainera, gobernuaren Hezkuntza Sailak zuzenean kudeatzen dituen haur eskoletan, proportzioan Iruñeko Udalak eskaintzen dituenak baino euskara plaza gutxiago dauzkate eta ez dute euskarazko murgiltzerik eskaintzen. “Hori gutxi balitz –gaineratu dute– Iruñeko Udalaren haur eskolen banaketa proposamen euskarafoboari oniritzia eman izan dio orain arte”.

Mobilizazioan talde parlamentariei eta Foru Gobernuari “mespretxu hau ez onartzea” exijitu zieten: “Nafarroako Gobernuarentzat, gaztelaniazko murgiltzea zilegi da, euskarazkoa ez, hori segregatzailea omen da. Hamar gaztelaniazko murgiltze eredu dauden bitartean, bakarra dago euskaraz. Estrategia garbia da, euskararen transmisioa oztopatzea 'bizikidetza-eredu' edo eredu misto batzuk jarrita. Iruindarrok ezin dugu gutxiespen hori onartu. Bizikidetza eredu bakarra euskarazko murgiltze eredua da. Horrek bakarrik ahalbidetzen baitu Nafarroako bi hizkuntzak menperatzea. Euskara gure eskubidea da eta babesa behar du, eta beste gauzen artean, murgiltzea beharrezkoa da”.

Egoera horren aurrean, plataformak eskatzen du Lezkairu eta Mendebaldea auzoetako haur eskola berriak euskarazko murgiltzean izan daitezela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-05-09 | Leire Artola Arin
Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria... [+]


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


Eguneraketa berriak daude