Salatu dute Iruñeko haur eskoletako euskarazko eskaria udalak dioena baino %15 handiagoa dela

  • Maiatzaren 9an atera dira aurrematrikulen zerrendak, eta Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak salatu du Iruñeko Udalak %20ra “mugatu” duen euskarazko eskaria izatez %35,2koa dela. Gainera, azpimarratu dute euskara ezin dela neurtu eskaintza-eskaria parametroetan, zeren “ume guztiek” baitute euskara ikasteko eskubidea.


2022ko maiatzaren 09an - 16:30
Iruñeko haur eskoletan euskararen bazterketa gelditzeko eskatu diete instituzioei. / Argazkia: iaz egindako agerraldi bat. LAB.

Haur Eskoletako Gurasoak elkarteak aztertu egin ditu astelehenean argitaratutako Iruñeko haur eskoletako aurrematrikulen datuak, euskararen eskariaren arabera. Bada, salatu dutenez, estatistikek erakutsi dute euskarazko eskaria instituzioek diotena baino %15 handiagoa dela. Gurasoek kalkulatu dute euskarazko eskaintza dagoen eremuetan batez besteko eskaria %35,2koa dela, eta ez %20koa, udalaren datuek dioten bezala: “Iruñeko Udalak euskarazko eskaria %20 batera mugatu du, estatistika faltsuak eta bere nahiaren propaganda eginez”, salatu du HE Gurasoak elkarteak. Ohartarazi dute estatistikak ezin direla “datu estatistiko absolutuetan” baloratu, baizik eta auzoz auzoko datuetan. Izan ere, Iruñea erdian ez da euskarazko plazarik eskaintzen, adibidez, eta azpimarratu dute gertutasuna kontuan hartzeko faktore garrantzitsua dela gurasoentzat, haurreskola hautatzerako orduan.

Datuak: Haur Eskoletako Gurasoak

Halaber, nabarmendu dute euskara ezin dela eskaintza-eskaria parametroen bidez neurtu: “Ume guztiek dute euskara ikasteko eskubidea”. Elkarteak eskatu die Nafarroako Gobernuari eta Iruñeko Udalari euskararen bazterkeria gelditzeko eta aldarrikatu dute 0-3 urteko haurrentzako eskolak “gertu eta murgiltze ereduan” behar dituztela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Iruñean
Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Datorren ikasturtean ere Iruñeko haur eskola bakarrean egongo da murgiltze eredua

Iruñeko auzo guztietako haur eskoletan murgiltze eredua ezartzeko eskatu dio euskalgintzak udalari. Horrez gain, salatu du  duela 35 urteko egoera berean daudela.

 

 

 


2022-03-25 | ARGIA
Iruñeko Korrika Txikia espaloietatik egin beharko dute, Udalaren aginduz

Hiriko errepideak “oztopatuko” lituzkeela argudiatuz Korrika iragartzen duen haurren Korrika txikiari trabak jarri dizkio Iruñeko Udalak, haurrei, musikariei eta erraldoiei errepidetik ibiltzea ukatuz.


2022-03-01 | ARGIA
Iruñeko Euskalgintza
"Euskarazko haur-eskolak auzo guztietara ez zabaltzea, aukera berdintasuna ez bermatzea da"

Iruñeko Euskalgintzak azaldu duenez, hirian dauden 12 udal haur-eskoletatik bakarra dago euskaraz murgiltze ereduan: "Horrek esan nahi du eskola horietan eskainiko diren 1.069 plazetatik 130 bakarrik izango direla euskaraz (%12'16a)". Eskaintza murritz hori... [+]


“Fardelkada” Iruñean haur eskoletan euskarazko murgiltze ereduaren alde

Haur Eskolak Euskaraz plataformak deituta, herritar talde batek protesta egin zuen otsailaren 2an Nafarroako Legebiltzarraren aurrean, Iruñeko Udalak hiriaren haur eskoletan euskararekin duen jarrera baztertzailea salatzeko.


Eguneraketa berriak daude