Fukushimako erradiazioa itsasoz Estatu Batuetara bost urte barru iritsiko da

  • 2011ko martxoan itsasoratu ostean, handik bost edo sei urtera iritsi daiteke Fukushimako zentral nuklear hondatuaren erreaktoreek kutsatutako urak Estatu Batuetako mendebaldera, hango uren erradioaktibitatea bi halakotuz. Alemaniako Kiel hirian dagoen Geomar Itsas Ikasketetarako Helmholtz zentroko ikerlarien simulazioek hori erakutsi dute. Behean ikus dezakezue ikerlanaren emaitzekin osatutako simulazio biziduna:

2012ko azaroaren 21a

Environmental Research Letters aldizkarian publikatu duten "Model simulations on the long-term dispersal of 137Cs released into the Pacific Ocean off Fukushima" ikerlanean Erik Behrens, Franziska U Schwarzkopf, Joke F Lübbecke and Claus W Böning ozeanografoek itsasoko uren zirkulazio modeloak erabili dituzte 2011ko martxoan aste luzez Fukushimako zentraletatik itsasoratutako ur kutsatuen mugimenduak simulatzeko.

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Simulazioa: ur kutsatuaren hedadura 1. urtean, 2,5. urtean, 5. urtean eta 10.ean.

"Ez gara harritu nahasketa ikusteaz", adierazi du egileetakoa den Claus Böningek, "baina bai zein azkar gertatzen zen ohartuta. Kutsadura urte betean zabalduta egongo zen Itsas Bareko iparraldearen mendebalde osoan eta aurreikusten dugu bost urtetan iritsiko dela Estatu Batuetako mendebaldeko itsasertzera".

Böningek azpimaratu du, kutsadura itsaso zabalean diluitzearen poderioz, AEBetara iritsiko den erradiazio maila askoz apalagoa izango dela abiatzean Fukushiman zeukanaren aldean. "Hala ere, ezin dugu zuzen kalkulatu zein mailatan iritsiko den, ez dakigulako seguru Fukushiman zenbat isuri zen". Eta ororen buru, Kalifornia eta beste itsas hegietara iritsiko diren uren erradiazioa apalagoa izango omen da edateko uretan baimenduta dagoena baino. Kontsola bitez gure lagun kaliforniatarrak.

Kanal honetan artxibatua: Fukushimako istripua

Fukushimako istripua kanaletik interesatuko zaizu...
Fukushima + 5: gobernuak istripuaren arrastoak ezabatu nahi ditu Tokioko Olinpiar Jokoetarako

Japoniako gobernuari gogaikarri zaio Fukushimako istripu nuklearraren aipamen oro, 2020an antolatu behar dituen Olinpiar Jokoetara mundu osoko jendeak erakartzeko: hurbildu nahiko ote dute erradiaktibitatez kutsatutako lurralde batera? Nola kendu beldurra jendeari kutsadura ezabatzeko orain arteko sistema guztiek porrot egin badute? Oroimena bera ezabatzeari ekin diote agintariek, bost urte geroago Fukushimako istripuaren eta bere ondorioen jarraipen zorrotza egiten duen Fukushima 福島第  blogetik Pierre Fetetek.


Fukushimako zentraleko zuzendaritzari kargu kriminalak egotzi dizkiote

Greenpeacek biktimentzako urrats garrantzitsutzat jo du, eta eskatu du Japoniak guztiz baztertzea energia nuklearra.


2016-02-26 | Unai Brea
Garo˝a irekitzekotan Endesa eta Iberdrolarekin kontratua eteteko konpromisoa iragarri dute hainbat eragilek

24 erakundek (alderdi politikoak, sindikatuak, talde ekologistak...) eta bederatzi norbanakok Garoñako berriro irekitzearen aurkako manifestua aurkeztu dute Bilbon egindako ekitaldian. Adierazi dutenez, zentral nuklearra berriro martxan hasiko balitz Iberdrola eta Endesarekiko kontratuak etengo lituzkete, hala nola energia nuklearra saltzen duen beste edozein konpainiarekikoak.


2015-08-11 | Joxerra Aizpurua
Lobby nuklearra arnasa hartzen ari da

Hiroshimaren eta Nagasakiren bonbardaketaren urtemugarekin batera Sendai-ko zentrala berrireki dute.


2015-08-02 | Joxerra Aizpurua
Fukushimaren inguruko isiltasuna gainditzen

Arnold Gundersen ingeniari nuklearrak Fukushimaz dituen iritziak behin baino gehiagotan jaso ditugu zientziari buruzko atal honetan. Fukushimako leherketaz ia inork hitz egiten ez duen honetan, Gundersenek hitz gutxitan laburbildu du hango egoera.

Batetik, ingeniari estatubatuarrak gogorarazi du zentraleko 1, 2 eta 3 uni

...

Fukushima: ahaztea da berriz gertatu dakigun bide seguruena

Three Mile Islandekoa gertatu zen, Txernobylgoa gero, Fukushima herenegun… estatistikak ez du huts egingo eta ez dira hogeitabost urte pasatuko hurrengoa gertatu arte.


Fukushima+4: mundu osoan protestak hondamendia berriz gertatzea eragotzi nahian

Martxoaren 11n delarik Fukushimako istripu nuklearraren laugarren urteurrena, igandetik hasita aste osoan zehar ari dira burutzen mobilizazioak munduan zehar.


Lekukotasuna: TEPCOk ihes egin nahi izan zuen Fukushimatik

Fukushima Daiichiko zentral atomikoaren hondamendia are larriagoa gertatuko zen baldin eta orduan Japoniako lehen ministro zen Naoto Kanek baimena eman balio TEPCO konpainia elektrikoari zentraletik ihes egiteko. Kanen aholkulari berezia zen Goshi Hosonok Asahi Shimbun egunkarian azaldu ditu hondamendiaren une erabakior hartan bera tarteko hartutako erabakien xehetasunak. Daiichi abandonatu izan balute, istripuak bestelako hondamendi kate oso bat abiaraziko zuen. Hasteko, Daiichitik hurbil dagoen Fukushima Dainiko zentral nuklearreko langileek ere ihes egingo zuten, zentrala kontrolik gabe utziz, eta inguruetako erreaktore gehiagotan gauza bera gertatzeko arriskua sortu, Japoniako eskualde osoa lurrikararen eta tsunamiaren ondorioak jasaten ari zen une larri hartan. Hasonok nabarmen utzi du konpainia elektrikoak ihes egin nahi zuela lekutik eta Kan lehen ministroaren erabakia izan zela hondamendia nolabat kontrolpean edukitzeko bidea egin zuena.


2014-03-12
Abita
MULTIMEDIA - film laburra

Erredioaktibitateak jolastea galarazten duen Fukushimako ume bati buruzko animaziozko filma.

Egileak: Shoko Hara eta Paul Brenner


Naoto Matsumura Europan dabil nuklearrak ixteko eskatuz

Fukushima-Daiichiko zentral nuklearraren hondamendiaren 3. urteurrenakari, Frantzia, Alemania eta Suitzako militante antinuklear andana batek Europara konbidatu du Naoto Matsumura “Fukushimako azken gizakia” deitu dutena.


Fukushima-4ko biltegia husten hasi dira

Gaur ekin dio TEPCO konpainiak Fukushima Daiichiko 4. erreaktorearen biltegian gorderik dauden erregai usatuak lekualdatzeari.


Fukushima-4ko erregai biltegia husteko lanak atzeratu egin dituzte

Energia Nuklearraren Segurtasunerako Japoniako Erakundeak eskaturik, TEPCOk atzeratu egin du hiru egun barru azaroaren 8an hasi behar zuen operazio oso delikatua.


Fukushiman 7,3ko lurrikara, orain Francisco tifoia, laster Likema

Iturri batzuk aipatzen dute 7,3 gradukoa izan dela, zenbaitek 7,1ekoa, beste batzuek 6,8koa, gaur goizaldeko ordu biak pasatxotan (Euskal Herrian atzo ilunabarreko 7ak pasa berritan) Fukushima astindu duen lurrikara.


2013-10-25 | ARGIA
Berriz ere euri ura lur azpian biltzen hasi dira Fukushiman

Fukushimako zentral nuklearrean euri-jasen beldur dira eta atzo Tokyo Electric Power konpainiak adierazi zuenez, TEPCO enpresa zentralaren inguruan pilatu den euri ura lur azpiko biltegietan gordetzen hasi da. Isuri arriskuagatik biltegi horiek erabiltzeari utzia zioten.


'Francisco' eta 'Likema' tifoiak Fukushimara hurbiltzen ari

Bi tifoi ari dira hurbiltzen Japoniako uharte nagusira: Francisco eta Likema dira. Oso egoera ez-ohikoa eragin dezake, bata bestearen ondoan egonik, Likemak itsaso aldera jotzeko bidea itxi diezaiokeelako Franciscori.


Wipha tifoiarekin Fukushimak estrontzio gehiago isuri du itsasora

Japoniaren eta munduaren zorionerako Wipha tifoiak ez ditu erdiz-erdi kolpatu ez Tokyo hiriburua eta ez Fukushimako zentrala, baina Asahi Shimbun egunkariak plazaratu duenez estrontzio erradioaktiboa zentraletik itsasora eraman du.

Azkenak