Francisco Franco fundazioa legez kanporatzeko eskatu dute Espainiako Kongresuan

  • Francisco Franco fundazioa legez kanpo uzteko eskaria erregistratu du Espainiako Kongresuan Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak ostegunean. Fundazioen legea aldatu eta giza eskubideak urratzen dituztenak legez kanpo uzteko eskatu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko abuztuaren 11
Alonso García, Francisco Franco fundazioko lehendakari ordea

Elkarteko ordezkari Bonifacio Sánchezek aurkeztu du testua, eta talde parlamentari guztiei eskatu die bat egin dezaten Gorteetan onartua izan dadin. 1976ean sortu zen fundazio frankista, diktadorea hil eta urtebetera, bere memoria eta obra zabaltzeko.

Uda honetan izan den Pazo de Meirás jauregiaren eskandalua izan da azken arrazoia, baina argi utzi dute “arazoa aspaldikoa dela”. Diktadorearen senideek daukate Sada herrian dagoen jauregiaren jabetza, eta Galiziako Xuntak kultur interesa zuela esan zuenetik, hilean lau bisita antolatzera behartuta daude. Uda honetan bisitak Francisco Franco fundazioak kudeatzen dituela jakin da, “Francoren balioak goratzeko”.

Sánchezen iritziz, “ezinezko litzateke Italian Mussolini edo Alemanian Hitlerren jarraitzaileek bera goratzea, eta hemen ez da ezer gertatzen. Frankismoa hor dago, benetakoa da eta harro dago. Legez kanpokotzat hartu behar da”.


Frankismoa kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-17 | Jon Abril
Neskatoak
MULTIMEDIA - dokumentala

Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia.

Dokumentalean, bizimodua aurrera ateratzeko borrokatu ziren emakume langileen historia kontatzen du. Jon Abrilek bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala. Batik bat 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu eta denak Baztan-Bidasoakoak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere Ipar Euskal Herrian izan ziren.

Zuzendaritza, gidoia eta grabazioak:... [+]


2017-11-13 | ARGIA
Julen Kaltzada hil da, euskaltzalea eta antifrankista

Julen Kaltzada Ugalde euskaltzale ezaguna hil da gaur goizean. Busturian 1935ean jaioa, apaiz sartu eta mugimendu antifrankistan hasieratik konprometitua, Franco hil ostean euskal kulturgintzako zein politikako hainbat alorretan nabarmendu zen. 1970ko hamarkada bukaeran Zeruko Argiako asteroko kolaboratzaile, parte hartu zuen AEKren sorrera eta hasierako urte luzeeetan, eta baita Egin egunkariaren eta beranduago Euskaldunon Egunkariaren sorreretan ere.


"Carabancheleko kartzelan onartu genuen guk euskara batua"

Iragan mendeko 60ko hamarkadaren bihotzean euskarak Gasteizen egin zuen bidearen lekuko eta lagun izan zen. Kultur borroka beti bezain politikoa zen, eta horrela heldu zitzaizkion guardia zibilak beti bezain guardia zibil, eta sartu zuten zulora Euskal Herritik aparte.


2017-11-10 | Andoni Mikelarena
EAJ eta PPk frankismoaren biktimek ordain juridikoa izatearen aurka bozkatu dute Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemosek frankismo garaiko epaiak indargabetzeko legea aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. EAJ eta PPren ezezko botoengatik proposamena ez da aurrera atera.


2017-11-03 | Axier Lopez
Espainiako militarrek 1936ko gerran hildako frankistei omenaldia egin diete Donostian

Azaroaren 2an, Donostiako Polloeko hilerrian Espainiko hainbat militatarrek lore eskaintza egin dute 1936ko gudan hil ziren frankisten omenez. EH Bilduko senatari Jon Iñarrituk eman du ekitaldiaren berri.


2017-10-26 | Andoni Mikelarena
PSOEk ez du sinatu Frankismoko krimenak epaitzea ahalbidetuko lukeen lege proposamena

Podemos, Compromis, En Comú Podem, EH Bildu, EAJ, ERC, En Marea eta PDeCAT-ek aurkeztu dute lege proposamena. Gizateriaren aurkako krimenak epaitu ahal izateko Amnistiaren legea aldatzea du xede proposamenak.


Galtza luzeak jazteagatik 10 pezetako isuna

Baserritik galtza luzeekin jaitsi eta isunarekin itzuli zela etxera kontatu du Arantxa Arregi azkoitiarrak (Azkoitia, 1935) Maxixatzen aldizkarian. Arantxa Arregi eta Antonia Aldalur galtzak eta txapela jantzita irten ziren enkargutara, baina dendatik irtenda udaltzainak gelditu eta isuna jarri zien galtza luzeak eramategatik. Honela zioen isuneko faltak: "ir vestido de chico por las calles, el día 16 del actual". Arregik harro kontatzen du herrian galtza luzeak jantzi zituen... [+]


Erreniega mendian frankistek hildakoen omenez oroitarriak jarriko dituzte

Erreniegako Ilobiak kolektiboa ari da memoria historikoa berreskuratu nahian lanean. Erreniegan hil zituztenak gogoan izan eta Memoria Historikoaren Gune deitzeko eskaera egin dute.


Otaegiren fusilatzea argitzeko eskaerari ezetz esan dio espainiar justiziak, 42 urteren ondoren

Tramitera ere ez dute onartu auzitegiek eskaera. Azpeitiko Udalak eta familiak frankismoaren krimenen kontrako Argentinako kereilara batuko dute kasua.


Zikuñagako paper lantegiko emakume langileen borrokak 50 urte

1967ko irailaren 9an grebari ekin zion emakume talde batek Hernaniko lantegian, soldata jaitsi zietelako eta baldintza duinak eskatuz. Garesti ordainduko zuten.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude