Fiskalak zigor eskaera gogorra mantendu du 2014an Gasteizen atxilotutako sei ikasleentzat

  • Guztira 13 urteko espetxe zigorra eta 5.000 euroko isunen eskaerak berretsi ditu fiskalak, Gasteizen egindako epaiketan. Auzipetuei babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute epaitegi aurrean.

Topatu.eus @topatu_eus
2016ko irailaren 15a

2014ko martxoaren 19an sei ikasle atxilotuak izan ziren Gasteizko EHU-UPVko Canpusean elkarretaratze batean. Euskal preso politikoek unibertsitatean ikasteko duten eskubidea aldarrikatzeko antolatu zuten protesta. Elkarretaratzearen baitan hainbat ikaslek mural bat egiteari ekin zioten horma batean, aldarrikapen berari loturik. Orduan, kalez jantzitako ertzainek inolako azalpenik eman gabe ikasleetako bat atxilotu zuten. Ondoren, hainbat ikaslek errepidea moztu zuten lurrean eserita, atxilotua egoera duin batean jartzeko eskatuz. Momentu horretan Ertzaintzak kargatzeari ekin zion, eta beste bost gazte atxilotu zituen.

Asteazkenean epaitu dituzte sei gazteak Gasteizko epaitegian, goizeko 9:00etan hasi den auzian. Ia lau ordu iraun ditu auzi saioak, eta bitartean elkarretaratzea egin dute hainbat ikaslek epaitegiaren aurrean, auzipetuei sostenguz. Autoritatearen aurkako delitua eta lesioak eragitea egotzita hiru urteko espetxe zigorra eskatu diote sei ikasleetako bati. Gainerako bostei, ustez autoritatearen aurkako delitua egiteagatik bi urte bakoitzari. Guztira 5.000 euroko isuna eskatu die fiskalak. Auzi saioan, besteak beste, 2014ko martxoaren 19an izandako gertakarietan parte hartu zuten ertzainek eta segurtasuneko langileek ere deklaratu dute. Fiskalaren eskaeraren aurrean, sententziaren zain gelditu dira orain sei gazteak.

2014an bezala gaur ere, aldarrikapen berdinean berresten direla adierazi dute sei auziperatuek: “Euskal preso politikoek EHU-UPVn ikasteko duten eskubidea ozen aldarrikatu nahi dugu”. Gainera, ikasleen mobilizazio eta protesten aurka etengabe ematen diren polizia jazarpenak salatu nahi izan dituzte: “Gorputz armatuek unibertsitatetik kanpo behar dutela pentsatzen jarraitzen dugu. Zehazki guk aldarrikatzen dugun unibertsitate ereduaren beste muturrean dagoelako egungo eredua”. Epaiketan errepikatu besterik egin ez den "zirkua" eta "muntai poliziala" ere salatu dituzte.

 

Albiste hau Topatu.eus-ek argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Unibertsitatea  |  Espetxe politika  |  Gazte mugimendua

Unibertsitatea kanaletik interesatuko zaizu...
Herri Unibertsitatea egingo da otsailaren 20tik 23ra, ikasleek antolatuta

Herri Unibertsitatearen edizio berria antolatu du Ikasle Mugimenduak, “herritik eta herriarentzat  sortutako hezkuntza sistema propioa” aldarrikatzeko, Topatu.eus atarian aditzera eman dutenez. Otsailaren 20tik 23ra egingo da Hego Euskal Herriko hainbat campusetan eta aurten berrikuntzak izango ditu: ekimen nazionala egingo dute Bilboko San Mameseko campusean.


2017-02-01
Unibertsitatea eta eraldaketa soziala
MULTIMEDIA - ekitaldia

2016ko apirilean EHUko Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko GUNEA-n egindako mahai inguruaren laburpena. “Unibertsitatea eta Eraldaketa Soziala” izan zen gaia, eta kolektibo askotako pertsonek parte hartu zuten: Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalak, LAB sindikatuko ordezkariak, Dekanotzak, irakasleak eta ikasleak.


2017-01-15 | Oier Aranzabal
"Interes komertzialek berebiziko eragina dute drogen inguruko legedian"

Leire Reguero Farmazian lizentziatu zen 2007an eta 2014tik irakasle atxikia da Leioako Medikuntza Fakultateko neurozientzia sailean. Azaroan Nature aldizkari entzutetsuan kannabinoideek memorian duten eragina aztertzen zuen artikulu bat argitaratu zuen beste hainbat ikerlarirekin batera. Urteetako lanaren fruitua da argitalpena, eta kannabinoideek memorian nola eragiten duten azaltzen du, inoiz azaldu ez bezala.


Jaurlaritzak eskatuta indargabetu zuten biral bilakatu zen Urkulluren ahots simulatzailea

EHUk Iñigo Urkullu lehendakariaren ahotsa erreproduzitzen duen simulatzailea indargabetu du EAEko Hezkuntza Sailak eskatuta. Urtezahar gauean sare sozialen bidez zabaldu zen, “hutsegite baten ondorioz” lotura publiko egin eta gero.


2016-12-16
Transformaziorako eskolak
MULTIMEDIA - erreportajea

Ezagutza hegemonikoa ekoizten duten espazioak feminismotik "Euskal Herriko askapen prozesuari begira" jartzea dute helburu. Euskal Herriari buruz kritikoki eta kolektiboki eztabaida metologia duen mintegia da. Unibertsitatearen gaitegitik at geratzen diren autore eta testuak lantzen dituzte.


Politikaldiaren bitartez zientzia politikoak gizartera gerturatu nahi ditu Orreaga elkarteak

“Politikaldia Nazio Estrategian” jardunaldiak egingo dira abenduaren 13tik 15era bitartean, Orreaga elkarteak UEUren laguntzarekin antolatuta. “Menderakuntza arazo estrukturalei aterabidea ekar diezaiokeen errealismo politikoaren ardatzak herritarrei helarazteko asmoz” egingo dira Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean.


Lehen bi postuetan emakumeak jartzeagatik atzera bota dute hautagai zerrenda EHUn

Hautagaien zerrendak sexuen alternantzia mantentzea du baldintza (emakume-gizon-emakume…), EHUko Osasungintza fakultateko batzorderako hauteskundeetan. Baldintza horren helburua parekidetasuna eta emakumeen presentzia bermatzea dela ulertuta, zerrendaren lehen bi postuetan emakumeak jarri ditu Geure Osasungintza Eraikiz ikasle taldeak, baina zerrenda inpugnatu dietela kexatu dira.


Hamar nafarretik lauk uste dute gobernuari denbora gehiago eman behar zaiola, NUPen inkestaren arabera

Nafarren %42,2k Uxue Barkos presidentearen gobernuari denbora utzi behar zaiola uste dute, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eginiko barometroaren arabera. Erkidegoko hauteskundeak gaur egingo balira UPN izango litzateke lehen indarra eta EH Bildu eta Geroa Bai bi eta hirugarrenak.


2016-12-06 | Topatu.eus
Ikasle presoen aldeko elkartasun asteak egingo dituzte abenduaren 13tik 16ra hainbat campusetan

Ibaetan eta Leioan solasaldiak eskainiko dituzte besteak beste, Ikasle Abertzaleek eta PREST Presoen Aldeko Sostengu Taldeak antolatuta.


Nekane Balluerka EHUko errektore hautatu dute %12ko parte-hartzearekin

Nekane Balluerka EHUn errektore kargua hartuko duen lehen emakumea izango da, azaroaren 24an hauteskundeak irabazi ondoren. Parte-hartze baxua (%12) eta ikasle protestak izan dira protagonista bozketa egunean.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude