Unibertsitatean sartzeko probaz urtero


2024ko ekainaren 06an - 12:12

Urtero, garai honetan, gai bera dugu gure artean. Unibertsitatean sartzeko proba desegokia, klasista eta beste hamaika kontu. Aurten ere horretan gaude… egia da ikasleak ez direla baldintza beretan iristen, horretarako unibertsitate aurreko hezkuntza sistema aldatu beharko genuke (horretaz ez dugu hitz egiten, baina), ikasle guztiek, duten maila ekonomikoa dutela, etxeko egoera linguistikoa edo ikasitako ikastegia… guztiek baldintza berak izatea.

Egia da ere unibertsitate aurreko ikastegietan ez dela berdin ebaluatzen, ez dela berdin exijitzen eta ez dela berdin kalifikatzen. Horregatik behar da proba bat desoreka (injustizia, esango nuke nik) hori konpontzeko (edo bideratzeko). Eta, zergatik ez, neurriak hartu horren kontra (ausartuko al da gobernuren bat hori egiten?). Gakoa da nolako proba egin, zer eta nola egin hiru egunetan milaka gaztek nahi duten karrera aukera dezaten. Nola egin milaka proba horiek irizpide berberekin. Ezinezkoa delako ikasle bakoitzak nahi duen karrera egitea (eta bide batez, EHUn medikuntzan ez dira plaza gehiago eskaintzen, besteak beste, matrikulatzen diren ikasleen praktikak ziurtatu behar direlako eta ez ikasleak unibertsitate pribatura joan daitezen…). Enfin, urtero ari gara probari bueltak ematen, baina, susmoa dut, arazoaren barne muina ukitu gabe, alternatibarik ikusi gabe.

Xabier Etxaniz Erle

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Irakurleen gutunak
Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


Caparrosoko Valle de Odieta makroetxaldea handitzeko beste saiakera bat

Valle de Odieta enpresak eta bere filialak (HTN) urteak daramatzate instalazioak handitu nahian, administrazioa ezartzen ari den erregulazio guztien aurka. Epai judizial bati esker, abere kopurua gaur egun baimenduta dituzten hainbat adinetako 7.800 bururaino zabaltzea lortu... [+]


EHU desitxuratzen duen irakaslea

Sanchezi buruz ari gara, joan den ostiralean astindu gintuen kasuaz. Adierazpen askatasuna defendatzen dugu, baita gustuko ez ditugun adierazpenak egiten direnean ere. Askatasun horrek iritzi arrazoituetan eta kontrastatutako datuetan oinarritutako ideiak adierazteko... [+]


Etorkizunean ere mendien alde

Orain dela hogei bat urte izandako mehatxuak datoz Gipuzkoako mendietara berriro ere, eta ez nolanahiko neurrian, gainera; tamaina eta kantitate handiagoan baizik. Proiektuok –bakarren bat jadanik eraikia; Zubietako erraustegia, kasu– landa-eremuan edota mendian dute... [+]


Eguneraketa berriak daude