Euskararen Plan Estrategikoa abian Nafarroan

  • Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollok aurkeztu zuen urtarrilaren 24an Plan berria eta gaur, urtarrilaren 25, onartuko da. “Planak Nafarroa osoan euskara ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatu nahi die herritar guztiei”, azaldu du kontseilariak.


2017ko urtarrilaren 25an - 11:49
Ana Ollo Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilaria

Planak euskararekiko eta honek izan beharreko lekuarekiko “ikuspegi berria” dakarrela adierazi du. 3,17 milioi euroko aurrekontua izango du 2017an. Halere, Ollok garbi utzi du hori ez dela izango inbertituko duten diru guztia, “plangintza aurrera eramateko Euskarabidearen aurrekontuetan dagoen partida” soilik dela.

Guztira zazpi ardatz izango ditu: erabilera soziala, hiztun berriak, zerbitzu publikoa, ospe eta erakargarritasuna, euskara motor ekonomiko gisa, marko linguistikoa eta Euskarabidearen gestioa. Bide horiek erabiliz euskara “eztabaida interesatuetatik” atera nahi dute.

Ollok azpimarratu du 1991tik elebidunen kopurua %9,5etik %12,9ra igo dela, batez ere eremu mistoan izaniko gorakadaren ondorioz. Halere, erabileraren datuak ez dira “hain baikorrak”; jakintzak gora egin arren, ez da gehiago erabiltzen.

Hizkuntzaren erabilera politikoa

UPNko Iñaki Iriartek “euskalduntze prozesuan” parte hartu nahi ez izateagatik inor okerrago ez tratatzea eskatu du: “Euskal hiztunok ez dugu zertaz lotsatu, baina gaztelaniadunek ere ez”. Geroa Baiko Koldo Martinezek UPNri egotzi dio euskararen erabilera eta normalizazioa oztopatu izana eta hizkuntzari erabilera politikoa ematea.

EH Bilduk positiboki baloratu du plana, baina hainbat puntutan zehaztasun gehiagoren beharra dagoela nabarmenduz. Podemos eta Izquierda-Ezkerrak ontzat hartu dute plana eta lehenak “ahalik eta arrakastatsuena” izatea desiratu duen bitartean, bigarrenak inongo inposizio edo obligaziorik ez dagoela adierazi du.

PSNko Inma Juríok esan du euskararen erakargarritasunean alde positiboak dituela, baina ez duela autonomia erkidegoaren errealitatea kontuan hartzen. PPko Ana Beltránek, berriz, inposiziotzat jo du plana, euskaraz aritzeko askatasun osoa dagoenean %12 bakarrik aitortzen direlako euskaldun: “Inposizioa eta politizazioa da, guztion diruaren kontura”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskara Nafarroan
Mingainak astindu ditu Iruñeak

Inoiz baino jende gehiago bildu da Iruñerriko III. Mintzodromoan. 180 pertsona inguru aritu dira euskara praktikatzen eta sare euskalduna zabaltzen.


Oskar Zapata (Topagunea)
"Euskarak aurrera egin dezan aliatu berriak behar ditugu"

Nafarroa Garaian euskararen aldeko jarrera gero eta handiagoa izan dadin ildo diskurtsibo berriak proposatu ditu Euskaltzaleon Topaguneak


Administrazioan Euskaraz taldeak salatu du Iruñeko eta Antsoaingo udalek euskara baztertu dutela zenbait lan deialditan

Iruñeko zein Antsoaingo udaletan EH Bildu dago. Herritar batek errekurtso bat jarri du Antsoaingo Udalean, eta ez dutenez errekurtsoa onartu, Nafarroako Administrazio Auzitegira jo du.

 


Apirilaren 24an izanen da Iruñerriko III. Mintzodromoa

Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa berriz ere elkartu dira Iruñerrigo hirugarren Mintzodromoa antolatzeko. Geltokin izanen da hitzordua... [+]


2024-03-18 | Leire Artola Arin
ANALISIA
Nork egingo du euskara ofizial?

Korrikak lehen asteburua Nafarroan egin du, eta argi ikusi dugu ez dagoela Nafarroa bat, ez eta hiru ere, baizik eta hainbat. Herriz herri egoera soziolinguistikoa eta euskaltzaletasuna erabat aldatzen dira, eta Korrika ere izan da horren lekuko.


Eguneraketa berriak daude