Euskararen Normalizazioaren zama langileon bizkar utzi du Eusko Jaurlaritzak, betebeharrak egotziz, ahalegina exijituz, baina baliabide nahikoak eta agintarien konpromisoa bermatzeke.
Ikuspegi estrategikorik ez: bost urterako planak diseinatzen ditu Jaurlaritzak bere kasa, epe luzeari erreparatu barik: jubilazioei, edo interinitate-tasa demasekoari jaramon egin gabe, derrigortasun datak ipiniz gaur, baina hizkuntza eskakizunik gabeko lan-poltsak zabalduz bihar, noraeza agerikoan. Jaurlaritzako interinitate tasa itzelak (%40) zeharo baldintzatzen du euskara planen garapena, baina ez zaio konponbiderik eman nahi. Langileon prekarietatea Jaurlaritzaren apustua baita, hori bai.
Beharginen lanpostuak arriskuan jarri barik ere, aurrera pausu handiak egin daitezke euskararen normalizazioan: izan ere, datozen 15 urteotan EAEko administrazio orokorreko langileen %70 jubilatuko dira. Ez dago normalizazioan aditua izan beharrik, ikusteko Herri-Administrazioa ia guztiz euskalduntzeko ateak zabal-zabalik uzten dituela horrek, inor kaleratua izateko arriskuan ipini gabe.
Sindikatu abertzaleok euskararen erabilera normalizatzeko ezinbesteko eragileak gara, baina Jaurlaritzak ezikusiarena egiten digu, elkarlana bilatu barik, urrun eduki beharreko etsaitzat joz. Askoz erosoago dago Jaurlaritza, euskaldunoi trabak jartzen dizkigutenekin, antza. Jaurlaritzak euskararen erabilera normalizatzeko benetako borondaterik izango balu, sindikatu euskaltzaleoi gure egiturak eta jarduna euskalduntzen lagunduko liguke, irismen handiko erakundeak baikara. Eskua luzatu diogu behin eta berriz, baina VI. plangintzaldi honetan ere, ez gaitu hartu.
Jaurlaritzak euskararen erabilera normalizatzeko benetako borondaterik izango balu, sindikatu euskaltzaleoi gure egiturak eta jarduna euskalduntzen lagunduko liguke, irismen handiko erakundeak baikara. Eskua luzatu diogu behin eta berriz, baina VI. plangintzaldi honetan ere, ez gaitu hartu
Jaurlaritzan euskararen erabilera normalizatzeko VI. Plan nagusia aurkeztu zigun Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak sindikatuoi duela hilabete, eta urtarrilaren 26ra arteko epea eman alegazioak egiteko. Aurkezpen bilera horretan, planaren garapenarekiko ardura partekatua eskatu, eta HPSren lidergoaren aitortza aldarrikatu zituzten, bide batez… gurekin urteetan bildu barik egon ostean, gauzak kontestualizatzearren.
Zein gutxi aldatu diren gauzak, kamaradak! Sindikatuoi ez digute planean parte hartzeko aukerarik eman, ez iritzirik eskatu ere. Ohi bezala. Jaurlaritzako Euskara Teknikariei ere ez diete parte hartzeko aukerarik eman, ez iritzirik eskatu ere… Plan Nagusiaren txostena helarazi ere ez diete egin! Lehengo lepotik Jaurlaritza.
V. Plangintzaldiaren ebaluazioa ez digu helarazi HPS-k. HPSren txostenetik ekarri dugu honakoa: “Azterketa sakona behar da abiapuntuko egoera zein den ezagutzeko, diagnostiko zehatza; eta horretarako, aurreko plangintzaldiaren amaierako ebaluazioa baino hoberik ez dago… hori gabe ezin jakin proiektu baten arrakasta zenbaterainokoa izan den”.
Ebaluazio sistema ere aldatu omen du HPS-k, aurrekoa neurri handi batean okerra baitzen (HPS-k berak onartu bezala), baina sindikatuoi azaleko informazioa baino ez digu eman: zenbait ebaluazio-datu txertatuta Planean “labur-labur”. Azken plangintzaldiko helburuak ez direla “modu esanguratsuan“ lortu aitortzen da Planean, baina ebaluazio-txostenik ez digute eman sindikatuoi (ezta Euskara Teknikariei ere).
Langileok euskara planean: sailean saileko agintarien menpeko tresna huts. Aurreko plangintzaldietan “Euskara Planen Jarraipenerako Batzorde” bat bazen. Urtean behin ere ez zen biltzen, eta sindikatuon artean adostu beharreko langileen ordezkari soil bati egiten zitzaion lekua bertan, HPSko eta sail guztietako ordezkari andanaren artean. Baina VI. Plangintzaldi honetan desagerrarazi dute Batzorde hori, eta langileen ezein ordezkaritza ere.Izatekotan, sailetako Batzordeetan emango zaie langileei parte hartzeko aukera… edo ez, sailean saileko arduradun politikoen gogoaren arabera.
Zein bere saileko edo zuzendaritzako errepublika independentea. Sail bakoitzak eta Erakunde Autonomo bakoitzak, erabakitzen du bere Euskara Planaren neurria eta eragina. Praktikan Zuzendaritza bakoitzak, Planari erreparatuz gero. Hortik sailetik sailera ageri diren alde handiak. Hortik Jaurlaritzako Euskara Planen garapen urria.
Sail edota zuzendaritza bakoitzak zehazten ditu (edo ez) bere hizkuntza ofizialen erabilerarako irizpideak; erabakitzen ditu (edo ez) itzulpen irizpideak (hortik Itzulpen Zerbitzu Ofizialaren itolarri kronikoa); baimentzen ditu (edo ez) langileentzako euskara ikastaroak, eta abar, eta abar.
Horregatik ere, hamaika Plan (eta plantxo) daude Eusko Jaurlaritzan, eta hamaika egoera ezberdin, jarraipena eta normalizazioaren garapena asko zailduz. Hori anabasa nahikoa ez, eta Ertzantza, Osakidetza, edota Justizia “autonomoak” dira euskararen normalizazioari dagokionez. Ez daude Euskara Plan Nagusia delakoaren eraginpean; “autonomia” horren emaitzak ere ezagunak dira. Erakunde espainiarrak noski, ezein Euskara Planetik at geratzen dira berriro ere. Inon ez da ikusi menpekorik, ugazabari agindurik ezarri dionik...
Oztopoak oztopo, elak hamaika ekarpen helarazi dizkio jaurlaritzari. Ikuskizun dago Jaurlaritzak nola hartuko dituen, eta jaramonik egingo ote digun. Auzolana iragartzen du Jaurlaritzak bere logoan. Auzolana berdinen artean egindako lana izan ohi da. Adostua eta borondatean oinarritua. Hala bada, ELA prest dago elkarlanerako… Jaurlaritza?
Eva Arrieta
JJ Agirre
Administrazio Orokorreko ELA
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]