'Euskal Herrian TTIPari ez!' kanpaina aurkeztu dute

  • AEBen eta Europar Batasunaren arteko merkataritza eta inbertsio itun transatlantikoari (TTIP, ingelesezko sigletan) ezetz esateko kanpaina abiarazi dute Euskal Herriko hainbat alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragilek.


2015eko urtarrilaren 28an - 11:25
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
30 alderdi, sindikatu eta eragile baino gehiagok egin dute bat kanpainarekin (Arg.: Unai Brea).

Jose Ramon Mariñok (ATTAC), Maitane Arrik (Ekologistak Martxan) eta Juan Hernandez Zubizarretak (STEE-EILAS) kanpainaren nondik norakoak eta 30etik gora eragilek izenpetutako manifestua aurkeztu dituzte, Bilboko Burtsa eraikinean emandako prentsaurrekoan.

Mariñok esan duenez, TTIPek arlo askori eragingo dio akordioa da; herritarren oinarrizko eskubideak urratu eta interes publikoa, ingurumena... babesten duten araudiak ahulduko ditu.

Halaber, gogorarazi du TTIPen ildo beretik doazen beste itun batzuk (CETA, TISA...) sinatu berri dituela edo negoziatzen ari dela Europar Batasuna, eta kanpaina hau horien ondorioa salatzeko ere baliatuko dutela. 

Arrik eta Hernandezek manifestuaren edukiaren berri eman dute. Adierazi dutenez, TTIPen helburua ez da AEBen eta Europaren arteko merkataritza-zergak arintzea, honezkero nahiko baxuak dira eta. Mahai gainean dagoena zenbait erregulazioren ahultzea eta zerbitzu publikoen pribatizazioa da. Gainera, negoziazioak gardentasunik gabe gauzatzen ari diela salatu dute.

Kanpainaren sustatzaileek kezka agertu dute, baita ere, TTIPen negoziatzaileek ISDS izeneko epaitegi bereziak ezartzeko nahia agertu dutelako. Epaitegi horien bitartez, enpresa transnazional batek salaketa jar dezake admnistrazio publikoak promulgatutako arau edo lege baten kontra, baldin eta bere irabaziei eragingo diela uste badu.

Bai mota horretako epaitegiei bai erregulazioa ahultzeari ezetz esango dio "Euskal Herrian TTIPari ez!" kanpainak, eta itunaren negoziazioak gardenagoak  izan daitezen eskatuko dute. Laster mozioak aurkeztuko dituzte Hego Euskal Herriko hainbat erakundetan, eta bat egingo dute Europa osoan apirilaren 18rako deitua den TTIPen aurkako egunarekin.

Azkenik, Jose Ramon Mariñok gogorarazi du manifestua irekita dagoela, nahi duten eragileek bat egin dezaten.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude