TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

  • Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016ko azaroaren 4an - 09:15
Manifestaziora dei egiteko kartela.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Era honetako merkataritza itunak baztertzea ezinbestekotzat jo dute antolatzaileek, “euren helburu bakarra finantza kapitala eta multinazionalak babestea delako”. Akordioen kaltetu nagusiak ingurugiroa, pertsonen eskubideak eta herriak direla argudiatu dute.

Bi taldeek antolaturiko deialdiari hainbat sindikatu, alderdi eta gizarte eragile gehitu zaizkio, tartean Ezker Anitza, EHNE, Eguzki eta Ekologistak Martxan. EHNEk azaldu duenez akordioek “kalte larriak eragingo dituzte gizarteko zenbait alorretan eta ingurumena kaltetzen duten ekintzei ateak irekiko dizkiete”.

Manifestazioei dagokienez, Bilbokoa 17:30ean abiatuko da Moyua Plazatik —aurretik 13:00etan kalejira Unamuno Plazatik— , Donostiakoa 17:00etan Bulebarretik eta Iruñekoa 13:00etan autobus geltoki zaharretik. Gasteizen kalejira bat antolatu dute 12:00etan.

Bilboko manifestaziora deitzeko eginiko bideoa:

 


2026ko otsailaren 18
Europako nekazaritza politikak
Nekazarien iragarritako heriotzaren kronika

2026ko urtarrilaren 26
EB-Mercosur hitzarmenari
Gipuzkoako baserritarrok ere ezetz esaten diogu

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.