Ekonomia > Merkataritza askeko akordioak > TTIP/TAFTA

Kanal guztiak
  x Itxi
Ekonomia
English
Euskal Herria
Euskara
Gizartea
Historia
Ingurumena
Iritzia
Komunikazioa
Kultura
Nazioartea
Politika
Zientzia
2016-11-23 | Unai Brea

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka. Otsailean erabaki beharko du Europako Legebiltzarrak CETAri onespena ematen dion ala ez.

TTIP/TAFTA kanaleko multimediak

Eduki hauek interesatzen zaizkizu? Kanal honen RSS jariora harpidetu zaitezke.

TTIP/TAFTA
Sakonean
2016-09-02 | Unai Brea
Austriako Gobernua ere igo da TTIP zalantzan jartzen duten erakundeen trenera

Alemania eta Frantziako gobernuetako kideek TTIPez egindako adierazpenen ostean, Austriaren txanda iritsi da. Bertako gobernuko bi kide esanguratsu EB eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren aurka azaldu dira ordu gutxiko tartean; Christian Kern gobernuburuak dagoeneko adostuta dagoen Kanada eta Europaren arteko CETA ituna ere kritikatu du.


2016-08-30 | Unai Brea
TTIPen negoziazioa eteteko eskatuko duela esan du Frantziak

Frantziak EBko beste estatuei eskatuko die Europa eta AEBen arteko merkataritza askeko akordioaren (TTIP) negoziazioak eteteko, Matthias Fekl Kanpo Merkataritza estatu idazkariak RMC irratiari emandako elkarrizketan esan duenez. Haren ustez, negoziazioak ezkutukeriaz egin dira orain arte, eta horrek konfiantza falta handia eragin die herritarrei. Prozesua gelditu eta etorkizunean AEBekin bestelako negoziazio bati ekitearen alde azaldu da estatu idazkaria.


TTIParen negoziazioek "huts egin dute" Alemaniako ekonomia ministroaren arabera

Alemaniako kantziler orde eta ekonomia ministro Sigmar Gabrielen ustez, akordioak kale egitearen arrazoia “europarrok amerikarren nahiei men egin nahi ez izana” da.


2016-05-25 | Etxalde
Ossau Irati, Idiazabal edo Erronkari gasnak Kanadan ekoiztuak CETArengatik?

Europa eta Kanadaren arteko libre merkatuko akordioak hainbat sor marka ez ditu babesten. Ossau Irati ardi gasna sor marka horietarik da eta ELB sindikatak salatu du joan den astean CETA izeneko akordioa onartua balitz, Ossau Irati eta beste hainbat izen libreki erabiltzen ahalko dituztela Kanadako laborari eta enpresek.


2016-05-20 | Unai Brea
Nori egiten dio mesede TTIPen agirien filtrazioak?

TTIPen aurkako kanpainan daudenentzat, filtrazioa arma bihurtu da, akordioaren kontra darabiltzaten argudioak baieztatzen ditu eta. Baina pribatuki filtraziookin zuhurtziaz jokatu beharra aipatzen dute. Sinple esateko: AEBen jarrera “gogorra” nabarmentzeak balio lezake etorkizunean EBren proposamen “leunago” batzuk justifikatzeko.


2016-05-17 | Unai Brea
Greenpeaceko sei aktibista Madrilgo Kio dorreetara igo dira TTIPen aurkako ekintzan

Espainiako Greenpeaceko sei kidek Madrilgo Kio dorreetako baten horma eskalatu eta TTIPen aurkako pankarta bat ipini dute 80 metroko garaieran. Greenpeacek berak maiatz hasieran zabaldutako dokumentuek erakusten dute, talde ekologistaren esanetan, AEBak eta Europar Batasuna negoziatzen ari diren merkataritza hitzarmenak mehatxu egiten diela herritarren eskubideei lan, ingurumen eta osasun arloetan, besteak beste.


2016-05-13 | Unai Brea
Jaurlaritza TTIPen alde Europak ezarritako marra gorriak ez gainditzekotan

Angel Toña Enplegu eta Gizarte Politikako sailburuak Eusko Legebiltzarrean azaldu du Eusko Jaurlaritzak TTIP hitzarmenari buruz duen jarrera, EH Bilduk egindako agerraldi eskaeraren ondorioz. Sailburuak esan du akordioa ona izango dela enpresa ertain eta txikiei mesede egin diezaiekeen heinean, baina Jaurlaritza ez dela haren alde izango Europako Batzordeak esplizitatu dituen marra gorriak zapalduz gero. 


2016-05-02 | Unai Brea
TTIPen azken negoziazio errondako agiriak eskuratu eta zabaldu ditu Greenpeacek

Lehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.


2016-03-11 | Unai Brea
TTIP akordioaren aurka, NATOri buruzko erreferendumaren urteurrenean

Europar Batasuna eta AEBak negoziatzen ari diren TTIP hitzarmenaren aurkako mobilizazioetara deitu dute martxoaren 12an, Hego Euskal Herriak NATOn sartzeari ezezkoa eman zion erreferendumaren 30. urteurrenean. “NATO ekonomikoari ez! Herritarrok erabaki” leloa erabiliko dute Iruñean eta Donostian egingo dituzten ekitaldietan. NATOrentzat bezala, TTIPentzat demokrazia oztopoa dela adierazi du Euskal Herrian TTIPari ez! kanpainak.

 


2016-03-01 | ARGIA
TTIPen aurka, kantuz

 

TTIP, merkataritza askeko akordio transatlantikoaren aurkako ekintza bitxia ikus daiteke otsailaren 25ean egindako bideo labur honetan. Hasieran Europar Batasuneko eta AEBetako talde negoziatzaileetako kideak ikus daitezke, ekitaldi sozial batean. Dan Mullaney AEBetako ordezkaritzako buruak hitza hartzean, gonbidatuetako batzuk kantuan hasi dira...