Europa eta Kanadaren arteko libre merkatuko akordioak hainbat sor marka ez ditu babesten. Ossau Irati ardi gasna sor marka horietarik da eta ELB sindikatak salatu du joan den astean CETA izeneko akordioa onartua balitz, Ossau Irati eta beste hainbat izen libreki erabiltzen ahalko dituztela Kanadako laborari eta enpresek.
CETA (ingelesezko sigletan, Itun Ekonomiko eta Komertzial Integrala) libre merkatuko akordioa hau negoziatu da hilabete luzez eta Europako agintariek bozkatu beharko dute urte bukaeran. Kontrako bozka emaitea galdegin die ELBk eurodiputatueri bai eta franses parlamentarieri. «Ossau Iraty izeneko gasna, Kanadan ekoiztua, 10€/kg merke saldua frantses supermerkatuetan, hara zer etorkizun prestatzen daukun CETA, Europa eta Kanadaren arteko merkatu libreko akordioak», salatu du sindikatak. «Argi da hango ekoizleek, ala esne egiteko tailer erraldoiek, ez dutela arau berezirik ezarriko ekoizpen moldeetan, Euskal Herriko eta Biarnoko hazleek ez bezala. Hain segur gasna merkeago proposatzen ahalko dute ere, hemengo ardi sailako ekonomia osoa kaltetuz», gehitu du.
Leku nekeetan balio erantsiaren sortzeko tresnak direla sor markak azpimarratu du sindikatak, tokiko ontasunak baliatuz eta kalitatea lehenetsiz. «Ezin dugu erran Kanadako enpresak hasiko direnez Ossau Irati ekoizten eta zoin den egiazko irriskua. Bainan badakigu gure gasnaren merkatua osagarri onean dagola mementoan eta dirua egiten ahal dela iduritzen bazaio amerikar enpresa bati, ez du deus oztoporik gure izena libreki erabiltzeko», zehaztu du Jean-Paul Duhalde ELBko bozeramaileak.
CETA akordioan, negoziazioaren ondorioz, 174 ekoizpen zerrendatuak dira, Kanadak bere lurraldean babestuko dituen Europako jatorrizko izendurak dira. Alta Europak 1400 jatorrizko izendura baditu, ia %90a bide bazterrean gelditzen da beraz. Ossau Irati bezala, Korsikako Brocciu ardi gasna zerrendatik kanpo da, bai eta Idiazabal edo Erronkariko ardi gasnak (Espainiako Estatuari buruz, bi gasna baizik ez ditu babesten akordioak: Manchego eta Mahon-Menorcako izendurak).
Txerriki produktoetan ere (urdaiazpiko, etab), egoera berdina da. CETAk sortuko duen merkatu liberal haundi eta mugarik gabekoan, sor marka gehienak sakrifikatu ditu Europak. Alta, denek estatutu eta ezagupen legal berdina dute Europan. CETAren baitan babestuak diren eta ez diren sor marken tratazeko manera desberdina dela eta, Jose Bové frantses eurodiputatuak dio Europako Justizia Gortearen aitzinera ekarri behar dela afera hau eta CETAren kaltetzeko aukera zinezkoa dela. Lan horri lotua da, ipar Euskal Herriko eragile batzurekin.
Frantzia mailan, TAFTA, edo Europa eta Ameriketako Estado Batuen arteko akordioak, hedabide eta politikoen atenzioa azkarki pizten du garai huntan. TAFTArekin duten ezadostasuna erakusten dute frantses gobernu kideek, negoziazioak txartzen ari direlako. «CETA ez da aipatzen alta bi akordioek lanjer berdinak ekartzen dituzte eta arrunt lotuak dira» , adierazi du ELBk. Jendartearen presioaz, CETAren onarpena oztopatu behar dugu, libre merkatuko akordio guziek bezala, talde haundi pribatu zonbaiten interesen alde baizik ez baita».
Natura aspaldi deuseztatu genuen. Hori da gure kultura, natura deuseztatzea. Oinarrian, nekazaritzaren kultura, goldearen kultura, kultibatzea, berezko natura deuseztatzea da. Guk nahi ditugun mozkinak eta etekinak jezteko moduko “natura” dugu gurean.
Ekoizleen eta kontsumitzaileen arteko zuzeneko harremanak sustatzeko asmoz azoka berria jarri du martxan Iruñeko Udalak, INTIA-Reyno Gourmetekin, Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluarekin (NNPEK), Elikagai Artisauen Elkartearekin eta Bizilurrekin... [+]
Mandio eta kanpandorreetan hontz zuriaren ulu mikatza gero eta gutxiagotan entzuten dugu. Zer dela eta? Urbanismo basatiaren eta laborantza intentsiboaren ondorioz, bere habitata suntsitu dugu. Baina gaueko hegazti harrapari bitxia funtsezkoa zaigu, soroak osasuntsu mantentzen... [+]
Golde” hitza “kultura” hitzetik dator. Etimologialaria ez naizenez, ez naiz, badaezpada, bidezidor horretan barrenduko, edozein sastraka edo lahardiren (Rubus fruticosus) erdian itotzeko ere… Inor edo bestek argituko ote digu gakoa.
Maiatzaren 10ean Zestoako iraeta auzoan kokatuta dagoen amillubi proiektuan elkartu ziren elikadura burujabetzaren aldeko herritarrak eta laborariak. Udaberriko Festaren bigarren edizio honetan, goizean bi mahai-inguru antolatu zituzten eta entzulez bete zen amilibia baserri... [+]
Kapitalismoaren lekuan lekuko eta garaian garaiko egoerara moldatzeko gaitasuna harrigarria egiten zait batzuetan. Espero ez duzun tokian azaltzen dira antzekotasunak, eta hara non, bat-batean konturatzen zara munstroak Mallorcan hartzen duen itxura ez dagoela etxean bertan bizi... [+]
Ostia kolektiboko milintanteek 8.742 euro ordaindu beharko dizkiote Bouygues enpresari, eta beste 2.000 euro abokatuen gastuentzat. 2022ko abenduan buruturiko desobedientzia ekintzan promotore horren maketa bat zikindu izanagatik zigortu dituzte.
Gaur, maiatzak 15, San Ixidro da, Baserritarren Eguna. Egurra Ta Kandela baserritar ekintzak salatu du ekologikoan lan egiten duten laborariak landutako azalera handitzeko diru-laguntzatik kanpo utzi dituela Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horregatik, 12:00etan Aldundiaren aurrean... [+]
Aurten ez dut aparteko ilusiorik San Ixidro egunerako. Ez dut girorik aurkitzen. Ingurura begiratu eta giro ospela. Burua lanean jarri behar izan dut epeltasun bila, eta hara non, azaldu zaizkit gure gazten zain hilabeteak daramatzaten lagunen irribarreak. Bihotza epelxeago dago... [+]
Espainiako Gobernuak Eskola Jantokien inguruko Errege Dekretua atera berri du, Euskal Herri Hegoaldeko eskola jantokien kudeaketan eragingo duena. Spoiler: elikadura sistema osasuntsu eta jasangarri bat garatzeko inolako asmorik erakusten ez duen dokumentua da.
Duela urtebete pasa gauzatu zuten Ortulaguntza proiektua Debagoienan. Langile bat kontratatu dute bailarako nekazaritza proiektu txikietan txandaka lanean aritzeko, hartara ekoizleei lan karga arintzeko eta baldintzak duintzeko. “Sektorea zaurgarri zegoela eta errelebo... [+]
Aurten bai urtea da. Sagar urtea izango da aurtengo hau (Malus domestica). Eta baialdia behar bezala agurtu eta baliatzeko, besteak beste, dolareak gertatu beharko ditugu.
Izenak, berez, ez du izana gordetzen. Papera ez da nahikoa, nahiz eta paperak denari eusten dion. Busti arte. Halaxe gertatu da Gipuzkoako Foru Aldundiko Lurralde Oreka Berdeko Departamenduarekin. Izan ere, izenak gorde beharko lukeen izanari uko egin dio; besteak beste, 2023ko... [+]
Maiatzaren 17an bertaratu eta barazkiak landatzeko hitzordua jarri diete herritarrei. Karia horretara egun osoko egitaraua osatu dute, Marieneako lurrak laborantzarako atxikiak izatearen alde.
Klima aldaketaren eraginez, munduko lurralde gero eta gehiago idortzen ari dira, milioika pertsonaren jarduera eta bizimoduak kolokan ezarririk. Fenomeno horren frontean dago India erdialdeko Maharashtra estatua, non klimaren berotzeari eta lehortzeari metatu zaizkien oihan... [+]