EBko negoziatzaileek ingurumen-konpromisoak hautsi dituztela dio filtrazio batek

  • Europar Batasunak (EB) hautsi egin du ingurumena zorrotzago babesteko konpromisoa, The Guardian egunkariak filtraturiko dokumentu batek jasotzen duenez.


2015eko urriaren 26an - 10:42
Europa eta AEBen arteko negoziazio prozesuak Miamin izan zuen pasa den astean geldialdia. Protesta ugari egin zen hainbat eragilek deituta. (Argazkia: Elpais.cr)

TTIP akordioaren inguruko Miamiko negoziazioetan aurkeztu dute dokumentua, Arthur Neslen kazetariak azaldu duenez. Urtarrilean EBk zin egin zuen ingurumen-legeak errespetatuko zituela, baina The Guardianek aztertutako txostenak “modu lausoan jasotako konpromiso ez lotesleak” besterik ez ditu jasotzen: “Ez du nazioarteko ingurumen akordioak zuzentzera derrigortzeko inolako proposamenik jasotzen. Halaber, ez du deus esaten bioaniztasunari, substantzia kimikoei eta fauna eta floraren legez kanpoko salerosketari buruz”.

Tim Grabiel abokatuaren hitzetan, adierazpen ponpoxoak eta argi geratzen ez diren konpromisoak bildu ditu dokumentuak. “Ez du indar legalik, zer edo zer baldin badauka behintzat. Ez du zehaztapenik ematen funtsezkoak diren zenbait konturi buruz, babes mailari edota herrialde bakoitzak aplikatu beharreko politikei buruz, esaterako".

Informazio gehiago:

Lurraren Adiskideak elkarteak dokumentuari buruz plazaratutako balorazioa.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: TTIP/TAFTA
2016-11-23 | Unai Brea
CETA akordioa Europako Auzitegian aztertzeari ezetz esan dio Europarlamentuak

Europako Legebiltzarraren gehiengoak ezetz esan dio Europar Batasunaren eta Kanadaren arteko merkataritza eta inbertsio ituna (CETA) Europako Justizia Auzitegiak azter zezala eskatzeko aurkeztutako mozioari. 258 parlamentarik bozkatu dute proposamenaren alde, eta 419k aurka... [+]


2016-11-10 | Unai Brea
Júlia Martí (Euskal Herria TTIPari Ez! kanpaina):
"Valoniak erakutsi du merkataritza askeko akordioei aurre egitea posible dela"

“TTIP eta CETA ezartzearren herritarrek aukeratutako parlamentu eta gobernuen aurka joko dutela frogatu du Valoniarekin gertatutakoak”, diosku Júlia Martík, Euskal Herrian TTIPari Ez! kanpainako bozeramaileetako batek. Azaroaren 5ean merkataritza askeko... [+]


TTIP eta CETA akordioen aurkako mobilizazioak larunbatean Hego EHko hiriburuetan

Larunbatean, azaroak 5, Hego Euskal Herriko hiriburuetan TTIP eta CETA akordioen aurka mobilizatzeko deia egin dute Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta TTIP/CETA Ez plataformak.


2016-10-30 | Juan Mari Arregi
Ez ezazu irentsi

Hainbat plataforma sozialek ohartarazi dute zein ondorio izango dituen AEB eta EBren arteko merkataritza eta inbertsio itunaren (TTIP) negoziazioak. Munduko merkatu handiena sortuko du. Baina itun hori, CETA edo beste batzuk bezala, ez da merkatu akordio hutsa. Enpresa handiei... [+]


Eguneraketa berriak daude