Europar Batasunak (EB) hautsi egin du ingurumena zorrotzago babesteko konpromisoa, The Guardian egunkariak filtraturiko dokumentu batek jasotzen duenez.
TTIP akordioaren inguruko Miamiko negoziazioetan aurkeztu dute dokumentua, Arthur Neslen kazetariak azaldu duenez. Urtarrilean EBk zin egin zuen ingurumen-legeak errespetatuko zituela, baina The Guardianek aztertutako txostenak “modu lausoan jasotako konpromiso ez lotesleak” besterik ez ditu jasotzen: “Ez du nazioarteko ingurumen akordioak zuzentzera derrigortzeko inolako proposamenik jasotzen. Halaber, ez du deus esaten bioaniztasunari, substantzia kimikoei eta fauna eta floraren legez kanpoko salerosketari buruz”.
Tim Grabiel abokatuaren hitzetan, adierazpen ponpoxoak eta argi geratzen ez diren konpromisoak bildu ditu dokumentuak. “Ez du indar legalik, zer edo zer baldin badauka behintzat. Ez du zehaztapenik ematen funtsezkoak diren zenbait konturi buruz, babes mailari edota herrialde bakoitzak aplikatu beharreko politikei buruz, esaterako".
Informazio gehiago:
Lurraren Adiskideak elkarteak dokumentuari buruz plazaratutako balorazioa.