ETAk armak zigilatzen jarraitzen duela baieztatu du egiaztatze batzordeak

  • Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak adierazpen baten bidez jakinarazi du ETAren txostenak jaso dituela. Erakundeak bere armak zigilatzen jarraitzen duela baieztatu dute eta ez duela beste “hilketa, atentatu, mehatxu eta estortsiorik egin”.


2014ko abenduaren 22an - 09:20
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
2014ko urtarrilean ziurtatu zuten ETAk zenbait arma, munizio eta leherkari zigilatu zituela dagoeneko. (Arg: NEB)

Naizek jaso duenez, Egiaztatze Batzordeak bere hiru urteko ibilbidea berrikusi du adierazpenean, 2011ko irailean sortu zenetik gaur arte.

ETAren su-eten iraunkorra eta armagabetzea egiaztatzeko sortu zen batzordea, eta orain arte “ETAk hartutako konpromisoak bete” egin dituela baieztatu dute.

2014ko urtarrilean ziurtatu zuten ETAk zenbait arma, munizio eta leherkari zigilatu dituela dagoeneko.

Batzordeko egiaztatzaileak dira Ronnie Kasrils Hego Afrikako Defentsa ministro ordea, Chris Maccabe Ipar Irlandako Espetxe Erregimen burua, Fleur Ravensbergen Dialogue Advisory Group-eko zuzendari ordea, eta Ram Manikkalingam, Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea, besteak beste.

Ahaleginak indartzea

Adierazpenean diotenez, “indarkeriaren amaiera lortzeko ahaleginak indartzea da Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen nahia”. Horretarako lanean jarraituko dutela jakinarazi dute, Euskal Herriko eragile politiko eta sozialekin elkarlanean, “prozesua lehenbailehen amaitu dadin”.  


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETAren desarmatzea
Urtebeteko eta bi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu prokuradoreak Molle eta Etcheverry bakegileentzat

Espetxe zigor arinak eskatu ditu Frantziako fiskaltzak Parisen epaitzen ari diren Jean Noel Txetx Etcheverry eta Beatrice Mollerentzat, ETAren helburuen arabera jardutea egotzita. Hala, zigor horiekin bakegileek ez lukete espetxera joan beharko. Maiatzaren 16an emango dute... [+]


Epaiketa
Parisek armagabetze prozesuan "kooperatu" zuela argitu du Fekl Barne ministro ohiak

ETAren armagabetzea bideratzeko, bakegileekin lankidetzan aritu ziren Frantziako autoritateak. Hala adierazi du Matthias Fekl Barne ministro ohiak asteartean, Parisko Zigor Auzitegiko 16. ganberan, Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Txetx Etcheverry-ren aurka egiten ari... [+]


2024-04-02 | Leire Artola Arin
Molle eta Etcheverry bakegileek Parisko Auzitegian defendatu dute ETAren armagabetzea zutela helburu

ETAren armak eta lehergaiak garraiatzea leporatzen diete Beatrice Molle-Haran eta Jean-Noël Etcheverry 'Txetx’ bakegileei, 2016ko Luhusoko operazioaren harira. ETAren armagabetzea gauzatzen ari ziren. Egindakoaz harro dagoela eta berriz ere egingo lukeela adierazi... [+]


'Bakegileak' errugabetzeko eskatu dute hainbat eragile eta sindikatuk

Txetx Etxeberrik eta Beatrice Mollek ETAren armagabetzearen auzian egindako lana epaituko dute Parisen, apirilaren 2an eta 3an. Mobilizazioak deitu dituzte Euskal Herriko zapi hiriburuetan apirilaren 3rako.


Luhusoko auziperatuen errugabetzea eskatzeko kanpaina aurkeztu dute

Apirilaren 2an eta 3an iraganen da Beatrice Molle-Haran eta Txetx Jean-Noël Etcheverryren aurkako auzia Parisen, 2016ko abenduaren 16an Luhuson buruturiko ETAren armagabetze zibilaren harira. Errugabetzea eskatzeko kanpainaren baitan izenpedura bilketa abiatu dute. Lehen... [+]


Eguneraketa berriak daude