Espetxe-onurei eta bidesari politikoei buruzko gauza gehiago

  • Gure mendetasun maila egiaztatzeko asmotan, lan destino zehatz bat onartzea exijitzen diguten bezalaxe, bestelako umiliazio ugariz gain, geuk egindakoa delitu gisa onartzera behartuko gaituzte, bai eta, geure jarrera politikoak ere.

Jon Iurrebaso Atutxa
2017ko urriaren 31

Azken artikuluan, sei eguneko espetxe-baimena eskuratzearren, ETAkide gisa atxilotutako euskal preso batek esan eta egin zuenaren aipamena (beste gauza batzuen artean) egiten genuen. Genioen, era berean, hura eta oraindik are gauza gehiago direla gaur egun euskal preso politikoei exijitzen zaiena. Gaurkoan, ordea, txanponaren beste aldea erakutsiko dugu, predeterminazioz ezkutatzen bada ere, azkenean azaleratu egiten dena.

Komunak garbitzeko destinoa onartzea exijitu egin zion kartzelako zuzendaritzak euskal emakume preso politiko bati. Baina euskal emakume preso politikoak uko egin zionez, hilabete batzuk daramatza isolamendu egoeran. Haren eskualdeko militanteek oso modu argian ulertu dute hor planteatzen den kontraesana.

Alegia, nola da posible kartzelariek halako lana inposatzea, dagokion estatus politikoa aldarrikatzen duen euskal emakume preso politikoaren gogoz kontra izanik? Edozein kasutan, zer dela eta uzten da bazter batean gure presoen estatus politikoaren aldeko aldarrikapena?

Horixe da, hain zuzen, Sortu bidean azaltzen ez dena. Bertan, etsaiaren ildo politikoa onartzea proposatzen da, independentziarako bidearekin bat egin eta laguntza emateko, horrek dakartzan ondorioak aipatu gabe, eta aurrez aipatzen ez bada, ezkutatzen dela esan nahi du.  

Horixe da, hain zuzen, Sortu bidean azaltzen ez dena. Bertan, etsaiaren ildo politikoa onartzea proposatzen da, independentziarako bidearekin bat egin eta laguntza emateko, horrek dakartzan ondorioak aipatu gabe, eta aurrez aipatzen
ez bada, ezkutatzen
dela esan nahi du 

Hots, baten batzuek sinestarazi nahi digute Euskal Herriaren arazoak konpontzeko panazea aurkitu dutela, eta zertan datza halako kontua? bada, esku hartzeko ildo “eraginkorrak” eta aldebakarrekoak garatzean. Era berean, borroka eza eraginkorra dela sartu nahi digute gure odolean. Baina inozoenek ere ondo dakite borrokarik gabe mendetasuna dagoela. Hau da, etsaiaren exijentziak onartzea arnasa hartu ahal izateko, besterik ez. Aldebakartasunak errendizioarekin zerikusi handia du, aldebakarreko errendiziorako hautua egiten baitut, hain zuzen ere.

Aldebakartasuna errendizio hutsa dela jabetu da jende andana, horretara, halakoa ikusitakoan, aldebikotasuna estatuen arteko afera dela solik argudiatzen dute, eta lasai baino lasaiago gelditzen dira. Gezurretan segitzen dute eta edozein zentzugabekeria esateak balio du. Halaber, umekeria da esatea gatazka batean aldebikotasuna estatuen arteko afera dela soilik, arrazoi asko direla medio: politikoak, ekonomikoak, militarrak eta abarrak.

Gure mendetasun maila egiaztatzeko asmotan, lan destino zehatz bat onartzea exijitzen diguten bezalaxe, bestelako umiliazio ugariz gain, geuk egindakoa delitu gisa onartzera behartuko gaituzte, bai eta, geure jarrera politikoak ere.

Azken kontu hori ez da gauerdiko ahuntzaren eztula, gai garrantzitsuak eta larriak dakartzalako berekin. Izan ere, baldin eta neuk egindakoa delitu gisa onartzen badut, guri ezarritako kondenak onartzea ere esan nahi du eta, horrenbestez, poliziaren eta epaien aurrean egindako deklarazioen aitorpena egiten dugu. Dantza honetan etsaia dugu musika eta letraren egilea, eta gauza guztien aitorpena egitera derrigortzen gaitu, hasieratik amaiera arte.

Kontua ez da horretara mugatzen. Bada, atxilotuaren gogoa makurrarazteko asmotan, presioaren, tratu txarren edo torturaren bidez, bigarren eta hirugarren pertsonen inguruan ateratako deklarazioak (izenak eta abarrak) eta salaketak baliozko bihurtzen dira. Haien bideari argi berdea emanez gero, beste batzuk kondenatzen ari garela onartzen dugu, gure benetako nahia ez bada ere. Torturatzen gaituzte, izenak bortxaz ateratzen dizkigute edo, bestela, asmatu egiten dituzte eta, edonola ere, halakoak onartuz gero, beste batzuk kondenatzen ari gara. Ez dugu halakorik egin nahi, baina horixe da bidea onartzeak dakarkigun ondorioa. Nahikoa izango dute halako “delazioarekin” (nahi gabe egindakoa) edo gauza gehiago exijituko ote dute?

Estatu faxistek muturreko krudelkeria darabilte, eta erabateko mendetasun pean jarri nahi dituzte haien etsaiak. Beraz, borrokatu nahi duten belaunaldi berriek jakin bezate sufrimendu handia jasan beharko dutela. Men egiten duenak bere burua desegiten baitu nolabait, eutsi egiten dionak, aldiz, sufritu egiten baitu.

Hartara, borroka izan da euskal herri langile gisa bizirik irauteko elementu nagusia. Aurrera beti!

(*) Artikulu hau aurreko hiru hauen jarraipena da: “Izaera politikoa galtzearen gainean. Damuaren gainean. Garraztasunik gabeko termino politikoetan”, “Damua dela eta ez dela” eta “Espetxe-ildoaren exijentziak, onurak eta bidesariak”.

 

Jon Iurrebaso Atutxa, ETAko euskal preso politiko ohia

Kanal hauetan artxibatua: Iritzia  |  Euskal preso politikoak

Iritzia kanaletik interesatuko zaizu...
2018-05-27 | Adur Larrea
Ez hanka ez buru
Hitza hits

2018-05-27 | Mikel Zurbano
Lidergo globala

Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Txinako produktuen inportazioei ipinitako mugak arrabotsa sortu du zergen inguruan. Zurrunbiloaren hasieran, Txinako aluminioaren eta altzairuaren inportazioei arantzelak igoko zizkiela iragarri zuen Donald Trumpek. Txinaren erantzuna AEBetako 128 ondasunen inportazioak zamapetzea izan zen. Ondoren, Washingtonek erabaki zuen Txinatik inportatutako ondasun ugarirentzat muga zergak handitzea. Lehia arriskutsua ireki da inondik ere.

Nolanahi, Txina bi arlotan... [+]


2018-05-27 | I˝aki Antiguedad
Perspektibaz, inoiz baino gehiago

Heldu da. Heldu behar zen momentua heldu. Luzea izan da azkeneko partea, dinamika askoren mugatzaile sekundarioa. Iraganean da, urtu da erakunde zena. Zer berok urtu duen nork bere kontakizuna, intereseko eztabaidagai dudarik ez, baina urtu. Jakin beharko da kudeatzen iragan hori, eta besteak, baina ezin hori orainaldiaren ardatz jarri.

Erakundeak ez direla zertan betirako izan seinale; politikoak ere ez. Helbide izan daitezke, unean unekoak, norabidean asmatu edo ez, baina inoiz ez helburu... [+]


Ardoa, minagre

Sarako Joanes Etxeberrik, gauzak modu ilunean eta era desegokian azaltzen ibiltzea irudikatzeko, honela idatzi zuen hamazortzigarren mendean: “Arnoa kridatzen dute, eta minagrea saltzen”. Hau da, ardoa aldarrikatu, eta, haren ordez, ozpina eman.

Segitzen du Etxeberrik bere irakurketarekin: “Sugearen propietatea dute (ardo-saltzaile horiek): sugeak xistuz dagoela ausikitzen du”. Hartara, txirulari txerrena, delako suge hori.

Exeberriren narrasti musikaria kiribildu... [+]


Hedabideen manipulazioa: adibide bat

Pasa den maiatzaren 9an Diario de Navarra egunkarian Iruñeko gaztetxeetako batek, Errotxapea auzokoak, orrialde oso bat hartu zuen: “Vómitos, ruidos y hurtos, el colmo vecinal por el gaztetxe”.

 Artikulua irakurtzen hasi eta auzokideak ez dira antolatu, ez da inolako prentsaurreko edo adierazpenik egon, ez istilurik. Berri hau argitaratzeko ez dago motibazio agerikorik. Kazetaria auzora hurbildu eta galdera batzuk egin ditu.       ... [+]


Hil ondorengo mamuak

ETAk, bere kabuz, hirurogei urteko ibilbideari amaiera eman dio eta oinordeko frankistek, edo gerra zikinak bultzatu zituztenek ez bezala, eragindako kalteei buruzko autokritika egin du. Alabaina, nago, ETAren mamua, Cid Campeador-ena bezala, zenbait esparrutan –gerra dialektikoaren zelaian, besteak beste– erabilia izango dela, etekina ateratzeko asmoz, hain zuzen ere.

Literaturan, esate baterako. Aspaldiko salaketa da Euskal Gatazkari buruz gutxi eta ahots apalez hitz egin... [+]


2018-05-24 | Estitxu Eizagirre
Herritarroi Tabakaleran zerbitzatu ziguten pintxo beroa

Galderak, herritarrei hitza ukatzen dieten agintarientzat


#M25KoloreBizia

Stop racial segregation oihukatu ahal dute Ipar Karolinako eskoletan, edo Brusela, Paris, London, Sofia, Madril, Girona, Basauri, Atarrabia, Arrasate, Baiona eta Gasteizkoetan. Gure hiriko kasuan guraso etorkinak dituzten umeen %83,1 sare publikoan ari da ikasten, bai eta, baliabide ekonomiko gutxiago duten familia gehienak ere. Badira gaur egun zenbait eskola umeen %100 familia etorkinen umeak dituztenak, eta beste hainbatek bide bera hartu dute. Gasteiz #Whitecapital ez da soilik neguko... [+]


Akordioak eta urardotzea

Hona behin eta berriro entzuten dugun mantra: “Politika akordioetara iristea da”. Nire uste apalean, kalte izugarria egiten du. Izatekotan, honako honetan bihurtu da politika: printzipioen salerosketarako azoka.


QuÚ pone en tu DNI

Afera dagoeneko ez da Espainiako Estatuaren “problema territoriala” konpondu nahi izatea arazoa bera ukatuz, askoz harago joan da Rivera, problema guztiak ukatuz, baina ez munduaren mundutasun globalean urtuz, baizik eta bandera nazionalarekin urkatuz.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude