Hego Euskal Herriko alderdi aurrerakoien hautagaitza bateraturako deia egin dute

  • Datorren azaroan egingo diren Espainiako hauteskunde orokorretarako Euskal Herriko hautagaitza bateratua proposatu dute zenbait lagunek, Bilbon egindako agerraldian. Nagusiki arlo akademikoko jendeak sustatu du ekimena.


2015eko uztailaren 22an - 12:35
Asteazkenean aurkeztu dute Espainiako hauteskunde orokorretarako hautagaitza bateratua. (Argazki Press)

Aldaketa soziala, erabakitzeko eskubidea eta pluraltasuna dira hautagaitzaren oinarri nagusiak, indarkeria guztien gaitzespenaz gain, sarean jada zintzilikatu duten manifestuan diotenez.

 Euskal Herria pairatzen ari den krisiak izaera bikoitza duela esan dute: alde batetik egiturazko krisia, “planetaren mugak gainditzen ari delako”, eta bestetik, zaintzen krisia, egun geroz eta zailagoa baita “eguneroko beharrei erantzutea”.

“Prozesu eraldatzaile berriak” sustatu behar dira zerrendaren sustatzaileen ustez, Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroako Foru Erkidegoaren “erabakitze subjektua onartuz”.

Bake prozesua eta normalizazio politikoa sendotzeaz ere mintzatu dira, “segurtasunaren aitzakian” egin diren azken lege aldaketak oinarrizko eskubideak “sakrifikatu” baitituzte beraien ustez.

Hautagaitzaren sinatzaileak 27 pertsona dira, tartean honakoak: Ramon Zallo, Pedro Ibarra, Alfonso Dubois eta Mari Luz Esteban irakasleak, Begoña Zabala abokatua, Jose Ramon Mariño ekonomialaria eta Irantzu Varela eta Mariano Ferrer kazetariak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako hauteskunde orokorrak 2015
Rajoyren inbestiduraren aurka manifestazioa deitu dute Madrilen, "Mafiaren kolpea" salatzeko

Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka, larunbatean manifestaziora deitu du 25-S erakundeak. Rajoy presidente bihurtuko duen inbestidura saioarekin batera abiatuko da. “Mafiaren kolpearen aurrean, demokrazia” leloarekin abiatuko da.


2016-08-31 | Unai Brea
Rajoyri ezezkoa inbestidura saioko lehen bozketan

Espero zenez, Mariano Rajoy PPko hautagaiak ez du lortu Espainiako presidente izateko behar adina babes inbestidura saioko lehen bozketan. Baiezko 170 boto jaso ditu jarduneko presidenteak, eta 180 ezezko. Ez da abstentziorik izan.


Urkullu: "EH Bildu kontziente zen egoeraz. Ez dut ikusi hautagaitzarik erretiratu duenik"

Lehendakariak “oportunismoa” egotzi dio EH Bilduri Eusko Jaurlaritzaren ikasturte berriko lehen kontseilu bileraren ostean. Espainiako Gobernuari, abertzaleak mespretxatzea.


Espainiar eskuinaren hegemonia

Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


Rajoyren inbestidura saioa: Ciudadanosen ultimatuma, Pastorren jokaldia eta eguberriak

Datozen 48 orduetan PPk bere eskaerak betetzen ez baditu, inbestidura saioan baiezkoa emateko negoziaketak bertan behera utziko ditu Ciudadanosek.


Eguneraketa berriak daude