Espainiar eskuinaren hegemonia

  • Hauteskunde biharamuneko ARGIAren azal honek eskaintzen zuen irudia ez zen txantxetakoa. Hori da Mariano Rajoyren ahotan entzungo den diskurtsoa, Espainia urdinarena. Tribunatik Espainiako eskuinaren nagusitasun ia erabatekoa barreiatuko da.


2016ko abuztuaren 30ean - 13:07
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Espainiako botere faktikoek asmatu dute azkenean Ciudadanosen sorrerarekin. Pozik dira IBEXekoak, enpresarien elkarteak, Bruselako agintariak, hedabide eskuindarrak eta bestelakoak, esaterako PSOEko baroiak edo El País.

Eta hala ere, Rajoyk ez du gobernurik aterako biharko bozketatik. Hegemonia ez da oraindik erabatekoa. Eta ostiralean? PSOE gaur egun zer den ikusita, azkenean abstentziora joko duela pentsatzea da logikoena, bilatuko duela formularik. Baina Pedro Sanchezek eutsi egin dio orain arte, egingo ez zuela pentsatzen zuten ni bezalakoei muturrean emanez. Desafioarekin hirugarren hauteskundeetara jotzea urrutiegi joatea litzateke ordea, batez ere Podemos Unidos eta gainerakoekin gobernu alternatibarik osatzeko ahaleginik egin ez duenean. Jakina, helburua ia ezinezkoa litzateke.

Frankismoaren heriotza naturaletik lau hamarkadara, haren izpiritua pozarren dabil Moncloa Jauregiko zeru inguruetan: “Dena lotua eta ondo lotua”. Baina badu zirrikiturik, mapan more kolorez agertzen diren horiek, besteak beste. Trantsizioaren itun beti “eredugarri” hark gaizki itxi zuen Estatuko nazioen errealitatea, eta hala diraute orain ere. Hortik datorkio lehen desafioa Espainiako eskuin berrituari: uztailaren amaieran Kataluniako Legebiltzarrak xake egin berri dio Konstituzio Auzitegiaren aginduari muzin eginez. Eta abenduan ere, hauteskunde berriekin edo gabe, patata bero horrek hortxe jarraituko du.


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...