Erredakzioa: "Kontzeptu berri bat asmatu dugu, erreportaje bakarreko aldizkari ilustratuarena"

  • Solokoetxeko La Taller espaziotik sortu dute Tania Arriaga-Azkaratek eta Maite Martinez de Arenazak Erredakzioa izeneko gune berria. Grabatuaren eta kazetaritzaren mundutik abiatuta esparru desberdinak uztartu eta proiektu berriak martxan jartzeko xedez. Besteak beste, Minerva aldizkari ilustratua sortzeko. 

Uriola.eus @uriolaeus
2017ko ekainaren 12a
(Arg: I˝igo Azkona)

Zelan bururatu zaizue kazetaritza eta artea uztartzea Erredakzioa izeneko proiektuan?

Maite: Hanka askotatik tiraka. Erredakzioa sortu baino lehenago behar batzuren kontzientzia genuen. Grabatua irakatsi, egin eta erakustera bideratzen dugun espazioa dugu La Taller. Soto batean gaude Solokoetxen. Ikusgaitasun gehiagoren beharra sumatzen genuen, batetik. Bestetik, espazio gehiagoren beharra ere bagenuen lokala txiki geratzen ari zitzaigulako. Bulegoa beste nonbaitera eramatea pentsatzen hasita geunden. Jakin-mina ere bagenuen antzinako teknologia erabiltzeko. Izan ere, atzerrian, batez ere AEBn egon garenean hainbat espaziotan ikusi dugu aspaldian inprentan eta papergintzan erabiltzen ziren tresnak berreskuratzen ari zirela adierazpen berrietan. Hemen horrelako egitasmorik ez da egon orain arte. Beraz, hainbat arrazoiren nahasketa izan da.

Tania: Ez dut uste kasualitatea izan denik. Argitaletxetxo bat sortzeko ametsa izan dugulako. Paperarekin eta hizkiekin zerbait egiteko ideia darabilkigu aspaldian. Gauza askok bultzatu gaituzte Erredakzioa zabaltzera. Erabakiak sobera pentsatu gabe hartzen ditugu, gainera.

Erakusleihoa eta bulegoa duzue, besteak beste, Erredakzioa. Bigarren espazio hau ere Solokoetxeko Iciar maisuaren kalean dago.

Maite: Gure asmoetako bat zen Iciar maisuaren kalearekin dugun apustua handitzea. Gainera, Iciar maisuak lotura du guk egiten dugunarekin. XVI. mendean grabatuak eta tipo mugikorrak erabiliz liburu bat osatu zuen lehena izan baitzen. Badauka inprentarekin harreman polita.

Tania: Solokoetxen zoriontsuak gara. Hutsik zegoen lokala birgaitzeko obra osoa guk geuk egin dugu, eta auzokideak laguntzen izan ditugu. Oso gustura gaude.

Hainbat tresna zahar berreskuratu dituzue Erredakzioan.

Tania: Inprimatzeko eta trokelatzeko erabiltzen den Minerva makina tipografiko bat erosi diogu gizon bati epeka, 100 urte baino gehiagokoa eta badabilena. Ordaindu genionean opari gisa eman zizkigun gillotina eta chivalete bana (letra motak, tipoak, gordetzeko armairua). Pisu handikoak biak, tona erdikoak eta funtzionatzen dutenak.

Maite: Altxorrak dira.Chivalete barruan, esaterako, berunezko eta egurrezko tipoak ordenatuta eman zizkigun. Asko ia ikusten ez diren metalezko piezak eta denak antolatuta.  

Zertarako balio dute tresna horiek? Zertarako erabiliko dituzue?

Maite: Orain arte kartelak egiteko erabili ditugu. Adibidez, AEBn txartelak egiteko erabiltzen dira makinok ohitura dagoelako han egun berezietan txartelak oparitzeko. Badira ilustratzaile asko horretan lanean, eta gu hemen grabatuaren eta kazetaritzaren munduan lanean ari gara. Guzti horrekin lixeriketa egitea posible dela uste dugu lehengo teknologiak berreskuratuta. Oraindik ez dakigu zer nolako hegaldia egingo duen Erredakzioak. Zabala da proiektua. Badaukagu azpiegitura bat eta jendearekin lan egiteko gogoa. Ez dakigu jandeak noraino eramango gaituen.

Zer da zehazki Erredakzioan egingo duzuena?

Tania: Minerva aldizkaria da gure proiektu zehatza. Artearekin harremana izango du prozesuagatik eta trataeragatik, ez gaiagatik. Kontzeptu berri bat asmatu dugu: erreportaje bakarreko aldizkari ilustratuarena. Inspirazioa datorkigu XIX. mende amaierako aldizkari ilustratuetatik. Hermes izan zen hemen, Bilbon.

Aldizkariko edukiak patxadaz prestatzea erabaki duzue. Zergatik?

Tania: Edukia ez da egun batetik bestera prestatutakoa izango. Aspaldian prest dauka Mirentxu Purroy kazetariak lehena izango den erreportajea. Minutuz minutuko egungo kazetaritzatik aldentzea pentsatu dugu zentzu horretan, kazetariari denbora emateko eta askatasuna emateko nahi duen gaia jorratzeko. Higi Vandis (Higinia Garay) artista bilbotarraren ilustrazioak izango ditu.

Maite: Erreportajearen ardura kazetariari eman diogu eta ilustrazioarena artistari erakusketa bat bezala antolatzeko. Eta guk horri forma emango diogu artelan bat bailitzan.  

Noiz argitaratuko duzue Minervaren lehen zenbakia?

Tania: Mirentxu Purroy eta Higi Vandisekin egingo dugun aurkezpena ekainaren 30ean. 250 aleko botaldia izango du Minervak. Edizio mugatua izango duenez, badu grabatuarekin zerikusia. Egileek eurek aleak sinatuko dituzte aurkezpenean.

Kazetaritza express garaian korrontearen aurka egitea erabaki duzue?

Tania: Mundu digitala eta sare sozialak ikaragarri maite ditugu, horietaz ere baliatuko gara zabalpenerako, jendearen iradokizunak biltzeko edota haremanak izateko, baita testuen itzulpenak argitaratzeko ere. La Tallerren web gune barruan txokotxo bat zabalduko dugu Erredakzioarentzat.

Hedabideen artean zein leku izango du Minervak?

Maite: Jendea kalitatzeko testuen zain dago. Minervak kazetaritza prestigiotsuaren baloreei omenaldi txikia egin nahi die, horiek aldarrikatu. Egon badagoelako, existitzen delako kazetaritza prestigiotsua ere.

Tania: Kazetari zintzoari omenalditxoa da. Denbora eta baldintzak gorabehera, zintzotasuna hor dago beti, gauzak ondo egiteko jarrera. Nazkatuta gaude kazetaritzaren desprestigio basatiarekin. Gutxietsi egiten baita, eta ondo egindako lan hori baloratu beharra dago.

Zein maiztasun izango du Minervak?

Tania: Urtean zenbaki bat edo bi aterako ditugu. Ikusiko dugu, hau ez baita gure lanbidea, hau gure hobbya da, honetaz gain lan egin behar baitugu jateko. Hortaz, ahal izanez gero bi zenbaki aterako ditugu. Ezin badugu bat.

Zein irizpide erabiliko duzue kazetariak hautatzeko?

Tania: Kazetari lagunak ditugu. Lehen zenbakia Mirentxu Purroyk estreinatuko du gaztelaniazko erreportaje batekin. Erreportaje bikainarekin, esan behar dut. Oso landua eta dokumentatua da. Hizkuntzak ere izango du pisua Minervan. Horregatik hurrengo zenbakia euskaraz atera nahi dugu eta hirugarrena ingelesez.

Minerva makina erabiliko duzue Minerva egiteko?

Tania: Prozesua mistoa izango da, erabiliko ditugu teknologia digitalak eta baita Minerva ere ilustrazioak aldizkarian inprimatzeko. Minervan orriak banaka sartu behar dira, eta horrek denbora eskatzen du. Manufaktura handia du. Hasi gara harpidetzarekin ere. Prezioa zehaztu behar dugu gastuekin parra geratzeko.

Erredakzioa espazioa bisita daiteke?

Tania: Bai, jakina. Nahi duena etor dadila aurretik esanda. Hemen egongo gara kontent eta alai dena azaltzeko.

Norentzat izan daiteke interesgarria Erredakzioa?

Tania: Kazetaritza, testu, diseinu eta arte munduan dabiltzanentzat. Esaterako, kazetari ea maketatzaile gazte batentzat ulertzeko tipografiaz aritzen garenean nondik datorren, ulertzeko lanbidea nondik datorren, proto Quark Expres benetakoa nolakoa zen, eta non gauden egun, eta zelan uztar daitezkeen teknologia zaharra eta berria. Hau da guri bururatu zaigun proiektua, baina behar bada beste norbaitek har dezake ideia hau eta zerbait handiagoa eta desberdina egin. Ekintzailetasunarekin nahiko motibatuta gaude. Iruditzen zaigu polita dela saiakera berriak egitea.

Udako solstizio ospakizunean zerbait egitekoak zarete. Zer?

Maite: Jaitxo bat egingo dugu Solokoetxe auzoan, eta hitzordu horretarako Karlos Martinez artista etorriko da Erredakziora lantxo bat egitera. Ez dakigu oraindik zer irtengo den. 

 

Elkarrizketa hau Lur Malleak Uriola.eus-en argitaratu du eta CC lizentziei esker ekarri dugu Argiara.

Kanal hauetan artxibatua: Aisialdia  |  Literatura  |  Bilbo

Aisialdia kanaletik interesatuko zaizu...
"Mingaina dantzan" kanpaldia
Gaztetxoek euskaraz gehiago egiteko erremintak esperimentatzen

2017ko uda, Mundaka. Mingaina dantzan udalekuak antolatu zituzten Eusko Jaurlaritzak, Ebete hizkuntza-aholkularitza enpresak eta Ttakun Kultur Elkarteak. Helburua: 13-14 urteko gaztetxoek euskaraz ahalik eta gehien egitea. Baziren beste bi helburu ere: nerabeek ondo pasatzea eta erabilera areagotzeko tresnen baliagarritasuna probatzea. Nerabeak poz-pozik itzuli ziren etxera eta antolatzaileek esperimentua errepikatzea erabaki zuten. Uztailean Berrizen elkartuko dira gaztetxoak eta begiraleak.


2018-05-02 | Miren Osa Galdona
Joko-aretoak Gasteizen: prekarietatea, dudazko aisialdi eredua eta auzoak kaltetuta

Gaur egun 27 joko-areto daude Gasteizen eta urte amaierarako beste bost areto zabalduko dituztela jakin berri da asteotan. Judimendiko Gazte Asanbladak euren auzoan dagoen aretoa aztertu du hainbat hilabetez; horrelako espazioek zelako aisialdi eredua eskaintzen duten, zein bezero joaten den eta langileek dituzten lan baldintzen berri izateko. Azterketaren emaitzek espazio horietan egon ohi den errealitate iluna azalerazi dute.


Eraldatutako hainbat jolastokiren esperientzia jaso dute "Patioa denona da" liburuan

"Espazioaren transformazioa aitzakia besterik ez da jolastokiko dinamikak aztertu eta aldatzeko". Filosofia horrek gidatuta, 2014tik hainbat ikastetxe laguntzen aritu da Elkartoki ekimena, jolastokiak birpentsatu eta eraldatzeko prozesuan. Bidean ikasitakoa eta sortutako zalantzak liburu batean bildu dituzte orain: Patioa denona da.


2018-04-03
"Munduko haurtzarorik onena izan nahi baduzu, etorri Euskal Udalekuetara"

40 urte baino gehiago sortu zen proiektua da Euskal Udalekuak.


2018-03-16 | Anboto
4.000 metro koadroko aquaparka eraiki nahi dute Iurretan

Proiektuaren sustatzaileak egitasmoa gauzatzeko aurreproiektua aurkeztu du Iurretako udaletxean. Bost igerileku, txirristak eta olatu artifizial bat egongo lirateke Ibarretxe kultur etxearen alboan zabaldu gura duten aquaparkean. Ez litzateke iraunkorra izango, uda sasoirako bakarrik baizik.


Jolas librearen garrantziaz jardunaldiak egingo dituzte

"Jolas librearen bidez haurrak bere nahi eta beharretatik abiatuz norbere burua eta mundua askatasunez deskubritzen duelako", jolas librea ardatz duten jardunaldiak antolatu ditu Txatxilipurdi haur eta gazteen aisialdi taldeak. Gogoeta eta praktika uztartzea da asmoa.


Jolasean, irabazten uzten diozu haurrari?

“Jolasaren bidez, irabazten eta galtzen ere ikasten du umeak, eta gauza handia da hori. Haurrarekin jolasten duzunean, ez galdu nahita! Babesten ari zarelakoan, kontrakoa egiten ari zara: galtzen duenean, gehiago ikasten du irabazten duenean baino”, irakurri diot mahai-jolasetan aditu den Oriol Comasi, eta zalantza geratu zait.


Mehatxuak mehatxu, emakume bideojoko-zaleen topaketek badute data

Emakumeei bakarrik zuzendutako jardunaldiak izateagatik hainbat gizonen boikot eta eraso mehatxuak jaso ostean, bideojokoak eta generoari buruzko Bartzelonako topaketak bertan behera utzi zituen enpresa kudeatzaileak. Marina Amores egitasmoaren bultzatzaileak ez du amore eman.


2017-07-16 | Estitxu Eizagirre
Urretxindorra proiektua
Gazteak ume migranteei bidea errazten

SOS Arrazakeria elkarteak 3. ikasturtez Urretxindorra proiektua eraman du aurrera: jatorri atzerritarreko 10-14 urte arteko ume banarekin astean hiru ordu eman dituzte 28 gaztek, borondatez, aisialdia partekatuz. Migrazio prozesua bizi duen umearen “motxila” arintzen laguntzen duela kontatu digu Loira Manzani SOS Arrazakeriako kideak, eta “proiektua aldebiko onuraren isla dela” azpimarratu digute tutoretza lan horretan boluntario aritu diren Aitor Martín... [+]


2017-07-07 | Estitxu Eizagirre
Lehen aldiz egingo dira Gazte Udaleku Feministak, modu autoantolatuan

Irailaren 1etik 4ra Ozaetan egingo dute Gazte Udaleku Feminista, "une formalak eta informalak partekatzeko eta neska gazteen ahalduntze kolektibo zein pertsonala indartzeko". 100 laguntzentzat dago lekua eta izena emateko epea zabalik da.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude