Diskoteka bateko atezaina atxilotu dute Gasteizen, “zuhurtziagabekeriazko giza hilketa” egotzita

  • Gertakariak igande egunsentian suertatu dira 5:00ak aldera Gasteizeko Mitika diskotekan. Hildako pertsona 31 urteko gizon bat da, eta lurraren kontra buruarekin hartutako kolpe baten ondorioz hil da, antza atezainak kolpe bat eman ostean.

Mika dantzalekua Mitika https://mitika.es/servicios/

2025eko otsailaren 24an - 10:34
Azken eguneraketa: 12:56
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Igande goizean 112 SOS Deiak abisua jaso zuen, gizon bat Bakea kaleko diskoteka baten sarreran konorterik gabe zegoela esanez, EITBk jakinarazi duenez. Bertaratutako osasun profesionalek gizona suspertzen saitu ziren, baina bertan hil zen.

Ertzaintzak gertakarien inguruko ikerketa abiatu du, eta Mitika diskotekako atezaina atxilotu du gertakarietan ustez parte hartzeagatik. Atezaina ertzain-etxean dago epaileak deklarazioa noiz hartuko zain, zuhurtziagabekeriazko giza hilketa leporatzen diote. 

Diskotekako atezainak emandako kolpe baten eraginez erori zen gizona lurrera, eta buruan jasotako kolpearen ondorioz hil zen, EITBren esanetan. Euskadi Irratian zenbait lekukok antzeko adierazpenak egin dituzte. Borrokarik ez zela egon esan dute, eta dantzalekura ez sartzeko atezainak emandako kolpeak bota zuela gizona lurrera.


 



 

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...