Gipuzkoako erraustegiaren aurkako gose greba Donostian: azken albisteak

Zuzeneko jarraipena
  • Zubietako erraustegiaren kontrako protestan Donostiako Easo plazan aste betez gose greba egin duten sei andre-gizon ekintzaileek asteazkeneko 19:00etan amaitu dute beren baraualdia. Zazpi eguneko ahalegina alaitasunez burutzeko, salda beroa partekatu dute hurbil eduki dituzten herritarrekin eta Amarako auzotarrekin, eta erraustegiaren kontrako lanean tinko jarraitzeko deia zabaldu dute.


2017ko ekainaren 16an - 10:24
Gakoak
Gose grebalariak Easo plazan jarritako gunean.
Sei grebalariek aste beteko barauaz egin duten balorazioa (bideoa)

 

"Pozik, hunkituta eta esker oneko, gose grebalariak baraualdi amaieran" (Noauaren kronika bikaina)

Erraustegiaren inguruko informazioak fin lantzen dituen Noaua hedabide usurbildarrak kronikan bildu du gose grebaren amaiera ekitaldia, irudi eta bideoz hornituta.

 

Diario Vascori gutunean gose grebalariek: "Zuen eta suen seme-alaben osasunaren alde ere ari gara"

Gose grebalariek Diario Vascoren atarian entregatu dute –arduradunik ez zaie hurbildu hitz bat esatera– zuzendaritzari helarazteko gutuna. Gose greba bezalako protesta sakrifikatu batera zerk bultzatu dituen adierazi eta Gipuzkoako egunkari salduenak erraustegiaren aferan herritarrak desinformatuta dauzkala salatu ondoren, honela bukatzen da grebalariek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak sinazen duten gutuna: "Erraustegiaren kontra egiten ari garen lana gure eta gure ondorengoengan pentsatuz egiten dugu. Diario Vascoko jabe, langile eta irakurleek jakin behar dute haien alde eta haien umeen osasunaren eta ongizatearen alde ere ari garela."

El Diario Vasco aurrean zentsuraren aurkako kontzentrazioa

Astelehenean EiTBren aurrean egin bezala, asteazken arratsaldean El Diario Vascok Donostian duen egoitzaren aurrean kontzentrazioa deitu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak.

Argazkia: Gorka Setien

Ondorengoa dio pankartak: Erraustegia manipulazio mediatikoaren sinbolo. Stop zentsura. Informaziorik gabe ez dago demokraziarik.

Vocento taldeko egunkariko arduradunei gutun bat helarazteko asmoa dute.

 

Alternatibako ordezkaritza izan da bisitan

 

Grebalarietako batek baraualdia eten behar izan du, medikuen gomendioz

Goizean medikuak aholkatuta baraualdia utzi behar izan du sei grebalarietako batek, lehen orduetan makalaldi txiki bat nabarituta. Sendagileak ez dio arazo larririk ikusi, baina agindu dio jaten hasteko. Mokadurik jan gabe zazpigarren eguna daramaten beste grebakideak eta plazan haiei laguntzen aritzen diren herritarrak lasai daude, beren laguna ere ondo eta lasai ikusi dutelako, eta azken egunerako programatutako ekitaldiekin jarraitzen dute Easo plazan.  

Irantzuk azaldu du zergatik dagoen zazpi egunez gose greban

 

Zazpigarren egunaren hasieran, ama grebalariek mezua zabaldu diete herritarrei

Sei grebalarietatik lau emakumeak izaki, beren mezua zabaldu nahi diete Gipuzkoako herritar guztiei: "Gure eta zuen seme-alaben osasunagatik egindugu gose greba hau".

 

Ainhoa Intxaurrandietak hitzaldia eman du Easo plazan

GHKren lehendakari izana, Ainhoa Intxaurrandietan (Bildu) bere agintaldian Zubietako erraustegi proiektua gelditu eta enpresekin negoziatu zituen kalteordainak. Gipuzkoako erraustegiaren azpiko trapu asko azaldu ditu Intxaurrandietak.

Bere elkartasun mezua ere utzi die grebalariei:

 

Mugarik Gabe GKEaren ordezkaria hurbildu zaie grebalariei

 

Biharko deialdia: 17:00etan Diario Vascoren atarian protesta

Bihar, asteazkena 21, amaituko dute gose greba 19:00etan baraua hautsita salda bozoa hartuz. Baina aurretik, 17:00etan, Diario Vascoren atarira joango dira gose grebalariak, egunkari horrek grebarekin bezala erraustegiarekin egiten duen informazio manipulatua salatzeko.

Gose grebaren amaiera hurbiltzen: asteazkenean 19:00etan

Zazpi eguneko baraualdiari ekin zioten sei andre-gizon aktibistak ekainaren 14an. Bihar, asteazkena 21, arratsaldeko 19:00etan eman nahi diote amaiera gose grebari, lehenbiziko salda hartuaz beraien elkartasunez protestara hurbildu nahi duten guztiekin.

 

Martin Mantxok ingelesez azaldu ditu grebalarien arrazoiak

Martin Mantxo tolosarrak (Ekologistak Martxan) astelehenean hitz egin du gure gizartearen Zor Ekologikoaz. Amaieran, ingelesezko azalpen bat grabatu du Easo plazako gose grebaren eta Gipuzkoako erraustegiaren gatazka laburbilduz.

 

Seigarren egunean, bero galanta eta animoak tinko

Oraindik atzo EITB atarian egindako protestaren uneak buruan eta egunotan zehar hainbat herritarrekin izandako askotariko bizipenak. Gaur Gara-k eman die orri bat Easo plazako baraulariei.

 

Seigarren barau egunean sartuta daude gose grebalariak

Bero ikaragarrizko astelehen honetan, sei andre-gizonak itxura onekoak zeuden Amarako Easo plazan. Miramonen aurakitu duten galdaratik itzulita, plazako ezkien itzala estimatu dute. Baina bost egun ezer jan gabe asko dira edonorentzat ere eta seigarren gaua pasata gaur bezain bero latza iragartzen dute astearterako ere. Errausketaren arriskuez ohartarazteko sakrifizio galanta ari dira egiten sei ekintzaileok, lekukotasun erakuste miresgarria.

Hurbildu zaizkien herritarrekin izandako elkarrizketa eta pasadizoak

Liburua osatzeko adina kontakizun egunotan jaso dutela diote gose grebalariek. Bat hautatzeko, gaur 80 urteko etxekoandre batek errukituta baraualdia uzteko erregutzen omen zion bati: "Horiek ez dira geldituko, erabakita edukiko dute eta zuek hemen sakrifikatzen ari zareten bitartean beraiek sagardotegiren batean ariko dira txuleta jan eta zuetaz irri egiten". Baraualdian dagoenak, askoz gazteagoa, urte askotako desengainoz politikoekin etsitutako amona animatzen zuen esanez saiatu behintzat egin beharra dagoela...

Hernaniko alkateak eta hiru zinegotzik bisitatu dituzte grebalariak

Sei grebalarietako bi hernaniarrak dira. Gaur Luix Intxauspe alkatearen eta hiru zinegotziren bisita jaso dute.

 

Zazpi eta erdietan hasi da Martin Mantxoren hitzaldia: Zor ekologikoa

 

Bosgarren eguna baraurik eta EITB atarian 40 gradutan

40 gradutik gora markatzen zuten tenperaturek Donostiako Miramon gainean, zehazki 42 autoen termometroetan. EITB atarira irrati eta telebista publikoek gose grebari eta oro har erraustegiaren inguruko gatazkari ematen dioten tratuaz protesta egitera joandakoak oso kezkatuta zeuden bero ikaragarri horretan eguzkitan egon behar izan duten gose grebalariez. Ertzainak –gero eta kopuru handiagoan– presio egiten ataritik kanporatzeko, segurtasun zerbitzukoek ezin lokalizatu zuzendaritzako inor... Azkenean EITBren instalazioetatik irtetera zihoan Aitziber Meaberi entregatu ahal izan dio idatzia baraularietako batek eta hark bermatu dio protestaren jakinaren gainean jarriko duela enteko zuzendaritza.

Hona gose grebalari eta protestalariek EITBko zuzendaritzari entregatutako agiria

 

Ezker Anitzako ordezkaritza bat ere bazen Miramonen
 

 

Elkarretaratzea baimenduta egon arren, ertzainekin eztabaidak

EITB ente publikoaren lur eremua pribatua omen dela eta, parkinaren atariraino kanporatu nahi izan dituzte ertzainek protestalariak. Hauek behin eta berriz esan diete ez zutela inon baimenik gabe sartzeko asmorik, baina EITBko arduradunen bati entregatu nahi ziotela gose grebalariek eta Errausketaren Aurkako Mugimenduak prestatutako protesta agiria. Hemen irudiak:

 

EITB atarian egindako protestaren irudiak zabaldu dira

 

EITBko ekoitzaren aurrean protesta egin dute grebalariek, entearen "zentsura salatzeko"

Grebalariak Donostiako EITBko egoitzaren aurrean izan dira astelehen arratsalde honetan, "EITBren zentsura" salatuz. Goizean, halaber, Gipuzkoako Sorturen bisitaz gain, Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak ere sindikatuaren sostengua eman die. Une batean Ertzaintza agertu da eta toki horretatik alde egiteko eskatu die.

Sortuko ordezkaritza grebalariekin erraustegiaren kontrako borroka deia eginez

 

Jean Loubetek Donibane Garazitik elkartasunez etortzeko arrazoiak (frantsesez)

Igande arratsalde luzea gose grebalariei alaitzera etorritako herritarren artean, Jean Loubet iritsi zen Donibane Garazitik bere gitarra hartuta, elkarrekin zenbait abesti kantzeko. Errausketaren Aurkako Mugimenduari bere iritzia eman zion.

 

LAB sindikatuaren ordezkaritza heldu da, Garbiñe Aranburu idazkari nagusia buru

 

 

 

Bosgarren goiza eta bero galanta Amarako Easo parkean

Errausketaren aurkako gose greban dauden sei herritarrek bostgarren eguna dute Amarako Easo parkean, inguruan mugimendu politiko batek lagatako egoitzan gaua eman ondoren. Egunero bezala, auzotarren elkartasun mezu eta keinuak jaso dituzte, horietako batzuek etxeetako ateak ere ireki dizkietelarik edozein beharretarako.

Bosgarren gauera iritsi dira errausketaren aurkako baraulariak

Eguraldi epela, Easo kalean lo egiteko debekua (Donostiako udalaren aginduz), bihar are egun beroagoa izango den iragarpena eta datozen orduetarako bi ekitaldi antolatuta:

- 17:00etan protestazko elkarretaratzea EITBk Miramonen daukan egoitzaren aurrean, errausketegiaz irrati-telebista publikoak zuzen ez duela informatzen salatzeko.

- 19:00eta hitzaldia: “Zor ekologikoa”, Ekologistak Martxaneko Martin Mantxoren eskutik.

Gau on pasa!

Donibane Garazitik etorrita, Jean Loubetek jo die gitarra...

... grebalariek eta bildutako lagunek gozoago kanta zezaten:

 

17:00etan 'Munduko dantzak' gose grebalarien inguruan

 

Biharko, astelehena 19, elkarretaratzea deitu dute EITBren Miramongo egoitza aurrean

 

Irabazi Donostia eta Equo Gipuzkoako ordezkarien bisita jaso dute goizean

 

 

Laugarren goiza argitu die gose grebalariei

Igandekoa, 18, dute laugarren gose greba eguna Easo plazakok baraulariek. Donostiako udalak (EAJ-PSOE) oztopatzen ez badie bederen, beren egitarauarekin jarraituko dute sei aktibistek. Gaur arratsaldeko 17:00etarako Munduko dantzak jokatzea iragarri dute, "haur, gazte, zein ez hain gazterentzako dantza saio partehartzailea”.

Barauldia utziko duten asteazkena arte honako egitaraua aurreratu dute:
Ekainak 19, astelehena, 19:00eta hitzaldia: “Zor ekologikoa”, Ekologistak Martxaneko Martin Mantxoren eskutik.

Ekainak 20, asteartea. 17:00etan "Erraustegiaren inguruetan dauden gerra garaiko aztarnak", Carlos Almorza arkeologoaren eskutik. 19:00etan Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakari ohi Ainhoa Intxaurrandietaren hitzaldia.

Ekainak 21, astezkena. 19:00etan astebeteko gose-grebaren amaiera ekitaldia; salda hartze kolektiboa.

<< <
1 2
> >>

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gipuzkoako erraustegia
Jaurlaritzak ez du Zubietako erraustegia zigortuko Artaxoara lixibiatuak eramateagatik

Mikel Jauregi sailburuaren esanetan Eusko Jaurlaritzak ez du "inolako arau hausterik atzeman" Ekondakinek Zubietako erraustegitik Artaxoako zabortegira bidalitako lixibiatuetan. Hala, ez du sozietate publikoa zigortuko, Nafarroako Gobernuak eskatu bezala.


2024-09-05 | ARGIA
Igandeko errausketaren aurkako giza katean Donostiako Udalaren hondakinen kudeaketa salatuko dute

Errausketaren Aurkako Mugimenduak Errausketaren aurkako giza katea egingo du datorren hilaren 8an Donostian. 11:00etan abiatuko da Alderdi Ederretik.


Jaurlaritza prest dago Ekondakin zigortzeaz hitz egiteko, Artaxoako hondakin ilegalengatik

Zubietako erraustegitik Artaxoara eramaten zituzten lixibiatuengatik, Ekondakini zigor espedientea irekitzeko eskatu zion ekainean Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzari.


Arkaitzerreka: GuraSOSek salatu du kutsatuta agertu dela, eta GHK-k dio fenomeno naturala dela

Ostiralean herritar batek detektatu zuen ura ez zegoela garbi, baina ezin da jakin noiztik dagoen horrela. ARGIAk jakin duenez, URA agentziako kideak bertaratu dira Arkaitzerrekara. Aspalditik salatzen ari dira erraustegiaren isuriak eta kutsadura.

 


Zubietako erraustegia kudeatzen duen enpresari zigorra jartzeko eskatu du Nafarroako Gobernuak

Artaxoako Ecofert enpresara baimendu gabeko hondakinak eramateagatik, Zubietako Ekondakin enpresari zigor-espedientea abian jartzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuak Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailari. Jose Maria Aierdi Nafarroako Ingurumen kontseilariak jakinarazi duenez,... [+]


Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


Zubietako erraustegia martxan jarri zenetik, toxikoak asko handitu dira inguruko herrietan

Bost urtez aritu da laginak hartzen Toxicowatch erakundea erraustegiaren inguruko oiloen arrautzetan, goroldioan, zuhaitzetan, sedimenduetan eta ama esnean, besteak beste. 2019tik dioxina maila asko handitu da, baita metal astunak, PFASak eta beste gai oso kutsagarri batzuk ere... [+]


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
Erraustegia geratzeko protesta planta atariraino eraman dute

Zubietako erraustegia geratzeko Errausketaren Aurkako Mugimenduak deitutako oinezko martxan parte hartu dute larunbat goiz honetan.


2024-05-20 | Usurbilgo Noaua
“Itxi ezazue behingoz, alferrikako erraustegi zikin, arriskutsu eta garesti hau!”

Zubietako erraustegia ixteko eskaria atariraino eraman du Errausketaren Aurkako Mugimenduak larunbat honetan Lasarte-Oriatik abiatu duen oinezko martxan. Ertzaintzak sarbidea inguratua zuen atari horretan bertan plazaratu duen adierazpenean, erraustegia behingoz ixtea eskatu... [+]


2024-05-17 | ARGIA
Zubietako Erraustegira martxa egingo dute larunbatean Lasartetik abiatuta

Maiatzaren 18an, larunbatez, Zubietako Erraustegiaren aurkako martxa antolatu du Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak (EAM). Lasarte-Oriatik abiatuko da, Okendo plazatik 11:00etan.


2024-05-08 | ARGIA
Zubietako erraustegi inguruetan kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu eta martxara deitu dute

Zubietako erraustegi inguruan laginak biltzen bost urte daramatza ToxicoWatch fundazioak, metal astunen, dioxinen, PCBen eta PFASen bila. Horiek guztiak ageri dira laginetan eta gainera kutsaduraren “igoera kezkagarria” aurkitu dutela jakinarazi du Errausketaren... [+]


Jaurlaritzak ez zuen Zubietatik Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioaren berri

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailak ez zuen Artaxoara eramandako hondakinen karakterizazioari buruzko informaziorik; hala dio Eusko Legebiltzarrera igorritako dokumentazioan. Gipuzkoako erraustegia kudeatzen duen Ekondakinek lixibiatuak bidaltzen jarraitu zuen, Ecofert enpresak... [+]


2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-11-17 | Irutxuloko Hitza
GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiaren ikuskaritza bat eskatu du batzar nagusietan

GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde... [+]


Eguneraketa berriak daude