GuraSOS plataformak Zubietako erraustegiarekiko duten jarrera ukatzailea aurpegiratu zieten foru agintariei asteazkenean Gipuzkoako Batzar Nagusietan egindako agerraldian. GuraSOSen bozeramaile eta abokatu Joseba Belaustegik azaldu zuenez, egungo arazoen aurrean beste alde batera begiratzen ari dira. Horiek horrela, kanpoko ikuskaritza bat egitea proposatu zuen, Zubietako azpiegituraren funtzionamenduari buruzko txosten independente bat egin dezan.
Belaustegik, gaineratu duenez, ikuskaritza horren emaitza jakin ondoren, beharrezkoa izango da “arazo bati irtenbidea emango dion elkarrizketa bide bat” abiaraztea. Izan ere, bozeramailearen hitzetan, aurretik egindako txostenek argi islatzen dute “osasunarentzako kaltegarriak” diren mailetan kutsatzen dabilela Zubietako azpiegitura: “Gipuzkoarrek gauzak gaizki egiten ari direlakoaren susmoa dute, eta zerbait egin beharko da hori konpontzeko”.
Elkarrekin Podemos taldeak eskatutako hitzaldian, halaber, Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioaren eta bere presidente Jose Ignacio Asensioren aurka egin zuen plataformaren bozeramaileak. Belaustegiren arabera, herritarrek ezinbestekoa dute azpiegituraren inguruko informazioa jasotze. Era berean, aldundiak ikerketa abiatu beharko lukeelakoan daude, eta aurrean dituen elkarteak kritikatzeari utzi. Ildo beretik, Israelgo presidente Benjamin Netanyahurekin alderatu zuen Asensio sozialista, kritikatua ez izateko erabiltzen duen estrategia berdina dela iritzita.
Ingurumenaren aurkako ustezko delitu bat egin ote duen eta dokumentuak faltsutu dituen ala ez ikertzeko eskatu du Gipuzkoako Fiskaltzak, GuraSOS elkarteak jakinarazi duenez.
Donostiako suhiltzaileek jakinarazi dutenez, erraustegiko biolehortze-plantan gertatu da ezbeharra.
Ia bi hamarkada luzez egin duten moduan, "errausketarik ez!" aldarrikatu eta oihukatu dute, Kontxako Banderaren bigarren eta azken jardunaldi egun honetan, Donostiako hondartza inguratu duen giza katean.
“Behin-behinean” egin dutela adierazi dute, “mantentze-lanen" ondorioz. “Ingurumen eskaera guztiak” bete dituztela ere esan dute, eta araurik ez dutela apurtu.
GuraSOSek berri eman duenez, "sute ikaragarria" izan da astearte honetan aipatu tratamendu plantan. Bertako hobian hain zuzen, aipatu taldetik zehaztu dutenez