Zuian euskaraz bizitzeko hautua egin dute ekainaren 21etik 23ra

  • 'Baietz 42!' izeneko ekimen "xume bezain eraginkorra" aurkeztu berri du udalerriko euskaltzale talde batek.

Arabako Alea @ArabakoALEA
2017ko maiatzaren 19a
Ekainerako prestaketa lanetan. Argazkia: Arabako Alea.

Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu nagusi duen egitasmo berria jarri dute martxan Zuian. Baietz 42! du izena, eta ekainaren 21etik 23ra, 42 ordu iraungo duen herri erronka aurrera ateratzea du helburu; hain justu ere, denbora tarte horretan euskaraz bizitzeko hautua hartuko dute zuiarrek.

Ekimenaren antolatzailea den udalerriko euskaldun talde batek nabarmendu du Zuiako herritarren %30,5ak badakiela euskaraz, eta %51,5ak hitz egin ez, baina ulertzen duela. Baina, horrekin batera, gogorarazi du hizkuntza erabileraren kale neurketaren arabera, udalerrian elkarrizketen %5,8 baino ez dela euskaraz.

Egoerari buelta emateko eta euskararen erabilerari bultzada emateko baldintza egokiak dituztela "sinetsita" daude; eta horretarako, euskaldunek zein erdaldunek errotuta dituzten hainbat jokabide "albo batera uztea" eta ohitura berriak "geure egitea" ezinbestekotzat jotzen du taldeko kide Oier Azkarragak.

Hiru parte-hartzaile mota

Dagoeneko hasi dira parte-hartzaileak lortzen. Hiru mota dituzte. Batetik, euskaraz hitz egiten dakitenak daude; 42 orduz euskarari ahalik eta gehien eutsiko diote horiek, betiere, komunikagarritasuna galdu gabe. Bigarrenik, hitz egin ez baina hizkuntza ulertzen dutenak daude; denbora horretan euskaraz hitz egiteko gonbita egingo dute. Hirugarrenik, ulertzen ez duten euskaltzaleek baina euskaldunei euskaraz egiteko bideak erraztuko dizkietenak daude.  

Antolatzaileek zuiar guztiei egin diete esperientzia berrian parte hartzeko gonbita, euskaldunei zein erdaldunei, merkatariei nahiz erosleei, etorkinei zein bertakoei. Gauza bakarra da eskatzen dena: erronkak irauten duen bitartean, hartutako konpromisoari eustea.

"Ohituren inguruan hausnartzea"

Pasa den ostiralean egindako aurkezpenean azaldu zuten "modu ludikoan" planteatzen dutela erronka, eta, euskararen aldeko "jai erraldoi bat" antolatu beharrean, euskaraz bizitzeko estrategiak probatu nahi dituztela. Horren harira, honakoa azpimarratu du Azkarragak: "Eguneroko ekintza xume eta normalak dira gure xede, helburua ohituren inguruan hausnartzea baita. Hala, konturatuko gara nola funtzionatzen dugun, eta nola funtziona genezakeen".

Ekimenak arrakasta izan dezan, ekainera bitartean hainbat girotze lan egingo dituztela iragarri dute. Besteak beste, parte-hartzaileak erakartzeko herriz herri joango dira eta elkarte eta mugimenduekin harremanetan jarriko dira. Zuiarrak erronkarako ere prestatuko dituzte beharrak identifikatuz eta baliabideak eskainiz.

Albiste hau Arabako Aleak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziarekin ekarri dugu ARGIAra.

Kanal hauetan artxibatua: Egia eredua  |  Euskararen erabilera  |  Zuia

Egia eredua kanaletik interesatuko zaizu...
Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?

Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.


Egia Euskaraz eredua Euskal Herri osoan eta aste berean?

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak euskara hutsean aritzeko esperientziak Euskal Herri osora zabaltzeko proposamena egin dute.


Euskararen erabilerak %20 egin al dezake gora astebetean?

Konpromisoa hartu duzu. Zerrenda osatu duzu zure etxekoekin, lagunekin, lankideekin eta ezagunekin. Denek euskaraz ulertzen dute. Zure erronka astebetez haiei euskara hutsean egitea izango da. Lasarte-Orian egin zuten erronka hori eta partaideei hiru aldiz galdetu zieten euskararen erabileraren zenbatekoa. Erronka hasi aurretik %62,4koa zen; astebeteko erronka egin eta gero erabilera %83,8ra igo zen; eta handik hiru hilabetera %81,3an zegoen.


2017-05-05 | ARGIA
Hizkuntza ohiturez eta gizartea aktibatzeaz arituko dira Udaltopen

Donostiako Egian, Arrigorriagan, Errenterian eta Agurainen euskarari eusteko egindako egitasmoak azalduko dituzte, eta kaleko ekimenok beste eremu batzuetara moldatzerik dagoen aztertuko dute.


2017-05-03 | Itzea Urkizu
Hiru astez euskara hutsean bizitzeko erronka hartu dute Tolosako 50 gurasok

Iaz ikastetxe atarietan egindako hizkuntza behaketen emaitzak kezkatuta, Tolosako Euskara Mahaiak sustatu du egitasmoa; hilaren 8an hasiko dira.


Errenteriarren gogoetak, astebetez euskaraz aritu eta gero

Hizkuntza jakin arren, euskarara aldatu ezinik dabil; gaztelaniaz hasi zaio baina tematu eta besteak hizkuntza aldatzea lortu du; erdaldunak euskaraz abesten jarri ditu… Astebeteko esperimentuak, errenteriarrek kontatuak.


%14,7ko euskara erabilera: Errenteriarrak zifra lehertzen saiatuko dira astebetez

Astebetez helduko diote erronkari errenteriarrek, apirilaren 1etik 8ra. Lau Haizetara Euskaldunon Elkarteak eta AEKren Xenpelar euskaltegiak antolatu dute.


2017-03-17 | ARGIA
Intxaurrondon 20 ordu euskaraz udaberrian, 20 egun euskaraz udazkenean

Donostiako auzoan egun beteko jai giroa izango dute martxoaren amaieran. Jaiak, 20 egunez euskaraz aritzeko ekimena iragarriko du.


2017-03-14 | ARGIA
Errenterian astebetez euskaraz bizitzeko motorrak berotzen ari dira

Martxoaren 15ean Lasarte-Oriako, Donostiako eta Trapagarango esperientziak entzuteko aukera izango dute herritarrek.


2017-03-03 | Topatu.eus
Leioako campuseko Euskara Mugimendua aurkeztu dute

'Martxoa Euskaraz' izeneko dinamikarekin aurkeztu dute taldea. Egoera ezberdinak dira ikasleak Euskararen aldeko talde hau sortzera bultzatu dituztenak. Manifestazioa egingo dute martxoaren 30ean.


Eguneraketa berriak daude