"Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten" jardunaldiak egingo dituzte

  • Beharrezkoa al da ebaluazioa hezkuntzan? Zein funtzio betetzen du? Zein funtzio bete beharko luke? Ebaluazio eredu berri baten eraikuntzan bidea egin asmoz, "Egungo eredua irauliz, ebaluazio hezitzailea iruten. Analisia, kritika eta alternatiba" jardunaldiak antolatu ditu LAB sindikatuak.


2017ko martxoaren 02an - 11:11

Jardunaldiak martxoaren 18an izango dira, Hernanin, eta izena emateko epea zabaldu dute dagoeneko. Ane Ablanedo (NUP, UPPA, UEU, haurtzaroa zaintzeko haziera eredu prebentiboan aditua), Alexander Barandiaran (HUHEZI, Hazitegi ikertaldeko partaidea) eta Lore Erriondo (EHU) arituko dira hizlari, eta bi ikastetxeren esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da.

"Jardunaldien helburua da bestelako ebaluazio eredu baten bidean elementuak identifikatzeaz gain, esperientziak ezagutuz, eragileen artean eta oro har jendartean eztabaida sustatutzea, adostasunak iruten hasteko", dio sindikatuak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2024-03-31 | Tere Maldonado
Mezu subliminalak

Mezu subliminalak hartzailearen kontzientziarentzat hautemanezinak diren noranzko bakarreko komunikazioak dira, eragina izan dezaketenak haren nahimenean, portaeran edo pentsamendu kontzientean. Horregatik, mezu subliminal eraginkor bat izate hutsa manipulaziotzat har daiteke:... [+]


Jokin Pantxeska Etxebarria. Gerrako ume, aitaita
"Hiru aldiz esan dute gorria naizela, komunista!"

Irisarriko herrigunera sartu orduko, hantxe, etxe baten atarian, ikurrina eta estelada. Jokin Etxebarriaren bizitokia duzu. Gerrako ume izandakoa, hamaika ibilera –eta hamaika baino gehiago ere bai–, han eta hemen egindakoa. 92 urtek nahi beste bizitzeko aukera... [+]


2024-03-25 | ARGIA
Baserrien zurezko egiturak berritzen ikasteko programa martxan jarri dute mugaz bi aldeetako erakundeek

"Baserriberri" du izena programak eta langabezian diren Euskal Herri osoko 12 ikasleri zurgintza formazioa emango die, erortzear diren baserriak berritzen ikas dezaten.


Irakasleek (ere) aurreiritziak dituzte eta ikasleen notetan eragiten dute

Irakasleek nota hobea jartzeko joera dute klase altuko ikasleei, neskei eta, laguntze aldera, migratzaileen seme-alabei, baina epe luzera, migratzaileen seme-alaba horiengan espektatiba akademiko txikiagoak dituzte, baita baldintza sozioekonomiko okerragodun haurrengan ere. Hori... [+]


Katalunian protesta, hemen paso

Kataluniako Hezkuntza Sailak (ERC) bertako ebaluazio diagnostikotik ahozko proba kentzea erabaki zuenean, segituan altxa ziren horren kontrako ahotsak: Junts alderdiak, Intersindical sindikatu independentistak eta Plataforma per la llengua eragile sozialak ikasleen ahozko... [+]


Eguneraketa berriak daude