Deustualdean "72 ordu euskaraz" egingo dute

  • Berbaizu euskara elkarteak antolatuko du eta irailaren 19an aurkeztuko dute egitasmoa.

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2017ko uztailaren 14a
Aguraindarrak Deustun izango dira haien esperientzia kontatzen. Argazkia: Agurainen 75 ordu euskaraz.

Helburua Bilboko Deustualdeko euskaldunak euskaraz berbetan eta entzuten jartzea izango da. 16 urtetik gorakoek parte hartu ahal izango dute eta Deustualdean bizi, lan egin edo ikasten dutenek. Lasarte-Orian erabili zituzten bi rolak bereganatu dituzte, hau da, “ahobiziak” eta “belarriprestak”.

Irailaren 28an, Lasarte-Orian euskaldunak aktibatzeko egindako esperientzia kontatzera gonbidatuko dituzte, baita Aguraingoak ere. Azken horiek “75 ordu euskaraz” egitasmoa egin zuten.

Euskaldunek ahalik eta gehien euskaraz egiteko Euskal Herrian egin diren esperientzien berri nahi izanez gero ARGIAko Egia Eredua kanalera jo dezakezu.

Kanal hauetan artxibatua: Egia eredua  |  Bilbo  |  Agurain  |  Euskararen erabilera

Egia eredua kanaletik interesatuko zaizu...
Derioztarrek 70 establezimenduren atxikimendua lortu dute euskaraz egiteko

Establezimenduen zerrenda egin dute euskaraz aritzeko duten gaitasunaren arabera. Udazkenean, beste herri askotan bezala, derioztarrak “ahobizi” eta “belarriprest” bilakatuko dira.


Oarsoarrak Komunitatea giroa berotzen ari da 2018ko "Euskarak 365 egun" ekimenerako

Errenteria, Oiartzun, Pasaia eta Lezon 110 lagunek konpromisoak hartu dituzte euskara erabiltzeko.


2017-10-16 | Miren Osa Galdona
Zazpi egunez euskaraz bizitzeko ekimena jarriko dute martxan Baionan, Angelun eta Miarritzen

Baiona, Angelu eta Miarritze artean egingo dute ekimena, azaroaren 27tik abenduaren 3ra bitartean. 450 hiztun mobilizatu nahi ditu BAM ekimenak. Antolatzaileek euskaraz “naturaltasunez eta alaitasunez” aritzeko deia egin dute.


2017-10-13 | Aiaraldea.eus
6.000 aiaraldearren aho eta belarriak aktibatu nahi dituzte euskararen alde

Ekimen berria du Aiaraldeko Euskalgintza Kontseiluak esku artean: 1.000 ahobizi eta 5.000 belarriprest “armairutik" ateratzea. Euskaraz hitz egiten dakitenen eta hizkuntza ulertzen dutenen arteko zubiak eraikitzea da egitasmoaren xedea. Astebeteko lau txanda egingo dituzte horretarako, herriz herri.


"Egitasmo honek gizartean ez ezik erakunde publiko guztietan izango du isla"

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Topaguneak hitzarmena sinatu dute. 2018an, Euskararen Egunaren bueltan, egitasmo bat egin nahi dute Euskal Herriko ahalik eta herri gehienetan. Egitasmoaren izenak zehazten du helburua: Euskarak 365 egun: hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa Euskal Herrian eta elkarrekin lantzeko proposamen berria. Estibaliz Alkorta HPSko Euskara Sustatzeko zuzendariari eskatu diogu egitasmoa azaltzeko.


2017-09-19 | Uriola.eus
Deustualdeko euskaldunek 11 egunez euskaraz bizitzeko konpromisoa hartuko dute

Hamaika egunez euskaraz ekimena aurkeztuko dute gaur Berbaizu euskara elkarteko kideek. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, "Deustualdeko euskaldunak aktibatuz hizkuntza-ohiturak iraultzea" helburu du ekimenak.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


Euskaldunak aktibatzeko ekimena antolatzen ari bazarete gida hau irakurtzea komeni zaizue

Donostiako Bagera elkarteak informazio bilketa lana egin du. Batetik, hizkuntza ohituretan eragiteko hamar esperientzien berri jaso du, eta bestetik, halako zerbait egiteko gogoz direnentzat gida prestatu du.


2017-07-14 | Udaltop topaketak
Baietz 40 egun euskaraz! ikerketa ekintzako emaitzak
MULTIMEDIA - solasaldia

2017ko Udaltop jardunaldietan Pello Jauregik emandako hitzaldia.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude