Debagoienak marka hautsi du gaikako bilketan: %77,08

  • Kontrolaturiko hondakin bilketa sistema desberdinak erabiltzen dituzte eskualdean eta denekin lortu dira gaikako bilketa tasa altuak. Arrasaten, txip bidezko edukiontziekin %80 inguruan daude.


2015eko azaroaren 06an - 10:08

Debagoiena mankomunitateak ARGIAri emandako datuen arabera, 62.000 biztanleko Gipuzkoako eskualdean batez beste hondakinen %77,08 bereizita biltzea lortu dute 2015eko urtarriletik irailera bitartean, eta Euskal Herrian ez ezik, Europa osoan aurreneko postuetan jarri dira gutxien kutsatzen dutenen rankingean.

Eskuratutako datu zehatzek erakusten dute kontrolaturiko bilketa sistema asko egon daitezkeela birziklapen tasa oso altuak eman ditzaketenak. Hala, atez ateko sistema erabiltzen duten Oñatik, Aretxabaletak eta Antzuolak %82tik gorako tasak dituzte, eta sistema bera erabiltzen duen Eskoriatza ere %78 inguruan dabil.

Leintz-Gatzagan herri txikien eredua darabilte eta eurak kudeatzen dute organikoa; %77,58 jasotzen dute bereizita. Bergaran, berriz, sistema mistoa dute –organikoa eta errefusa atez ate biltzen dituzte– eta %81,17 gaika bildu dute.

Arrasaten emaitza bikoiztu

Elgeta eta Arrasate dira eskualdean edukiontzien sistemarekin segitzen dute udalerriak, baina txip bidez kontrolaturik. Elgetan %78,36ko tasa lortu dute urtarrila eta iraila artean; organikoaren eta errefusaren edukiontziak identifikazio txipak erabiliz ireki behar dituzte herritarrek.

Arrasateko emaitzak desitxuratuta agertzen dira Debagoiena mankomunitateak emandako datuetan, martxoan ekin baitzion txip bidez kontrolatutako edukiontzien bidezko bilketa sistemari –alderdi gehienak eta plataformak biltzen dituen Hondakinen Mahaian adostuta–. Urtarriletik irailerako batez bestekoa %69koa den arren, martxoan jauzi kualitatibo bat antzematen da datuen taulan: birziklatzeko bereizita jasotako hondakinen tasa bikoiztu egin du Arrasatek, %41etik %80 ingurura igaroz.

22.000 biztanleko udalerriak agerian utzi du kontrolaturiko edukiontzi sistema batekin, eta agintarien nahiz herritarren determinazioarekin, herri handietan ere lor daitezkeela bilketa selektibo tasa oso altuak –bildutakoaren kalitatea ezagutzeke gaude–. Gipuzkoako beste udalerri askotan, ordea, gisa bereko sistema edo sistema libreagoa erabiltzen da eta jarraitzen dute maila apalak izaten.

Errefusa kilogramotan

Hondakinen kudeaketan, birziklapen tasatik harago, sortutako errefus kopuruak ere garrantzia handia du. 2014an Debagoienan biztanleko 144 kilogramo errefus jaso ziren 12 hilabetetan, Gipuzkoako mankomunitateen artean datu onena berak eman zuen.

2015eko eboluzioa ikusita, ez dirudi aurreneko postu hori galduko duenik. Hareago, sortutako errefus kopurua asko murriztuko dute debagoiendarrek, Arrasaten txip bidezko sistemarekin martxora arte hasi ez ziren arren.

Lehen bederatzi hilabetetan biztanleko 62 kilogramo sortu dituzte, eta datuak eskuan, badirudi  80 kilogramora ez direla iritsiko aurten. Urrun daude gainerako mankomunitate gehienek espero dituzten 200 edo 300 kilogramoak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hondakinen kudeaketa Gipuzkoan
2024-01-30 | Uriola.eus
Zorrotzara iritsiko diren lixibiatuak jo-mugan

Bilboko Auzo Elkarteen Federazioak komunikatu bat eskaini du Gipuzkoako erraustegiko lixibiatuak Zorrotzara bidaltzeko asmoaren inguruan.


2023-08-01 | Jon Torner Zabala
Ibilbideak (IV)
Beloki: Han goitik hautsa ikusten da

Zumarragan badugu eraikin-multzo bat herriguneak besteko zabalera duena ia, Arcelor Mittal-en fabrika zaharra, industriak gurean izan duen garrantzia geroz eta urriagoaren erakusgarri. Hura itxi eta gutxira, 2021eko urrian, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen,... [+]


Zumarragan erraustegi bat jartzeko asmoa salatu dute

Plastic Energy enpresak Zumarragan hondakin plastikoen birziklatze kimikorako instalazioa jartzeko asmoa "kezka handiz" ikusten du Urretxu-Zumarraga Bizi! plataformak. Azpimarratu du pirolisiak osasunarentzat kaltegarriak diren kutsatzaile kimikoak askatzen dituela,... [+]


Zubietako erraustegiaren egoera Europako Parlamentura eramango du Ezker Anitzak

Errauste plantaren transformadorea matxuratu ondoren, Zubietan hondakinak energiarik sortu gabe erretzen ari direla salatu du GuraSOS elkarteak. Ezker Anitza-IUren aburuz, horrek erakusten du Gipuzkoako Ingurumen Gunea “bluf” bat dela eta Europako Parlamentura... [+]


Eguneraketa berriak daude